Atxikimenduaren eragileak eta garapen afektiboaren oinarria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,05 KB

Atxikimenduaren eragileak

Atxikimendu-irudiaren ezaugarri eta egoera (AI)

Sentsibilitatea (enpatia), nortasuna, antsietatea, depresioa, sinismen sistemak, historia afektiboa eta genetikak nahiz eta askotan baldintzatu dezaketen; biologia hori moldatu daiteke testuinguruaren arabera. Haurrei transmititzen diegu guk bizi izan duguna. Gainera, askotan ideia desegoki asko daude eta “adituei” kasu egitearren, ez ditugu gauza batzuk egiten (adibidez, laktantzia etetea edo besoetan ez hartzea, “dependentzia sortzen delako”).

Haurraren ezaugarriak

Haur goiztiarrak: hauek heldutasun gutxiago dute, zaintza gehiago behar dute eta askotan zaintza karga handiagoa dakarte. Baina testuinguruak ez badu laguntzen egoera honi aurre egitea, atxikimendua sortzea zailagoa da.

Tenperamentu mota:

  • Kontrol baxua: gehiago kostako da; arazo gehiago sortu ditzakete, baina helduaren jarrera sentikorra bada ondo kudeatu daiteke.
  • Erresilienteak: interesa handiagoa gauza berrien aurrean; errazagoa da kudeatzea.
  • Gehiegizko kontrola: zailtasunak erreakzionatzeko modu onean; gauza berriei ohitzea kostatu eta beldur pixka bat egon daiteke.

Askotan zaila izaten da haurraren izaeraren arabera egoerak kudeatzea. Hala ere, atxikimendu ziurra badu, errazagoa izango da izaera hori kudeatzea.

Testuinguru soziala (AIren eraginagatik)

Sistema guztiak lotuta daudenez, urrunagoko sistemek mikrosistema (ama/aita-haurraren harremana) baldintzatzen dute.

Bikote-harremana, familia, klase soziala, kultura… guztiak eragina dute atxikimenduan.

Errua guztiz ez da AIren gain jaisten; testuinguruak askotan ez du laguntzen.

Adibidez, amatasun eta aitatasun baja oso laburrak ez dituzte errazten atxikimendu hori sortzea.

Garapen egokiaren oinarria (Bayón, Fernandez-Liria eta Morón, 2012)

Atxikimendu ziurretik → barne eredu aktiboa eta laneko barne eredua

Segurtasun afektiboa izango duena arakatzeko: autonomia garatuko du.

AIren, munduaren eta besteen inguruko irudikapenak.

Autokontzeptua.

Iraunkorra izango da, aldaketa neurologikoak gertatuko direlako.

IRAUNKORRA

Aldaketa neurologikoak gertatzen dira gure bizitzako hasierako harremanen ondorioz, eta gainera, etorkizuneko harremanak baldintzatuko ditu.

Iraunkorra zergatik?

  • Sistema limbikoaren garapena lehen urteetan: eskuineko hemisferioan (bizitzako lehen bi urteetan aktiboena) informazio emozionala prozesatzen du; estimulu sozialen aurrean lehen ebaluazioa egiten duena (ebaluazio automatiko eta ez kontzientea).
  • Ardatz hipotalamo-hipofisio-adrenalaren sistema: arrisku edo estres egoeren aurrean erantzuten duena.
  • Eskuineko kortex orbitofrontalean: afektuaren eta bestelako funtzio exekutiboen funtzio nagusia (emozioen kudeaketa, inpultsoen kontrola, autoerregulazioa, hausnarketa…); ezinbestekoa da garapenean.

Entradas relacionadas: