Atomoen Propietateak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,58 KB

Ionizazio-energia

Gas-egoeran eta funtsezko egoera elektronikoan dagoen atomo batetik, kanpoko mailako elektroi bat askatzeko behar den gutxieneko energia da.

X(g) + Ei → X+(g) + 1 e- (prozesu endotermikoa)

Periodoan:

Periodo batean, ionizazio-energia handitu egiten da Z-rekin batera. Periodoan zenbaki atomikoa handitzean, Z* handitu egiten da eta erradio atomikoa txikitu. Beraz, kanpoko elektroiek erakarpen handiagoa jasaten dute, eta energia gehiago behar da haiek erauzteko.

Taldean:

Talde batean, ionizazio-energia txikitu egiten da goitik behera. Talde batean behera egitean, Z* konstante mantentzen da, baina erradioa handitu egiten da. Hortaz, elektroiek erakarpen txikiagoa jasaten dute, eta energia gutxiago behar da haiek erauzteko.

Afinitate Elektronikoa

Gas-egoeran eta funtsezko egoera elektronikoan dagoen atomo batek, elektroi bat hartzen duenean gertatzen den energia-aldaketa da.

X(g) + 1 e- → X-(g) + AE (prozesu exotermikoa gehienetan)

Periodoan:

Periodo batean, afinitate elektronikoa handitu egiten da ezkerretik eskuinera. Periodo batean karga nuklear eraginkorra handitu egiten da eta erradioa txikitu egiten delako gertatzen da hori. Beraz, nukleoak erakarpen handiagoa eragingo du elektroi berriarengan. Gainera, gas nobleen konfigurazioa osatzeko joera izaten da.

Taldean:

Talde batean, afinitate elektronikoa txikitu egiten da goitik behera. Erradioa handitu egiten da eta Z* ez da aldatzen; hortaz, nukleoaren erakarpena elektroiarengan murriztuz doa.

Lotura Ionikoa eta Kobalentea

  • Ionikoa: lotura ionikoa osatzeko galtzen edo hartzen dituen elektroi kopurua.
  • Kobalentea: atomo batek desparekatuta dauzkan elektroi kopurua.

Elektronegatibotasuna

(EN) Elementu jakin baten atomoak lotura kobalente batean partekatutako elektroi parea (edo pareak) beregana erakartzeko duen gaitasuna da.

Sistema Periodikoan duen aldaketa:

I-aren eta AE-aren berdinak dira (Periodoan → handitu / Taldean ↓ txikitu). Molekula bateko atomo batek lotura kobalente batean konpartitutako elektroiak berengana erakartzeko duen ahalmena. Esquina superior derecha: mayor.

Entradas relacionadas: