Azido-Base Erreakzioen Esperimentua eta Hidrolisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,32 KB

ESPERIMENTUA

Bureta: Kontzentrazioa ezaguneko disoluzioa (baloratzailea) jartzen da. Arrasean betetzen da. Erlenmeyerrean dagoen disoluzioaren gainean isurtzen da. Prozesuan kontsumitutako bolumena neurtzen da. Kasu honetan NaOH 0,1 M da.

Erlenmeyer matrazea: Kontzentrazioa ezezaguneko disoluzioa jartzen da, ur destilatu kantitate bat eta indikatzailearen tanta batzuk.

Helburua: Opina da azido azetiko disoluzio bat uretan. (Ozpinaz gain beste osagaiak ere daude baina ez gara horietaz arduratuko). Ozpin gehienen etiketan azidotasuna 6° dela ikus dezakegu. Honek esan nahi du 100 ml opinean (disoluzioan) 6 ml azido azetiko (solutu) dagoela. Ozpin lagin bat baloratu egingo da eta opinaren etiketarekin alderatuko da.

Tresneria

  • Bureta (25 ml)
  • Pipeta
  • Erlenmeyer matrazea (250 ml)
  • Euskarria-matxarda
  • Inbutua

Prozesua bukatu da: Kolore fuksia iraunkorra sortarazten duen tantarekin. Hau izango da baliokidetza-puntura iristearen seinalea. Disoluzioaren kolorea aldatzear dagoela ikustean, mantsoago isuri beharko da.

DISOLBAGARRITASUNA

Ks: MEL aplikatu

Ioien kontzentrazioa: [S] = mol/L

Hauspeakina?

  • Qs (mol/L) Qs = Ks → oreka disoluzio asea.
  • Qs > Ks → disoluzio gainasea. Hauspeakina BAI
  • Qs < Ks → disoluzio asegabea. Hauspeakinik EZ

ION KOMUNAREN EFEKTUA: Sortzen da eta disoluzioan sulfato ioiaren (SO42-) kontzentrazioa handituko da. Berun(II) sulfatoaren oreka hautsi egingo da eta sistema berrantolatzen saiatuko da oreka berri bat lortzeko. Le Châtelier printzipioaren arabera, sistema kontzentrazio-igoera murriztu daitekeen noranzkoan mugituko da, hau da, erreaktiboetara. Disolbatu gabeko solido kantitatea handituko da eta disolbatutako solido kantitatea gutxituko da. Gatzaren disolbagarritasuna, berun(II) sulfatoarena, gutxitu egin da. Disolbagarritasun berriari s' deitzen badiogu, s' < s idatzi.

Bukatu lehenago?: [A][B] S comparar y el mayor primero

AZIDO-BASE

pOH eta pH/Basikotasun kons: pOH = -log[H3O+] → pH + pOH = 14

Disoziazio maila: []t/[]b

pH berdina (Kontz) x lortu

Ura gehitzeak pH eragina?: Ura gehitzerakoan OH- gutxitu orduan pOH = -log[OH-] → pOH↑ → pH↓, kontzentrazioa gutxitzea, pH gutxituko da. Uraren autoprotolisia.

Konstantea: x kalkulatu

Espezie/azido/base: az da H+

Kontzentrazioa: Co taula sendoa = 0

NEUTRALIZAZIOA ETA HIDROLISIA

Neutralizazioa: Azido + Base → Gatza + H2O (MxV)a = (MxV)b

pH-aren Estimazioa: Neutralizazio ondoren disoluzioaren pH-aren estimazioa egiteko gatzaren hidrolisi-ahalmena aztertu egin behar da. Gatz baten hidrolisia gatzaren ioiek urarekin egin dezaketen azido-base erreakzioa da:

  • Gatzaren ionizazioa: Erabat disoziaturik urean, elektrolito sendoa delako. KClO(aq) → K+(aq) + ClO-(aq).
  • Uraren autoprotolisi-oreka: H2O…
  • Ioien azterketa:

HIDROLISIA

Uraren autoionizazioa oreka honen arabera gertatzen da: H2O + H2O ↔ OH- + H3O+ Kw = 10-14 pH = 7 (H3O+) = (OH-) = 10-7

Ioien azterketa:

  1. Base/Azido sendoa baten azido/base konjokatu AHULA, baina ura baino ahulagoa. Urarekin ez du erreakzionatuko. EZ HIDROLISIA. Ondorioz, ez dute urarekin erreakzionatuko eta pH neutro (pH = 7) jarraituko da izaten.
  2. Base sendoa / Azido ahula baten base konjokatu AHULA, baina ura baino sendoagoa. Urarekin erreakzionatuko du. HIDROLISIA BAI. Ondorioz, H2O-aren oreka aldatuko da, OH- ioien kontzentrazioaren gehikuntza dela eta 7 zen uraren pH-a pH > 7 bihurtuko da eta disoluzio basikoa izango da.
  3. Azido sendoa / Base ahula Ondorioz, H2O-aren oreka aldatuko da, H3O+ ioien kontzentrazioaren gehikuntza dela eta 7 zen uraren pH-a pH < 7 bihurtuko da eta disoluzioa azido izango da. HIDROLISI AZIDOA
  4. Base/Azido ahul baten azido/base konjokatu AHULA, baina ura baino sendoagoa. Urarekin erreakzionatuko du. HIDROLISIA BAI. Ondorioz, disoluzio horien pH-a Ka’-aren eta Kb’-aren balio erlatiboen mende dago.

()- Baldin Ka’ > Kb’ katioia anioia baino gehiago hidrolizatzen da, eta pH < 7 da. Gatzaren disoluzioa azidoa da.

()- Baldin Ka’ < Kb’ anioia katioia baino gehiago hidrolizatzen da, eta pH > 7 da. Gatzaren disoluzioa basikoa da.

()- Baldin Ka’ ≅ Kb’ bada, bi ioiak antzeko proportzioan hidrolizatzen dira, eta pH ≅ 7 da. Gatzaren disoluzioa, praktikan, neutroa da.

Entradas relacionadas: