Aurkikuntza Handiak, Humanismoa eta Errenazimentua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,48 KB

1. Aurrerapen Teknikoak eta Munduaren Ezagutza

Europarrek ezagutzen zuten mundua

XV. mendean, Asiako berriak bazituzten, baina Afrika apenas ezagutzen zuten kostaldea, eta ez zekiten Amerika existitzen zenik.

Merkataritza Ekialdearekin

Asiatik zeta eta espeziak ekartzen zituzten lurrez, baina turkiarrek Konstantinopla hiria konkistatu zutenean, lurreko bideak moztu zituzten.

Nabigaziorako Aurrerapenak

  • Iparorratza
  • Astrolabioa
  • Portulanoak
  • Karabela

2. Portugalen Esplorazioak

Portugalen Proiektua

Henrike Nabigatzaile erregeak uste zuen Asiara iristeko Afrikako kostak inguratu behar zirela.

Lehenengo Bidaiak

Portugesek Madeira eta Azoreak aurkitu ondoren, 1434. urtean Bojador lurmuturra igaro zuten, eta ondoren Cabo Verde uhartedia hartu eta Gineako Golkoa ere igaro zuten.

Indiako Bidea

Vasco da Gama 1497an Indiara iritsi zen. Bidean, kostaldean merkataritza faktoriak ezartzen zituzten.

3. Kolonen Helburua eta Munduaren Banaketa

Ziur zegoen ekialderantz bidaiatuz Asiara irits zitekeela, Lurra esferikoa zelako. Errege-erregina Katolikoek finantzatu zuten espedizioa. 1492ko urriaren 12an iritsi ziren Amerikara, Japonia zela ustez. Ameriko Vespuzio nabigatzaile italiarra konturatu zen kontinente berria zela.

Munduaren Banaketa

Portugalek eta Gaztelak Tordesillasko Ituna sinatu zuten mundua elkarren artean banatzeko, meridiano baten arabera. Horrela, Brasil Portugalen esku geratu zen.

Munduari Lehenengo Itzulia

Fernando Magallanes eta Juan Sebastian Elkano atera ziren munduari bira emateko. Magallanes Filipinetako uharteetan hil zen, eta Elkanok burutu zuen mundu-bira.

4. Amerikako Zibilizazioak

Maiak

Yucatan penintsulan (Mexiko). Erlijio politeista eta merkataritza oso bizia zuten. Beren gizartearen hierarkia:

  • Nobleak
  • Apaizak
  • Artisauak
  • Nekazariak
  • Esklaboak

Inkek

Ande mendietan (Peru, Bolivia...). Buruzagi gorena Inka zen, Eguzkiaren semea. Nekazaritza terraza mailakatuetan egiten zuten, batez ere artoa eta patata.

Aztekak

Gerrazaleak ziren Tenochtitlan hirian, eta haien inperioak beste hiri batzuk menperatzen zituen. Hainbat jainko zituzten; garrantzitsuena Huitzilopochtli zen.

5. Humanismoa: Pentsamolde Berria

Pentsamolde Aldaketa

Filosofia eta kultura korronte bat da, eta bere ezaugarriak hauek dira:

  • Antropozentrismoa: Erdigunea gizakia da, eta ez Jainkoa.
  • Arrazoiaren eta esperimentazioaren metodo zientifiko berriak.
  • Jakin-min handia zuten.
  • Antzinate klasikoa zuten eredua, artean, literaturan eta filosofian.
  • Latinaren ordez herri-hizkuntzen erabilpena sustatu.

Humanismoaren Hedapena

  • Inprenta: Gutenberg-ek 1440an asmatu zuen, liburuak azkar egiteko.
  • Akademiak: Kultura guneak ziren.

6. Zientziaren Ikuspegi Berria eta Errenazimentua

Zientzia Berri Bat

Esperimentuak egiten zituzten. Zientzia adar nagusiak Astronomia, Medikuntza eta Fisika ziren. Astronomian, Nikolas Kopernikok Eguzkia unibertsoaren erdigunea zela eta Lurra haren inguruan biratzen zuela frogatu zuen.

Errenazimentua

Gizakia da artearen erdigunea. Helburua edertasuna da (bi garai):

  • Quattrocento: XV. mendean, Florentzian batez ere.
  • Cinquecento: XVI. mendean, Erroman batez ere.

Mezenasak eta Artistak

Burges dirudunek artistei laguntzen zieten diruekin:

  • Medici familia (Florentzian)
  • Sforza familia (Milanen)
  • Gonzaga familia (Mantuan)
  • Aita Santuak (Erroman)

7. Quattrocento (XV. Mendea)

Arkitektura

Lerro horizontalak, simetria eta proportzioa, eta elementu klasikoak (frontoiak, kanoi gangak...) erabiltzen ziren.

Eskultura

Giza proportzioak, edertasuna, azterketa anatomikoa eta biluziak. Adibideak: Ghiberti (Florentziako katedraleko bataiategiko atea) eta Donatello (David).

Pintura

Perspektiba, bolumena, argi-iluna eta eskortzo teknikak erabili zituzten. Gaiak: Eszena erlijiosoak, gai mitologikoak, erretratuak eta paisaiak.

8. Cinquecento (XVI. Mendea)

Arkitektura

Erroma da erdigunea. Bramante (San Pietro in Montorio eta Vatikanoko Done Petri basilikaren obrak) eta Michelangelo (azken honetan ere).

Eskultura

Michelangelo Buonarroti: Pietatea eta David.

Pintura

Leonardo Da Vinci, Michelangelo, Raffaello Sanzio, Tiziano.

9. Errenazimentuaren Hedapena Italiatik Kanpo

Errenazimentua Italiatik kanpo hedatu zen XVI. mendean.

Espainia

  • Estilo Platereskoa: Apainketa oparoak (Salamankako Unibertsitatearen fatxada).
  • Estilo Klasizista.
  • Herrerar Estiloa.

Herbehereak eta Alemania

  • Herbehereetan: Xehetasun handiko pintura. Adibidez, Peter Brueghel.
  • Alemanian: Albrecht Dürer (Adan eta Eva).

Entradas relacionadas: