Azañaren Gobernuaren Erreformak (1931-1933): Biurteko Erreformista
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,39 KB
Azañaren Gobernua (1931-1933) edo Biurteko Erreformista: Bi urteko agintaldian, errepublikanoz eta sozialistaz osatutako ezkerreko gobernuak erreforma sakonak bultzatu zituen. Manuel Azaña izan zen presidentea.
Erreforma Militarra
Ofizial gehienak eskuindarrak eta monarkiaren aldekoak zirenez, hainbat neurri hartu ziren:
- Zaragozako Akademia militarra itxi zen (Franco zen bertako zuzendaria).
- Jeneral arriskutsuenak penintsulatik urrun bidali zituzten.
- Armada modernizatzeko, ofizial-kopurua gutxitu eta arma berriekin hornitu zen.
1932ko abuztuan, Sanjurjo jeneralaren zuzendaritzapean Sevillan altxamendu militarra izan zen, baina Sanjurjo atxilotu egin zuten.
Erreforma Erlijiosoa edo Sekularizazioa
Sekularizazio politikarekin, katolikoek errepublikaren kontrako jarrera hartu zuten. Neurri nagusiak:
- Ezkontza zibilak, hilerri zibilak, hezkuntza laikoa eta dibortzio-eskubidea ezarri ziren.
- Jesuitak desagerazi zituzten eta eliza finantzatzeari uko egin zioten.
Nekazaritza Erreformak
Nekazaritza modernizatzeko, LRA (Ley de Reforma Agraria) onartu zen. Lur gehiena latifundio handitan banatuta zegoen, eta bertako jornalarien baldintzak oso gogorrak ziren.
Legearen helburua nekazaritza modernizatzea eta jabetza ertaineko nekazari-klase bat sortzea zen. Horretarako, txarto ustiatzen ziren latifundio batzuk desjabetu eta lurra nekazari familien artean banatuko zen.
Lege honek sektore eskuindarrak izutu zituen, eta Sanjurjo jeneralak kolpe militarra eman zuen. Altxamendua eragotzi ondoren, errepublikarrak eta sozialistak elkartu eta legea berehala onartu zen.
Nekazarien artean jarrera kolektibistak indartsuak ziren, eta leku batzuetan anarkisten proposamen iraultzaileagoetara jo zuten, lurrak okupatzen hasiz. Gobernuaren erantzuna bortitza izan zen eta protestak inolako errukirik gabe zapaldu zituen.
Lurralde Antolamenduaren Erreformak (Autonomiak)
Kataluniako estatutuaren gaia parlamentuan aztertu zen eta autonomia estatutua onartu zen. Katalan gehienek erreferendumean onartu ondoren, 1932ko irailean Gorteek Kataluniako Estatutua (Nuriako Estatutua) onetsi zuten.
Hego Euskal Herrian, EAJ eta karlistak nagusitu ziren udal hauteskundeetan. Jose Antonio Agirre EAJko Getxoko alkatea izan zen Euskal Autonomia Estatutua lortzeko ekimenaren aitzindaria. 1936ko urriaren 1ean, Gerra Zibila hasita, onartu zuten Euskal Autonomia Estatutua (Elgetako Estatutua).
Hezkuntzaren Erreformak
Gobernuak ahalegin handia egin zuen umeak eskolatzeko eta hezkuntza modernizatzeko.
- 1931ko Konstituzioak Derrigorrezko Lehen Hezkuntza debaldekoa eta mistoa ezarri zuen.
- Aurrekontuko diru asko zuzendu zen hezkuntzara.
- Hezkuntza sekularizatzeko neurriak ere hartu ziren: ordena erlijiosoei irakaskuntzan aritzeko debekua eta erlijioaren derrigorrezko irakaskuntza kentzea, besteak beste.
- Bigarren Hezkuntza hobetzea eta unibertsitatean ikerketak sustatzea ere nahi izan zen.
Casas Viejaseko hilketen ondorioz, gizarte gatazkek eta koiuntura ekonomiko eskasak eraginda, Azañak ezkerreko diputatuen laguntza galdu eta dimititu egin behar izan zuen. Azarorako hauteskunde orokorrak deitu ziren. Eskuindarrak antolatu, batu eta CEDA (Confederación Española de Derechas Autónomas) sortu zuten, eta hauteskundeak irabazi zituen.