Autonomia Pertsonala eta Mendekotasuna: Gakoak eta Laguntzak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,25 KB

Autonomia Pertsonala eta Mendekotasuna: Definizioak eta Faktoreak

Autonomia Pertsonala: Norberak laguntzarik gabe eguneroko bizitzako jarduerak gauzatzeko erabakiak hartzea.

Autodeterminazioa: Nork bere erabakiak hartzeko, horietatik ondoriozta daitekeen arriskuak bere gain hartzeko eta askatasun osoz jarduteko gaitasuna eta eskubidea izatea.

Independentzia: Bizitzako jarduerak laguntzarik gabe egiteko gaitasuna edukitzea.

Eguneroko Bizitzako Jarduerak

Oinarrizko Jarduerak: Jan, ura edan, esfinterraren kontrola, joan-etorriak egin... Jarduera hauek autonomia ematen digute.

Instrumentalak: Jarduera hauei esker gizabanakoen gizarteratzea errazten da. Irakurri, idatzi, bileretan parte hartu, janaria prestatu, medikazioak kontrolatu... Jarduera hauek gauzatzeko gaitasun kognitiboa behar dugu.

Aurreratuak: Jarduera guztien artean landuenak eta zailenak dira. Bizi kalitatea disfrutatzen dute jarduera hauen bidez. Aisialdia (bidaiatu), kirola egin...

Mendekotasuna

Eguneroko bizitzako edo norberaren autonomiarako jarduerak gauzatzeko beste norbaiten behin betiko laguntza behar izatea. 3 gradu daude:

  1. Moderatua: Bizitzako hainbat jarduera gauzatzeko erabiltzaileek gutxienez egunean behin laguntza behar dutena.
  2. Larria: Egunean hainbat alditan laguntza.
  3. Mendekotasun Handia: Etengabeko laguntza.

Mendekotasuna Eragiten Duten Faktoreak

  • Fisikoak: Zahartzea, mugikortasunarekin erlazionatutako arazoak, gaixotasun kronikoak, drogen kontsumoa.
  • Psikikoak: Desgaitasun intelektuala, nahasmen kognitiboak, depresioak, gaixotasun mentalak, alterazio emozionalak.
  • Testuinguru-Faktoreak: Ingurune fisikoa, ingurune soziala, egoera ekonomikoa.

Desgaitasuna

Urritasun sentsoriala, fisikoa edota intelektuala daukanaren egoera, eguneroko jarduerak aurrera eramateko mugak dituenarena.

Autonomia Sustatzea

Mendekotasunari aurre hartzea, mendekotasuna normaltzea, behar dituen laguntzak eskaintzea erabiltzaileari.

Mendekotasunaren Prebentzioa

Pertsonak gaitzeko hainbat neurri hartzen ditu barne. Horien bidez, nor bere buruaren jabe bilakatzen da eta bere autonomia mehatxatzen duten arrisku-faktoreak gutxitu ahal ditu.

Prebentzio Mailak

  1. 1. Mailako Prebentzioa: Helburua guztion osasuna hobetzea eta babestea.
  2. 2. Mailako Prebentzioa: Zerbait gertatzen dela ikusi eta diagnostiko azkar bat egingo dugu. Horrela gaixotasun ondorioak atzeratu eta posiblea bada autonomia galerak berreskuratu.
  3. 3. Mailako Prebentzioa: Erabiltzaileen mendekotasuna okerrera ez egitea datza. Hirugarren maila honetan erabiltzailearen mendekotasuna guztiz ezarrita dago. Beraz, behar diren esku-hartzeak martxan jarriko ditugu eguneroko jarduerak modu eraginkorrean egin ditzan.

Laguntza

Norbanakoaren autonomia hobetzeko baliabideak, esate baterako, baliabide teknikoak, pertsonalak eta estrategikoak. Intentsitatearen araberako sailkapena (aldizkakoa, mugatua, zabala, orokortua).

Laguntza Mota

Laguntza Informala: Familia (Familiako kide batek edo batek baino gehiagok dirua ez irabazteko asmoz eskainitako arreta eta zainketa multzoa).

  • Laguntza eta erlazio afektiboa.
  • Adineko etxeetan.

Laguntza Formala: Teknikariaren esku-hartzea. Badaude norbanako batzuk non ez dutenak independente bizitzeko aukerarik ezta familiarengandik laguntzarik ere. Kasu horietan gizartea antolatzen da eta erabiltzaile horien beharrizanei baliabideak arautzen ditu.

Teknikariaren Rola
  1. Erabiltzailea ebaluatzea, jarduerak programatzea eta antolatzea, erabiltzailearen trebetasunak azaltzea eta entrenatzea, beharrezkoak diren laguntzak ematea eta gauzatu den programa ebaluatzea.
  2. Gizarte heziketako esku-hartze zuzenerako tekniketan aditua izatea (teknika kognitiboak, mobilizazio teknikak), erabiltzailearen komunikazioa errazteko gizarte trebetasunak izatea, entzute aktiboa eta enpatia.
  3. Erabiltzaileari lagundu ahal izateko teknika guztien berri izatea.
  4. Honako gaitasun pertsonalak eta profesionalak izatea: ekimen-maila altua, talde-lana egiteko gaitasuna.
  5. Jarrera jakin batzuk adieraztea: gizartekoitasuna, elkartasuna, inplikazioa eta konpromisoa kasurako.

Laguntza Pertsonala: Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko zailtasunak dituen erabiltzailearekin (desgaitu fisikoekin, bereziki) esku-hartzea egiten duena.

Autonomia Pertsonaleko eta Sozialeko Trebetasunak

Eguneroko bizitzako jarduerak gauzatzeko norberak dituen gaitasunak, jarrerak eta trebetasunak (trebetasun kontzeptualak, praktikoak, sozialak).

Trebetasuna: Jarduera bat egiteko gaitasuna izatea.

Ohitura: Ikasitako jokabidea, automatikoki gauzatzen dena, behar den moduan eta beharrezkoa den momentoan.

Errutinak: Ekintza erritmo egonkorra, barneratuta daudenean automatikoki gauzatzen direnak, ia-ia konturatu gabe.

Entradas relacionadas: