Autonomia morala
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,51 KB
3.4.4 Arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua
Askatasuna izan beharko genukeen helburuetako bat da. Kantentzat askatasuna kontzeptu moral bat da askatasunak ardurarekin lotuta joan behar du, eta askatasuna esperimentatzeko saiakerak egin beharko ditugu behin eta berriz.
Libreki pentsatzeko ausardia behar dugu, inork ez dezala pentsatu behar dugun hura erabaki.
Kantek askatasunaren beste aplikazio zehatz bat proposatzen digu: Pentsatzen dugunaren adierazpena. Harremanetaz, kulturaz, politikaz, ekonomiaz, maitasunaz… ditugun ideiak besteekin partekatu eta kontrastatzeko pentsamendua behar dugu. Kantek pentsatzen duguna libreki adierazteko erronka luzatzen digu.
ARRAZOIMENAREN ERABILERA PUBLIKOA
Pertsona bat bere kasa inolako gidaritzarik gabe, bere arrazoimena eta kontzientzia morala praktikatzen dituenean arrazoimenaren erabilera publikoa burutzen da.
ARRAZOIMENAREN ERABILERA PRIBATUA
Pertsona batek agintearen inposizio eta aginduak automatikoki pentsamendu eta arrazoiketarik gabe praktikara eramaten dituenean arrazoimenaren erabilera pribatua burutzen du.
ARRAZOIMENAREN ERABILERA:
-PUBLIKOA:askea pertsonala morala. (ARRAZOITU)
-PRIBATUA:Inposatua, derrigortua eta inmorala. (OBEDITU)
3.4.5 Autonomia morala: Caesar non est supra gramaticos
Kantentzat pertsonok izaera morala dugu. Zer dagoen ondo eta zer ez nahiko ikusgarria egiten zaigu.
Morala giza talde batek baliozkotzat dituen arau multzoa da. Etikak moralak izateko printzipioak ematen dizkigu. Beraz, morala eta etika estuki erlazionaturik gaude.
Bi etika mota egin direla esan daiteke:
ETIKA MATERIALA: PRINTZIPIO HAUEK GIZAKIAREN HELBURUAK SEINALATZEN DIZKIGUTE, GURE JOKABIDEAREN HELMUGAK PLANTEATZEN DIZKIGUTE
ETIKA FORMALA: HELBURU ETIKOAK BEZAIN GARRANTZITSUAK METODOAK, PROZEDURAK DIRA.
Kanten iritzirako helburuak bezain inportanteak prozedurak dira.
Gutako bakoitzak aske edo menpeko izateko aukera du moral arloan. Honetarako, Kantek ondorengo bereizketa aurkezten digu.
Moral autonomoa: Pertsonak, libre eta arrazionalki, bere konzientzia moralari kaso eginaz zer egin erabakitzen dugunean. Ongia praktikatzen du
Heteronomia morala: Gugandik kanpoko norbaitek gure erabakiak hartzen dituenean. Moral mota honek, obeditzen erkusten digu
Kantek azkeneko terminoa aurkezten digu. Pertsonekin ezin dugula nolanahi jokatu adierazten digu, gutako bakoitzak errespetatua izan nahi duelako. Guretzako nahi ez duguna ezin zaie besteei egin.
INPERATIBO-KATEGORIKOA:
Askatasuna nahi badut, besteei askatasuna posiblearazi.
Justizia nahi badut, ahal dudanean solidario izango naiz.
Pertsonak helburuak gara, ez bitartekoak.