Avignongo Andereñoak: Kubismoa eta XX. Mendeko Abangoardiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,65 KB

Aurrean dugun margolana Avignongo Andereñoak da. Pablo Picasso da bere egilea eta 1907an margotu zuen, kubismoaren garaian. Gaur egun New Yorkeko MoMa museoan dago kokatuta.

Margolanaren Analisia

Margolan honek ikusleari begira dauden bost emakume biluzi irudikatzen ditu. Errealitatea modu subjektiboan irudikatzen da, eta konbentzionaltasunarekin hautsi eta kubismoari ateak zabaldu zizkion.

Ezaugarri Teknikoak

  • Teknika: Mihise gaineko olio-pintura.
  • Gaia: Talde erretratua.
  • Konposizioa: Sinplea da, oinarrizko formetara mugatua. Elementu guztiak plano berean daude, sakontasun sentsazioa galduz.
  • Koloreak: Kolorearen erabilera librea da. Paleta planoa eta leuna erabiliko du. Emakumeen gorputzetan okrea da nagusi, eta gortinetan urdina. Kolore argiak eta lauak erabiltzen ditu.
  • Argi-ilunak: Ez dago argi-fokurik; zatitzearen ondorioz, atal bakoitzak argi-iturri bat dauka. Lerro berdeek eremu argiztatua eta itzaltsua bereizten dute.
  • Pintzelkada: Gogorrak eta luzeak.

Pablo Picasso: Kubismoaren Aitzindaria

Malagan jaio zen, baina bizitza osoa Frantzian eman zuen. Kubismoaren oinarriak zehaztu zituen. Bere lanek abangoardia desberdinen parte izan ziren, pintatu zitueneko garaien arabera. Bilakaera artistikoak etapa desberdinak izan zituen:

  • Garai urdina
  • Garai arrosa
  • Garai beltza
  • Garai kubista (Avignongo Andereñoak lanarekin hasi zena).

Arte afrikarraren eragina zuen (bi maskara afrikarrak), eta horrek kubismoari bidea ireki zion.

Abangoardia Historikoak: Testuingurua

Abangoardia historikoak XX. mende hasieratik II. Mundu Gerrara arte garatu ziren arte mugimenduak dira. Asalduraz beteriko garaia izan zen; beraz, bi urtean behin abangoardia berri bat sortu zen.

Abangoardia guztiek:

  • Arbuiatu zituzten arte-forma tradizionalak.
  • Azaldu zituzten beste forma batzuk.
  • Espazio geografiko zabalean sortu ziren eta nazioarteko fenomenotzat jotzen dira. (Adibidez, Frantzian kubismoa zein fauvismoa garatu ziren; Alemanian espresionismoa).

Fauvismoa

Parisen garatu zen XX. mendearen hasieran. Talde hartako kideak, besteak beste, Matisse, Derain eta Vlaminck dira. Guztiek onartu zuten Van Goghen eta Afrikako arte primitiboaren eragina.

Fauvismoaren Ezaugarriak

  1. Errealitatea modu subjektiboz irudikatzen da.
  2. Koadroetan kolorea da garrantzia gehien duena. Koloreak ez datoz bat errealitatearekin (kolore-disarmonia).
  3. Koloreak argiak eta lauak dira.
  4. Koloreak modu arbitrarioan erabiliz, artista bere barrukotasuna adierazten saiatzen da.
  5. Formak eta konposizioak xumeak dira. Irudietan xehetasunak ez dira agertzen.
  6. Bizitzaren ikuspegi alaia igortzen dute artistek. Haien obrak batzuetan dekoratzeko erabili ziren. Errealitatea era idilikoan irudikatu zuten, natura alde batera utziz. Imajinatzea nahi zuten, ez irudikatzea.
  7. Sakontasun-sentsazioa albo batera uzten zuten eta bolumenak pintzelkada gogorrekin nabarmendu zituzten.

Henri Matisse (1869-1954)

1869an jaio zen Frantzian eta 1954an hil zen Nizan. Margolari oso ezaguna izan zen. Bere estiloan, kolore osagarrien kontrastea da nabarmen. Horrez gain, konposizioetan ertz zehatzik gabeko formak aurkezten zituen. Bere lanetan ez dago marrazkirik, kolore-disarmonia erabiltzen baitu.

Bere obra garrantzitsu batzuk: Lerro berdea, Harmonia gorriz eta Dantzaldia.

Kubismoa

Frantzian sortu zen, XX. mendeko lehenengo hamarkadan. Espazioaren beste kontzeptu bat bilatzen du, natura ez da jada modu errealistaz irudikatzen. Espazioa hiru dimentsiotan irudikatzeko sistema tradizionala aldatzea izan zen xede nagusia.

Kubismoaren Ezaugarriak

  1. Geometrizazioa: Konposaketak forma geometrikoz beteta daude. Edozein forma naturala zilindro, kono, esfera edo kuboen bidez irudikatzen da.
  2. Perspektiba: Desagertu egin zen. Objektu berdina perspektiba-sakontasun puntu aldakorrez hartzen da koadro berean.
  3. Sakontasuna: Ez da modu klasikoz azaltzen. Sakontasuna irudikatzean, objektua oinarrizko forma sinpleetan zatitzen zuten.
  4. Kolorea: Ez du garrantzirik. Argi-iluntasuna ez da agertu ohi eta koloreak, biziak direnean, lauak izaten dira.
  5. Gaia: Ez du garrantzirik ere. Edozein gai agertzen da. Bodegoiak eta erretratuak oso arruntak izaten dira.

Artista aipagarrienak: Braque, Gris eta Picasso.

Entradas relacionadas: