Atxikimendua: Ikuspegi Zabala eta Sakona

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,63 KB

Atxikimendua: Kontzeptuaren Sakontzea

Atxikimendua kontzeptu tekniko bat da, normalean nahiko azaletik planteatzen dena. Hemen, pixka bat gehiago sakontzen saiatuko gara, ikasleek kontzeptua sakonkiago uler dezaten, beti bezala.

Bereziki ugaztunen kasuan, baina baita beste espezie batzuen artean ere, oso oinarrizko harreman berezi bat ematen da arren eta kumeen artean, baita orokorrean gurasoen eta kumeen artean ere. Batzuetan, gurasoen faltan, taldeko besteren batekin edo batzuekin ematen da, beti ere denbora tarte jakin batean (aro kritikoa).

Aro kritiko horretan elkar topaketa hori gauzatzen ez bada, edo modu desegokian gertatzen bada, oso oinarrizko harreman hau (atxikimendua) ez da emango edo kaltetuta suertatuko da, geroago eragin sakona izango duelarik kume haien ibilbidean.

Kumeak denbora tarte jakin bat du taldeari atxikitzeko, gurasoen bitartez edo haien ordezkoen bitartez. Hor, hain zuzen, daukagu guk profesional modura abagune ezin hobea gure lanari eduki indartsu bat emateko, etxean bizi duen horri osagarriak gehituz gure aldetik.

Zelan bihurtzen dut jakintza gertatutakoaren aurrean?

OHARRA: Klasean gertatutakoaren irakurketa posible bat: haurraren mugimendu propioa, freskoa, berezkoa familia barruan agertzen denean, oso ongi ikus dezaket berez zer dagokion haur horri. Zerbait azaleratzen da, zerbait dario (bere dohaia) agertzen zait. Hori ikusi ondoren, hori zaintzea izan daiteke nire ardura bakarra. Horren ordez, konturatzen ez garen arren, gustukoak ez ziren esperientzia ugari bizi izan ditugu. Gure izate natural hori gehiegizkoa izan zaie inguratu gaituzten pertsonentzat, eta hortik, ukapen horretatik, harremanetan jarri dira nirekin, eta hor oinarritu izan da haiekiko dudan atxikimendua. Horrek markatzen du sakonki nire edozein motatako harreman (bikote harremanak, familia harremanak, etab.).

Honela ikusita, hemen atxikimendua ohikoa izango da?

Ez. Ohikotik abiatuko gara, baina pixka bat haratago joaten saiatuko gara.

Zein da ohiko ikuspegia, beraz?

Normalean, atxikimendua, teknikoki, oso denbora tarte jakin batera mugatzen den lotura berezi bat izango litzateke. Nagusiki, haurren zaintzan hurbilenekoak diren pertsonekiko lotura berezi bat. Normalean gurasoak edo haien ordezkoak. Honela ulerturik, atxikimendua lehen haurtzaroko gertakari bat litzateke.

Zein da, beraz, guk hemen aztertuko dugun perspektibaren desberdintasuna?

Guk hemen atxikimenduaren ulermen hori hartuko dugu eta askoz testuinguru zabalago eta sakonago batean kokatuko dugu. Ez dugu ukatuko ohiko ikuspegia, baina osatu eta aberastu egingo dugu.

Entradas relacionadas: