Austeritate Politikak, Zorraren Metafora eta Kapitalismoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB
Austeritate Politikak eta Zorraren Metafora
Austeritatea murrizketak dira, sektore publikoak edo gobernuak gastuak murriztean oinarritzen direnak. Adibidez, Erresuma Batuko gobernua inbertsioak asko murrizten ari da, eta horrela milaka lanpostu kentzen ari da sektore publikoan. Keynesek zioen moduan, austeritatea egiteko momentu hoberena ekonomia goian dagoenean da, eta ez krisialdi garaietan. Defizit arazoak egonez gero, gastu publikoak murrizteak depresioa areagotzea baino ez du lortzen.
Zorraren metaforak ekonomia nazionalaren zor bat familia indibidual baten zor arazoekin parekatzen du. Hau da, gehiegizko zorra onartu duen familia batek gerrikoa estutu behar du. Baina ekonomia ez da zorpetutako familia bat bezala. Gure zorra da, gehienez, elkarri eman behar diogun dirua, bere gastuak nire sarrerak direlako eta nire gastuak bere sarrerak direlako. Mundu guztiak bat-batean gastatzeari eta kontsumitzeari uzten badio, mundu osoaren sarrerak baxuagoak izango lirateke.
Kapitalismoari Aurreikusitako Irtenbideak
Zein bi irtenbide aurreikusten zaizkio egungo kapitalismoari?
Alde batetik, kapitalismoa berritzea da irtenbidea. Kapitalismo neoliberalak sortutako arazoak ikusita, zenbait ideia berri sortu dira honen inguruan: kapitalismo progresista, sozialismo partizipatiboa, Green New Deal eta demokrazia ekonomikoa. Azken hamarkada hauetako kapitalismoak desberdintasun handiak eta larrialdi klimatikoa ekarri ditu, besteak beste.
Beste aldetik, kapitalismo antidemokratikoa edo feudala dago. Honek Erdi Aroko feudalismora itzultzen ari garela adierazten du, non gizartea estamentuetan banatuta zegoen eta boterea dena kontrolatzen zuten gutxi batzuen eskuetan geratzen zen.
Kapitalismo Demokratikoaren Erantzunak
Zeintzuk dira kapitalismo demokratikoak eskaintzen dituen erantzunak?
Kapitalismo demokratikoak eskaintzen dituen irtenbideak: "Afektuaren ekonomia", gizateriaren gehiengoari ez ikusiarena egiten diona, adibidez, haurrei eta emakumeei. Ez eta emakumeek egiten duten funtsezko lana ere, itzalita edo txarto ordainduta dagoena batzuetan. Gizakiak sentitzen ikasi zuenetik existitzen den benetako ofizio bakarra, beharbada, bere maiteak zaintzea dela ulertuko duen sistema bat. XXI. mendeko benetako kapitalismoa.
Beste ekonomialari batek "jabetza demokratikoan" oinarritutako ekonomia berri bat planteatzen du, "Langileak jabe diren kooperatiben eta enpresen bidez lantokien eta komunitateen barruan jabetza demokratizatuko duen ekonomia plural batek" eragindako kapitalismoa irudikatzen du.