Aukera Berdintasun Planak eta Genero Politikak: Teoria eta Eragina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,95 KB

Aukera Berdintasun Planak eta Genero Politikak

Ekintza baikorrak emakumeen presentzia maila bat eskatzen du eta, alor batzuetan, beraien presentzia areagotzeko asmoa dauka. Kasu guztietan, bai batek, bai besteak, usaian kaltetuak diren taldeak faboratzen ditu eta benetako berdintasuna errazten du. Helburu hori betetzeko, egiaztatu ezin diren tratuen ezberdintasunak ezartzen dituzten arauak ez dira nahikoak, baizik eta beharrezkoa da aukeren berdintasuna bermatzen duten mekanismoak giltzatzea, geroan diskriminazio egoerak saihestu daitezen eta, gaur egun, dauden diskriminazioen eraginak konpon daitezen. Beraz, gutxien kalifikatuak dauden sektoreen aldeko politikak osatzea komeni da, ezberdintasunak mugatzeko, diferentziak errespetatzeko, diskriminazioarekin amaitzeko eta ezberdintasun hori historikoki ordaintzeko. Sterba-ren iritziz, baieztapen ekintzaren helburua diskriminazioarekin amaitzea da, bidegabekeria egoera historiko bat ikusgarri egitea, aukeren berdintasuna sustatzen duten egitarauak sortzea eta diskriminazio jarrerak saihestea. Horrez gain, ezberdintasuna batasun sozialerako osagai baikor bat gisa eta komunitatearen hezkuntza zein osasun mailak hobetzeko tresna gisa ulertzeko eta baloratzeko balio du.

Corlett bezalako autore batzuk urrutiago doaz eta ekintza baikorrak egin nahi dituzte zaurgarrienak diren herritarren arabera, ondorengo arrazoiengatik politika horien lehen jasotzaileak bezala ikusiak baitira: genero bati lotuak baitira, bazterketa eta behartsutasun mailak jasaten dituztelako eta, historikoki, ez-faboratuenak direlako. Corlett-entzat, nortasuna Estatuaren eta bere politika publikoek hunkitzen dituzten taldeen arteko elkarbizitza arazo bat da. Nortasun ezberdinen eta talde ezberdinen errespetuan oinarrituak izan behar dira.

Nortasuna eta Genero Ezberdintasuna

Beraz, generoaren teoriak ahalduntze (enpoderamendu) eta autoestimuaren berreskuratze prozesuak ahalbidetzen baditu, indibidualki zein kolektiboki, eta, horrela, eskubideen kontzientzia hartzea eta inplikatzen duten boterea lortzen bada, berdintasuna ezberdintasun gisa ikusten duen planteamendu bat dago, zeinak ezberdintasunaren trataera diskriminatzailea den. Berdintasuna ez du soilik aukeren berdintasun gisa ala sexuen arteko tratu berdin gisa ikusten, baizik eta ezberdintasun sozialak, politikoak eta kulturalak gauzatzeko eta ezagutzeko modu gisa. Sexuen arteko ezberdintasun kontzeptua feminismoak aldarrikatzen du, emakumeei lotzen zaizkien kalitateen balorapena bere oinarrian baitago. Ezberdintasunaren teoria beldur da ea berdintasun sozial eta politika sozialek ez duten balio patriarkalen nagusitasuna bermatuko eta gizon eta emakumeen ezberdintasuna ezagutuko.

2. Aukera Berdintasun Planak

Generozko politikak hiru eremu nagusitan adierazten dira:

  • Emakumeen parte-hartze politikoan. Emakumeak lan munduan eta jarduera sozial zein kulturaletan gehien sartzen diren herrietan, emakumeen jarduera politikoak aldatu dira.

Entradas relacionadas: