Autonomia eta Menpekotasuna: Definizioak eta Jarduerak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,1 KB
1. Definitu ezazu autonomia
Pertsona batek bere kabuz eta askatasunez erabakiak hartzeko gaitasuna, bere ekintzak orientatuz eta jokabidearen arriskuak bere gain hartuz.
2. Egia edo gezurra da baieztapen hau? “Erabakiak hartzeko gaitasuna eta eguneroko jarduerak egiteko gaitasuna edukitzea aztura da”? GEZURRA. Zuzena ez bada, zeri egiten dio erreferentzia esaldiak? Autonomia Pertsonalari.
3. Zer esan nahi du EBJ? Egunero bizitzeko jarduerak
4. Zer esan nahi du BOJ? Bizitzeko oinarrizko jarduerak
5. Azaldu bizitzeko jardueretako kategoriak. Hiru kategoria daude: oinarrizko jarduerak, jarduera instrumentalak eta jarduera aurreratuak.
6. Norberaren garbiketa, esfinterraren kontrola eta esertzea, ze kategoriatako jardueran sailkatuko zenuke? Oinarrizko jarduerak
7. Telefonoz deitzea eta dirua erabiltzea ze kategoriatako jardueran sailkatuko zenuke? Jarduera Instrumentalak
8. Bidaiak egitea eta kirola egitea ze kategoriatako jardueran sailkatuko zenuke? Jarduera aurreratuak
9. Definitu ezazu Dependentzia.
Pertsona baten egoera, hau da, pertsonak autonomia fisikoa, psikikoa edo intelektualaren gabezi edo galeragatik, eguneroko jarduerak egiteko laguntza edo asistentzia behar duenean.
10. Egia edo gezurra da esaldi hau?
”Dependentzia eta autonomia falta beti erlazionatuak daude” GEZURRA
11. Zer da trebezia? Trebezia da pertsona batek duen gaitasuna jarduera bat egiteko.
12. Zer da aztura? Aztura ikasitako jokabidea da; pertsonak automatikoki eta era eta momentu egokian burutzen du.
13. Aipatu aztura garatzen diren faseak.
Prestaketa, ikaskuntza, automatizazioa eta sendotzea.
14. Zeintzuk dira ebaluazio tresnen helburuak?
● Arrisku egoerak detektatzea
● Gabeziak dituzten arloak identifikatzea
● Eskuhartze egokia egiteko diagnostikoa lortzea
15. Zer da okupatutako denbora?
Gure bizitzarako ezinbestekoak diren jarduerak (jan, lo, familiarekin egon...) egiteko denbora.
16. Zergaitik da beharrezko aisialdia gure gizartean?
Gizakiarentzako onura fisiko eta psikologiko ugari dakarrelako
17. Aipatu itzazu menpekotasun egoeran dauden pertsonen aisialdirako zailtasunak.
- Erakunde ezberdinetatik eskaintzen diren jardueretan parte hartzeko motibazio gutxi.
- Pertsonak dituen prejudizioak bere buruaren inguruan.
- Gizarteak dituen prejudizioak pertsona hauen inguruan.
- Espazioak ez egokituak egotea talde berezi hauentzako.
- Jarduera eskaintza gutxi talde hauentzako.
18. Jarduerak planifikatzeko orduan, zer hartu behar da kontuan?
Ze helburu lortu nahi ditugun, erabiltzaileen ezaugarri orokorrak, ze espazio ditugun, zenbat denbora, baliabideak.
19. Aipatu itzazu 4 jolas mota desberdinak.
- Tradizionalak eta herrikoiak
- Multikulturalak
- Psikomotorrak
- Lankidetza jolasak
20. Aipatu itzazu aisialdiko baliabide mota desberdinak.
Materialak, pertsonalak, ekonomikoak eta espazialak.
1. NORBERAREN AUTONOMIARAKO TREBETASUNAK LANTZEKO PROGRAMEN DISEINUA AZALDU EZAZU; HITZEZ EDO ESKEMA BIDEZ.
1) Jardueren aukeraketa 2) Helburuen planifikazioa
+ Entrenamendu bides entre + Ebaluaziotik ateratzen da
+ Arloko berezia (trebetasunak, etxeko zereginak, higienea eta zainketa, elikadura eta nutrizioa, gizarte jarduerak, osasun zainketa)
3) Esku hartzeko tekniken aukeratzea4) Aukeraketa eta
+ Jokaera kontrola + Aginduak + Modelatua + Sesio multzo-
+ Kateaketa + Rol playing + Errefortzua
5) Programen aplikazioa
+ Metodologia gure papelo (irakasleak, laguntzaile, behatzaile)
+ Sesio garapena (gogoratu, helburua jarri, kontrolatu, errepasatu)
2. AISIALDIA, 3. ADINA ETA GAIXO DAUDEN PERTSONENGANDIK DAUDEN ESKAERAK ETA BEHARRAK AZALDU ITZAZU; HITZEZ EDO ESKEMA BIDEZ.
Aisialdia Menpekotasun Egoeran Dauden Pertsonengan Eskaerak eta Beharrak
HIRUGARREN ADINA
+ Adinarekin gehitzen den debora gehiago
+ Segurtasun gehiagoren beharra
+ Afektu eta maitasun behar handiagoa
+ Gizartean modu aktiboan parte hartzeko beharra
+ Funtzio kognitiboak mantentzeko beharra
+ Pertsonen artean harremanak izateko beharra
GAIXO DAUDEN PERTSONAK
+ Entretenimendu eta deskonexioa
+ Gaixotasunez, ahazteko beharra
+ Beraien burua baloratzeko beharra
+ Bizitzeko ilusioa mantentzeko beharra.
3. AZALDU EZAZU BANAKAKO ARRETA PROGRAMA BATEK IZAN BEHAR DITUEN FUNTSEZKO ATALAK. EMAN ATAL BAKOITZAREN AZALPEN LABUR BAT.
+ Erabiltzaile profila zehaztu: norekin esku hartuko dudan jakiteko
+ Trebetasunak aukeratu: zer indartu nahi dugun zehazteko
+ Helburuen planteamendua: zer lortu nahi dugun jakiteko
+ Teknikak zehaztu: esku hartze eraginkorra izateko
+ Jarduerak antolatu, sekuentziatu, denboralizatu eta nola aplikatuko den adierazi: denbora
4. GOLEMAN:
- Zer da adimen emozionala?
Trebetasun pertsonala
Zure buruan sentitzen duzuna kudeatu
Emozioak ulertu
Ikaskuntza egon daiteke
- Adimen emozionalaren 4 zatiak.
+ Bakoitzaren kontzientzia: zer sentitzen du?
+ Norbera kudeatu: emozio katastrofikoak kontrolatu eta positiboa izan
+ Erlazioak kudeatu: entzun eta konbentzitu
+ Enpatia: besteak nola sentitzen diren.
● Zer da SEL metodoa? Ze dinamika egitea proposatzen du Golemanek?
Hobetzeko metodoak
+ Emozioez hitz egin
+ Arnasketa sakonak
+ Adibidea izan
+ “SEL metodoa”