Atomoaren Ereduei Buruzko Azterketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,15 KB
DALTONEN EREDU ATOMIKOA:
Atomoa zatiezina. Atomo desberdinen atomoak bere masaz bereizten dira. Atomoak konbinatzen dira konposatuak emateko
THOMSONEN EREDU ATOMIKOA:
Masa positibo bat eta elektroiak tartekatuta.
RUTHERFORDEN EREDUA:
Nukleo txiki bat, masa guztiarekin. Inguran elektroiak. Atomoaren tamaina oso handia nukleoarekin konparatuta.
ISOTOPOAK:
protoi kopuru bera eta neutroi kopuru desberdina duten elementuak.
BORHEN EREDU ATOMIKOA:
Elektroiak nukleoaren inguruan ibiltzen dira baimendutako orbita zirkularrak deskribatuz. Baimendutako orbita bakoitza energia maila bat da. Orbita edo energia maila bakoitza n zenbaki kuantiko nagusiaz izendatzen da. n=1, n=2, n=3… Atomoa kuantizatuta dago. Energia galdu edo irabazten dute orbita batetik bestera salto egiten dutenean.
ORBITALA:
Nukleoaren inguruko espazioaren eskualdea da, non energia jakineko elektroi bat aurkitzeko probabilitate handiagoa dagoen. Bohren arabera, elektroiak orbita edo energia maila desberdinetan mugitzen dira. Baina egungo teorien arabera, elektroiak orbitaletan mugitzen dira.
KONFIGURAZIOA ELEKTRONIKOEN ARAUAK:
-Energia minimoaren printzipioa edota Aufbau printzipioa: funtsezko konfiguraziolektronikoa lortzeko, elektroiak banan-banan atomoaren orbital eskuragarrietan eta energiaren ordena azkorraren jarri behar dira. n+l balio txikienak duenak energia bajuagoa du. n+l balio berdinarentzat energia txikiagoa du n balio txikien duenak. -Pauliren esklusio printzipioa: Atomo bereko bi elektroiek ezin ditzakete lau zenbaki kuantikoak berdinak eduki. n, l eta ml zenbaki kuantiko berdinak dituzten orbitalak ms=- ½ edo ms= ½ edukiko dute. Ondorioz orbital batean gehienez bi elektroi egongo dira. -Hunden anizkoiztasun maximoaren printzipioa: elektroiak energia berdineko orbitalak betetzen dituztenean, desparekatuta kokatzen dira espin paraleloekineta (elektroi banarekin) ondoren bigarren elektroia sartuko da.