Auto elektrikoak eta hibridoak: Abantailak eta erronkak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,41 KB
Berotze globala eta ibilgailu elektrikoen sorrera
Gaur egun, naturarekiko beldur handiena berotze globala da, batez ere autoen errekuntzaren erruz gertatzen dena. Kutsadura murrizteko, marka askok lortu dute guztiz elektrizitatez elikatutako autoak sortzea. Hala ere, beharbada hibrido entxufagarriak erosoagoak dira; izan ere, lehenengoek hainbat onura dituzte, baina baita kontrakoak ere.
Marken apustua eta gomendioak
Duela urte batzuk, berotze globala nola geldiarazi jakiteko gomendioak ematen zituzten, baina horretarako berandu da; orain, elkarrekin ahalegina egin behar dugu egoera hain larria izan ez dadin. Hori dela eta, auto marka asko (hala nola, Tesla) auto elektrikoak egitera ausartu dira. Aldiz, beste batzuek (esaterako, Land Rover edo Volvo bezalakoek) auto hibrido entxufagarrien aldeko apustua egin dute.
Auto elektrikoen abantaila nagusiak
Segurtasuna eta Adimen Artifiziala
Lehenik eta behin, auto elektriko gehienek, Adimen Artifizialari esker eta autoek dituzten kamerak erabiliz, hainbat segurtasun-sistema desberdin eskaintzen dituzte; hori tresna oso baliagarria da istripuak ekiditeko. Horrez gain, sistema bera erabilita, autoak modu autonomoan gidatzeko ahalmena du.
Aurreztea eta mantentze-lanak
Halaber, auto elektrikoek duten beste abantaila bat hauxe da: ibilgailu hauek elikatzeko erabiltzen dutena elektrizitatea da. Elektrizitateak, erregaiarekin alderatuta, prezio baxuagoa duenez, ibilgailua kargatzeak gastu askoz txikiagoa dakar. Honekin jarraituz, autoaren mantentze-lanak oso gutxi dira.
Ingurumen-onurak eta kutsadura eza
Bestalde, auto hauen abantailarik hoberena eta garrantzitsuena kutsadura eza da. Egia da autoa fabrikatzean kutsatu egin dela, baina behin prozesu hori amaitu denean, ez du ezer kutsatzen.
Desabantailak eta hibridoen erosotasuna
Izan ere, desabantailak ere baditu: edozein bidaiatarako bateriaren kargaren menpe zaude, eta baliteke bidaiaren erdian ordu erdiz gelditu behar izatea bateria kargatzeko. Horregatik, batzuei hibrido entxufagarria erosoagoa iruditzen zaie, nahi duzunean aldatu ahal delako elektrikotik gasolinara.
Ondorioa
Laburbilduz, auto elektrikoa aukera ona da kutsatzeari uzteko, baina beharbada hibrido entxufagarria abantailatsuagoa da gaur egun.