Atomoaren Egitura eta Propietateak Kimikan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,54 KB
Atomoaren Egitura eta Propietateak
Elementu gaseosoen espektroak
Elementu gaseosok, presio baxuan, energia ez jarraia igortzen dute, espektro marrak eratuz.
Planck-en teoria kuantikoa
Gorputz batek, maiztasun bateko erradiazioz erasota, energia-kantitate bat igortzen du, kuantu baten multiploa. E=hv (erradiazio energia = Plancken konstantea (6,63*10-34) * erradiazio maiztasuna).
Bohr eredua
Nukleoaren inguruan mailak daude, n zenbaki kuantikoarekin. Atomo batek energia xurgatu edo igortzen du h*v kuantu osoen bidez. L=n-1
Masa atomikoa
Masa atomikoa = (ugaritasuna (%) * Masa isotopikoa (u)) / 100
Eredu mekaniko kuantikoa
Egoera energetikoa, 4 zenbaki kuantikok definitzen dute:
- n: Zenbaki kuantiko nagusia: maila adierazten du.
- l: Zenbaki kuantiko orbitala: orbitala adierazten du.
- ml: Zenbaki kuantiko magnetikoa: orientazioa adierazten du.
- ms: Spin zenbaki kuantikoa: spina adierazten du.
Elektroiak orbitalez orbital duen kokapenak konfigurazio elektronikoa osatzen du.
Eraikuntza araua
Orbitalak geroz eta energia txikiagotik handiagora betetzen dira.
Pauliren esklusio printzipioa
Atomo bereko bi elektroik ezin dituzte 4 zenbaki kuantiko berdinak izan. Orbital bakoitzean gehienez bi elektroi egon daitezke, spin kontrajarriekin.
Erradio atomikoa
- Metalak: Jatorrizko atomoak baino txikiagoak dira elektroiak galtzen dituztelako.
- Ez-metalak: Jatorrizko atomoak baino handiagoak dira elektroiak irabazten dituztelako.
Ionizazio energia
Elementu bati elektroi bat kentzeko behar den energia da.
Afinitate elektronikoa (gaseosoa)
Elektroiak irabazi eta askatzeko behar den energia da.
- Endotermikoa: Energia eman behar da.
- Exotermikoa: Energia askatzen da.
Elektronegatibotasuna
Elektroiak erakartzeko joera da. Honen arabera, loturak polarrak edo apolarrak izan daitezke.
Banden eredua
Balentzia bandetan oinarritzen da, hauek zenbateraino beteta dauden eta haien arteko energia aldea dagoen. Metalak 3 motatan sailkatzen dira:
- Eroaleak: Erabat bete gabeko bandak edo banda hutsei gainezarrita. Oso energia gutxi behar da elektroiak kitzikatzeko.
- Erdieroaleak: Banda beteak baina ez gainezarrita. Energia oso baxua behar da, tenperatura aldaketa txiki batekin kitzikatu daitezke.
- Isolatzaileak: Balentzia banden artean energia handia dago, ondorioz, ez dira erraz kitzikatzen.