Atomoaren Teoria Atomikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,69 KB
John Dalton
Teoria Atomikoa argitaratu zuen 1808an. Dalton-en teoria atomikoa:
- Materia partikula aldaezin eta zatiezinez osaturik dago: ATOMOZ.
- Elementu bereko atomo guztiak berdinak dira, masa eta propietate berdinak dituzte.
- Elementu desberdinen atomoek masa eta propietate desberdinak dituzte.
- Konposatuak elementu desberdinen atomoen bilketaz eratzen dira.
J. J. Thomson
Elektroiaren aurkikuntza. Elektroiaren aurkikuntza azaltzeko eredu atomiko bat proposatu zuen:
- Atomoa dentsitate uniformekoa zen.
- Karga positiboko masa esferiko batean tinkaturik zeuden elektroiz osaturik zegoen.
- Multzo osoa neutroa eta egonkorra zen.
- Positiboki kargaturiko materia (izaera ezezaguna da).
E. Rutherford
Masa atomikoa:
- Rutherford, nukleoa aztertzerakoan, ohartu zen atomoa osatzen duten elektroien eta protoien masen batura atomoaren masa (masa atomikoa) baino txikiagoa dela.
- Ez zuen karga elektrikorik.
- Protoiak adinako masa zuen.
- Atomoaren nukleoan zegoen.
J. Chadwick
Beste partikula azpiatomiko bat aurkitu zuen. Partikularen ezaugarriak Rutherford-ek aurreikusitakoak ziren: NEUTROIA.
Rutherford-en eredu atomikoa (1911).PROTOIA: (Nukleo atomikoa)
- E. Goldstein (1914): positiboki kargaturiko partikula batzuk detektatu zituen. Dena den, protoiaren aurkitzailea Rutherford izan zela esaten da. Nukleoaren aurkikuntzak eredu atomiko berria ezartzera eraman zuen :
- Masarik gehiena eta atomoaren karga positibo guztia erdialdean dagoen eskualde oso txiki batean kontzentraturik dago: nukleoan (oso txikia eta oso astuna).
- Atomoak, nukleoa baino askoz handiagoa, geruza/orbita elektronikoa ere badu. Eskualde honetan elektroiak (atomoaren bolumen osoa betetzen) daude, nukleoaren inguruan orbita zirkularrak eginez.
- Atomoa neutroa da, elektroien eta protoien kopuruak berdinak baitira.
Rutherford-en eredu atomikoaren mugak:
- Elektroiak orbita zirkularretan higitzen dira; beraz, azelerazio normala dute. Fisika klasikoaren arabera higidura azeleratua duen karga batek etengabe energia igorri behar du.
- Elektroiek energia galduko lukete eta orbita espiral bat eginez, nukleorantz eroriko lirateke berarekin talka egin arte; beraz, deuseztu arte.
- Elektroiak orbita posible guztietatik pasatu beharko zukeen, espiral bat deskribatuz, espiralaren zentroan atomoaren nukleoa dagoela. Horrela, igorritako erradiazioa jarraitua izango zen.
- Erradiazio jarraitua: eguzki-argiaren espektrua jarraitua da. Egoera gaseosoan elementu batek igortzen duen erradiazioa.
N. Bohr
(Elektroi kitzikatua→ Egoera iragankorra→ Gero bere hasierako erara bueltatu. / Argiaren igorpena→ Energia askatu argi eran.)
Energia kuantizatuaren ideia berriak aplikatu zizkion hidrogeno atomoari.
- Elektroiaren energia kuantizaturik dago: elektroia soilik egon daitekeela posizio edo kokaleku egonkor batzuetan nukleoaren inguruan, eta posizio horiei energia-kantitate zehatzak dagozkiela.
- Planck-en teoria kuantikoa
- Gorputzek «pakete» modura igortzen edo zurgatzen dute energia. Ezin da edozein energia kantitate zurgatu ala igorri, kantitate minimo baten multiploak direnak besterik ez. Energia kantitate minimo honi kuantu deitu zion.
- Elektroiak orbita zirkularrak egiten ditu nukleoaren inguruan. Orbita horietako bakoitza egoera egonkor edo energi maila baimendu bati dagokio, n (n=1,2,3…).
Atomoaren eredu mekano-kuantikoa
- Heisenberg eta Schrödinger: aurkitu zituzten eredu berriaren oinarrizko ekuazioak (atomoari aplikatzean eta ebaztean, ondorio matematiko bat agertzen da: Zenbaki kuantikoak)
- ORBITALA: atomoaren eskualde edo espazio-parte bat da, eta bertan oso handia da energia kantitate zehatzeko elektroi bat egoteko probabilitatea.
- Konfigurazio elektronikoak (Z=....): Z→ protoi kopurua adierazi: atomoa neutroa bada protoi eta elektroi kpurua berdina da. Elektroiak nukleoaren inguruan banatzen dira, maila eta orbital desberdinetan.
Propietate periodikoak
- Erradio atomikoa: Atomoak elkartuta agertu ohi direla aprobetxatuz, praktikan balio hau esleitzen zaio erradio atomikoari: elkarri lotuta dauden bi atomoen berdinen nukleoen arteko distantziaren erdia.
- Erradio ionikoa: Erradio ionikoa ioien erradioa da. Erradio ioniko kontzeptuak, erradio atomikoak bezala, atomoaren nukleoaren eta azkeneko elektroi egonkorraren arteko distantzia da, baina atomoari buruz izan beharrean ioi bati buruz ari garenean erabiltzen da.
- Ionizazioa-energia: Elementu baten ionizazio-energia, atomo neutro bati (gas egoeran) elektroi bat ateratzeko behar den energia minimoa da, ioi monopositibo bihurtuz (gas egoeran).
- Elektronegatibotasuna: Elektronegatibotasunaren arabera neurtzen da zer gaitasun duen molekula bateko atomo batek molekula horretako elektroiak erakartzeko.
Taula periodikoa
- Talde bereko elementuek antzeko propietate kimikoak dituzte.
- Elementuak zenbaki atomiko handiagoaren arabera kokatzean, errepikatzen dira periodikoki haien propietate fisiko eta kimikoetako asko.
- Periodoak: 1-7→ Adibidez: 2s→ 2.periodoa.
- Taldeak:
- s1→ 1.taldea: alkalinoak
- s2→ 2.taldea: lurralkalinoak
- d1-d10→ 3.taldea-12.taldea: trantsiziozko-metalak
- s2p1→ 13.taldea: boroideoak
- s2p2→ 14.taldea: karbonoideoak
- s2p3→ 15.taldea: nitrogenoideoak
- s2p4→ 16.taldea: anfigenoak edo kalkogenoak
- s2p5→ 17.taldea: alogenoak
- s2p6→ 18.taldea: gas nobleak
- f1-f14→ barne-trantsiziozko metalak