Azido fosforikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 11,04 KB
AZIDO NUKLEIKOA:
Bi azido nukleiko mota daude:
Azido desoxirribonukleikoa (DNA)
-proteinekin elkartzean, kromatina eta kromosoma nuklearrak osatzen ditu-, eta azido erribonukleikoa (ARN)
-nukleoan eta zitoplasman egoten da, eta zenbait funtzio ditu-
ADN helize bikoitz bat da. Bi harizpi luzek edo bi nukleotido kate osagarrik osatzen dute eta eskuinera biratzen da 2-Multzo osoak hartzen duen formak eskailera kiribil bat gogorarazten du.Mailak kate bakoitzeko base nitrogenatu preak izango lirateke. 3-Kateak antiparaleloak dira, hau da, bat helize bikoitzaren mutur batetik hasten da, eta, haren kate osagarria, beste muturretik. 4-Base nitrogenatuak helize bikoitzaren erdigunean metatzen direlako, eta base horien eta bi kateen artean hidrogeno loturak daudelako eusten dio egonkor egiturak. Nukleotido osagarrien pareen artean, bizpahiru hidrogeno lotura daude5-Nukleotidoak aziko nukleikoen kate luzeak eratzen dituzten unitateak dira. Osagai hauek dituzte: base de nitrógeno bat,azukre bat (desoxirribosa) eta fosfato talde bat edo gehiago. DNAn, lau motatako nukleotidoak daude, duten base nitrogenatuaren arabera. Base nitrogenatuen propietate kimikoek adenina (A) timinarekin (T) eta zitosina (C) guaninarekin (G) soilik parekatzen uzten dute AZIDO ERRIBONUKLEIKOA: zientzialariak bigarren azido nukleiko mota bat ere bazegoela ohartu ziren: RNA. ARN bai nukleoan, bai zitoplasman dago, eta nukleotidoen kate bakarrez osatuta dago. Nukleotido horiek ADN osatzen duten berberak dira, azukrea eta timina izan ezik, lehena erribosa bat baita, eta bigarrena, berriz, uraziloak (U)ordezkatzen baitu, antzeko ezaugarriak dituen beste base nitrogenatu batek. rRNAen egoerari eta funtzioari erreparatzen baldin bazaie, hiru mota bereiz daitezke:
- ARN mezularia (ARNm). DNAren informazioaren kopia bat da; informazio genetikoa nukleotik zitoplasmara garraiatzen de eta hor molde gisa funtzionatzen du, proteinak sintetizatzeko.
- Transferentziazko RNA (tRNA). Sintetizatzen ari den proteina lekualdatzen duen eta aminoazido egokia gehitzen dion molekula txiki bat da.
- ARN erribosomikoa (ARNr). Zenbait proteinarekin nahastean, erribosomen egitura eratzen du.
ZIDO NUKLEIKOEN FUNTZIOAK: -ERREPLIKAZIOA: DNA bikoiztu,mitosia hasi aurretik. -TRANSKRIPZIOA: momentuan behar diren ge ezberdinen mRNA lortu (fotokopiatu) -ITZULPENA:mRNA irakurri eta dagokion proteina sortu erribosomak DNA mRNA proteinak: biologoen dogma zentrala ,munduan aurkitu diren bizidun guztiaz nukleikoak modu berean erabiltzen dituzte.