Atomoaren Egitura eta Teoria Kuantikoaren Oinarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,55 KB
Espektro elektromagnetikoa eta atomoaren ereduak
Espektro elektromagnetikoa: Ezagutzen ditugun uhin elektromagnetiko guztien multzoa da. Hauek uhin-luzeraren edo maiztasunaren arabera ordenaturik agertzen dira.
Espektro motak eta hidrogenoaren serieak
Espektroak: Argiaren espektroa jarraia da, baina gas bero baten espektroa ez-jarraia. Elementu baten xurgapen- eta emisio-espektroak bereizten dira.
Balmer-ek hidrogenoaren espektroaren teoria atomikoa ikertu zuen eta bere marren maiztasunek serie bat osatzen zutela aurkitu zuen:
- Lyman-en seriea (UM): e--aren saltoa 1. mailara.
- Balmer-en seriea (Ikuskorra): e--aren saltoa 2. mailara.
- Paschen-en seriea (IG): e--aren saltoa 3. mailara.
Teoria Kuantikoaren Oinarriak
Planck-en teoria (1900): Gorputz beltzek energia paketeka edo kuantuka xurgatzen edo igortzen dute, eta ez modu jarraian. Kuantu edo pakete bakoitzaren energia maiztasunarekiko proportzionala da: E = h · v.
Bohr-en 3 hipotesiak
Bohr-en ereduaren arabera, atomoaren funtzionamendua hiru puntutan laburbildu daiteke:
- e--a bere orbitan biraka dabilenean ez du energiarik askatzen edo xurgatzen.
- Orbita horren erradioa eta energia kuantizatuta daude (balio finko bat dute).
- Atomoak energia trukatzen du e--a orbitaz aldatzen denean. Nukleotik hurbilago dagoen maila batera salto egiten duenean energia askatzen du, eta alderantziz bada, xurgatu egiten du.
Mekanika Kuantikoaren Printzipioak
Heisenberg-en ziurgabetasun printzipioa: Ezinezkoa da, aldi berean eta zehaztasun osoz, e--aren posizioa eta abiadura jakitea.
De Broglie-ren uhin-gorputz dualitatea: Higitzen ari diren partikula guztiek uhin bat dute elkartuta.
Atomoaren Egitura: Nukleoa eta Azala
Nukleoa: Atomoaren zentroan dago; oso txikia da atomo osoarekin konparatuta. Ia atomoaren masa guztia bertan kokatuta dago, positiboki kargatuta dago eta bertan nukleoiak (protoiak eta neutroiak) daude.
Azala: Bertan e--ak dabiltza mugitzen oso abiadura handiarekin, orbital deituriko guneetan.
Orbitalaren definizioa: Nukleoaren inguruko eremua non e--a aurkitzeko probabilitatea oso handia den (%90 baino gehiago).
Zenbaki Kuantikoak eta Konfigurazio Elektronikoa
Orbitala finkatzeko hiru zenbaki kuantiko behar dira:
- n (Zenbaki kuantiko nagusia): Orbitalaren energia-maila eta tamaina zehazten ditu.
- l (Zenbaki kuantiko sekundarioa edo azimutala): Orbitalaren itxura espazioan.
- m (Zenbaki kuantiko magnetikoa): Orbitalaren orientazioa espazioan.
- s (Spin zenbaki kuantikoa): e--aren bere ardatzarekiko errotazioa adierazten du.
Konfigurazio Elektronikoaren Printzipioak
- Pauli-ren esklusio printzipioa: Atomo bereko bi elektroik ezin ditzakete lau zenbaki kuantiko berdinak eduki.
- Eraikitze progresiboaren printzipioa: Elektroiak energia goranzkoan sartzen dira orbitaletan.
- Hund-en printzipioa: Orbital degeneratuak (energia berdinekoak) betetzerakoan, elektroiak banan-banan sartzen dira eta denak erdi beteta daudenean hasten dira parekatzen.