Atxikimendu Segurua: Ziurtasuna eta Belaunaldien Arteko Gatazkak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,37 KB

Atxikimendu Motak

Teknikoki, nagusiki 3 atxikimendu mota bereizten dira:

Atxikimendu Segurua (Ziurra, Sendoa)

Zer bizi du haurrak harreman mota honetan?

Nagusiki, honako sentsazioak bizi ditu:

  • Ziurtasuna, sendotasuna, eutsia denaren sentsazioa.
  • Tokia duenaren sentsazioa.
  • Hor norbait niretzako dagoenaren sentsazioa, jarraipen batekin.
  • Egonkortasuna, iraunkortasuna.
  • Oinarri bat atsedenerako eta zeru sendo bat mugimendurako (barne zein kanpo).

Beti dago hor norbait hori?

Ez, beti ez; nagusiki eta orokorrean bai. Beti ez, denetarako ez, beti nahi dudan momentuan ez, baina nagusiki bai.

Zergatik azpimarratu dugu "beti ez"?

Gaur egun nahiko ahaztuta dagoen gauza batengatik: gure gabezia, falta, desio eta beharrizan guztiak sentitu ahal izatea oso beharrezkoa zaigu geure burua deskubritzeko.

Falta sentitu horren ondorioa bizi, inoren bitartez izendatu (izena jarri), izatea gauzatzeko. Lehen pauso honen ostean, sentitzen dudan horren jabe egin naiteke, izena jarriz eta bere izena errekonozituz, eta ondorioz neurea eginez.

Zer neurea eginez?

Sentitzen dudana eta naizena, guzti hori izendatuz eta ulertuz.

Ziurtasuna eta Gatazkak Zeharkatzea

Atxikimendu segurua inoiz ez da sortuko arazoak saihestetik edo ez ikustetik, beti ere helduok ditugun beldurren eraginez. Ziurtasun sentsazioa gatazkak eta arazoak, egoera zailak, zeharkatzetik sortuko da.

Dagoena, benetan dagoena, identifikatzea, izendatzea, definitzea eta azken batean urratsetik zeharkatzea da ziurtasun sentsazio sakona lortzeko bide bakarra. Horrela lortzen da benetako konfiantza: bizitzarekiko konfiantza sakona eta neure kabuz neure bidea aukeratzeko konfiantza sakona.

Zoritxarrez, ez da guk geuk, belaunaldiz belaunaldi, bizi izan dugun egoera nagusiki, bakoitza bere berezitasunekin eta bere familiaren inertziekin. Kontuan hartu gabe geratu den bizipen eta egoera garrantzitsu bakoitzak gure benetako atxikimendua eta bere sendotasuna ahulduko ditu, eta alderantziz.

Atxikimendua harreman eta bizipen sakonetatik sortzen da, eta benetako helburua ziurtasun nahikoa edukitzea neu eta besteak askatzeko, hau da, desatxikitzeko da.

Familiaren Egitura eta Belaunaldien Arteko Gatazkak

Zentzu sakonean, umea armiarma sare batean eutsia eta era berean kateatua dago, jaio aurretik eta jaio ondoren, familiaren egitura horrela eraikita dagoelako. Familiak inkontzienteki deituko dio, baina oso ozenki, bere belaunaldietako gatazketara.

Hor kokatuko dira gurasoak eta seme-alabak, gehienetan gatazka berberak errepikatuz, nahiz eta itxura desberdinean izan.

Gatazka horiek ebazten ez diren artean, hor jarraituko dute belaunaldiz belaunaldi. Zerbait dago kontuan hartu ez duguna, eta sistemak behin eta berriz azaleraziko du, eta horretarako aktoreak behar ditugu.

Rol Ukatuak eta Haurraren Begirada

Historia luze horretan ukatuak, ez ikusiak eta baztertuak izan diren rolak euren tokia aldarrikatuko dute norbaitek ondo ikusi arte. Haurrak bi rol eta erdi ditu irrikitan, beste era batera ikusiak izateko.

Ipuinaren arabera, haurrak gure familiaren pelikula hori (gehienetan beldurrezko pelikula) begi onez, beste begirada batek ikusteko aukera moduan gatoz. Baina hori ez da erraza, familiak hori ez duelako errazten eta gizarteak ere ez.

Entradas relacionadas: