Autonomia, Autodeterminazioa eta Independentzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,76 KB

Autonomia Pertsonala eta Soziala

Autonomia pertsonala norberak laguntzarik gabe eguneroko bizitzako jarduerak gauzatzeko erabakiak hartzea da. Guztiok ditugu eguneroko bizitzako jarduerak gauzatu eta erabaki propioak hartzeko ahalmen batzuk, baina horiek bizitza osoan zehar landu behar ditugu. Horrela, sortzen zaizkigun arazoei ondo erantzun ahal izango diegu. Bi dimentsio ditu:

  • Dimentsio psikosoziala: erabakiak hartzeko norberak daukan kontrola da, hori autodeterminazioak zehazten du.

  • Dimentsio fisikoa: eguneroko bizitzako jarduerak eta hainbat zeregin egiteko gorputzeko atalak kontrolatzen duena da.

Autonomia eta Autodeterminazioa

Autodeterminazioa nork bere erabakiak hartzeko, horietatik ondoriozta daitekeen arriskua bere gain hartzeko eta askatasun osoz jarduteko gaitasuna eta eskubidea izatea da.

Autodeterminazioa: Gaitasuna eta Eskubidea

Gaitasuna: Trebetasun multzoa da, erabakiak eta erantzukizunak hartu ditzakegu. Autodeterminaziorako ezinbestekoa da gure gaitasunez eta mugez ohartzea. Proiektu pertsonala kontrolatzen eta aurrera eramaten lagunduko diguten gaitasunak landu behar ditugu.

Eskubidea: Dugun gaitasuna edozein mailatakoa izan arren, erabiltzaileak bizitzako proiektu propioa edukitzeko eskubidea dauka. Horrela ez bada, erabiltzailearen ordez beste norbaitek hartu beharko ditu erabakiak. Gizarteratze teknikarien zeregina da eskubide hori bermatzea.

Autodeterminazioa: Norberaren Garapen-prozesuaren Emaitza

Bizitza hobeto kontrolatzeko beharrezkoak diren trebetasunak eta jarrerak lortzen ditugu. Hazten garenean, gurasoen menpe egotetik independenteak izatera pasatzen gara, eta bizitzan hainbat gauza erabaki behar ditugu.

Bizitzaren kontrola eskuratzean, lehentasunak eta aukerak martxan jartzen ditugu.

Autodeterminazioaren Mugak

Hiru faktorek autonomia baldintzatzen dute: testuingurua, norberaren ezaugarriak eta bizitzan izaten ditugun eskarmentuak. Horiek, autodeterminazioaren eboluzioa erraztu edo zaildu ahal dizkigute.

Nahiz eta helduok autonomia maila altua lortu, zaila da erabateko autonomia izatea, hainbat muga ditugulako, eta norberaren gaitasunak eta inguruneak autonomia baldintzatzen dutelako.

Ez da gauza bera familia desegituratu batean edo goi-mailako familia batean haztea.

Erabiltzaile bakoitzaren egoera aztertuta jakingo dugu zenbateko laguntza behar duten. Horrela, trebetasunak ikasteko edo berreskuratzeko entrenamendua planifikatu daiteke. Horrela, ondoren, esku-hartzeari ekinez.

Autonomia eta Independentzia

Independentzia da bizitzako jarduerak laguntzarik gabe egiteko gaitasuna edukitzea.

Bizitzako Jardueren Sailkapena

  • Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak (EBOJ): Jatea, janztea, esfinterren kontrola izatea, joan-etorriak egitea... Autonomia ematen dute eta bizitzarako funtsezkoak dira. Jarduera horiek betetzen ez dituztenak egoera begetatiboan daude.

  • Eguneroko bizitzako jarduera instrumentalak (EBJI): Gizabanakoen gizarteratzea errazten dute. Norberak jarduera horiek kontrolatuz gero, komunitatean ondo moldatuko da. Irakurri, idatzi, janaria prestatzea, dirua kontrolatzeko gaitasuna. Gutxieneko gaitasun kognitiboa behar da.

  • Eguneroko bizitzako jarduera aurreratuak (EBJA): Kirola, lan jarduera eta gizartean parte hartzea. Landuenak eta zailenak dira. Honi esker, gizakiak bizi-kalitateaz disfrutatzen dute.

Entradas relacionadas: