Atmosferaren Konposizioa eta Egitura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,65 KB

1. Atmosferaren Konposizioa

Atmosfera Lurra inguratzen duen gas-geruza bat da. Gure planeta sortu zenetik jasaten ari den desgasifikazioaren ondorioz eratu zen. Gizakiak, jarduera industrialaren eta basogabetzearen ondorioz, garrantzi handiko eragina du atmosferaren konposizioan.

Lurrazaletik goranzko lehen 80 km-etan atmosferaren konposizio kimikoa konstantea da. Nitrogenoa da eremu horretan nagusia, eta bolumenaren % 78 hartzen du. Oxigenoa da bigarren osagai nagusia; elementu kimikoki aktiboa da, eta bolumenaren % 21 hartzen du. Argonak (gas nobleen multzoko atomo inerteak) eta karbono dioxidoak (bero-energia xurgatzeko ahalmen handia duen konposatu kimikoa) gainerako % 0,9 hartzen dute, gutxi gorabehera.

Osagai egonkor edo konstante horiez gainera, badira beste osagai batzuk unean uneko egoeren araberako ehunekoan agertzen direnak. Azken horiek materia ezpuruak dira, eta garrantzi handia dute ur-lurrunaren kondentsazioa bideratzen dutelako. Aurrerago ikusiko dugun bezala, era horretara eratzen dira hodeiak eta horiei esker sortzen da euria.

Ez ditugu, ordea, konposatu kutsakorrak ahaztu behar; horien ehunekoa aldatu egiten da horien hurbiltasunaren eta korronte atmosferikoen arabera.

2. Atmosferaren Egitura

Atmosfera hainbat geruzatan banatuta dago:

  • Troposfera: Atmosferaren beheko geruza. Gasak konprimagarriak direnez, hau da atmosferaren alderik dentsoena. Lehenengo 500 metroek geruza zikina osatzen dutela esaten da. Hauts-partikulak direla-eta, iluntze eta egunsenti gorriak izaten dira, eta baita ura kondentsatzeko behar den kondentsazio-guneak ere. Bestalde, oso eroale txarra denez, Eguzkiaren erradiazioak berotu beharrean, lurrazalak berotzen du. Horregatik, troposferaren gehieneko tenperatura tropopausa izeneko mugan lortzen du, maila baxuenean. Beheko partean gertatzen dira fenomeno meteorologiko nagusiak (hodeiak eta prezipitazioak) eta lur/itsaso kontrasteek bertan sortzen dituzte turbulentziak.
  • Estratosfera: Tropopausaren eta estratopausaren arteko atmosfera-eremua. Bertan, 30 eta 50 km-ko tartean, dago ozono-geruza ezaguna. Tenperaturak gora egiten du, pixkana, estratopausan gehieneko tenperatura iritsi arte. Ozonoak izpi ultramoreak xurgatzen dituelako gertatzen da hori. Horren ondorioz, estratosferan tenperaturaren inbertsioa gertatzen da, eta horrek aire-mugimendu bertikalak oztopatzen ditu; aire-mugimendu horizontalak baino ez dira gertatzen.
  • Mesosfera: Estratopausatik mesopausarainoko geruza. Ez baitago behar adina oxigenorik. Tenperatura ere jaitsi egiten da mesopausan. Gauez, izotz-hodeiak ikus daitezke, argituta baleude bezala.
  • Termosfera edo Ionosfera: Mesopausatik exosferarainoko geruza. Osagaiak ionizatuta egoten dira bertan, eta eguzki-izpien zati handia xurgatzeko gai direnez, tenperaturak nabarmen egiten du gora, horregatik Termosfera izena. Batzuetan Ionosfera hitza elektroien dentsitate handiko eta 100-300 km-ko tartea izendatzeko erabiltzen da. Eguzkitik datozen elektroien eta termosferako ioien arteko elkarrekintzen ondorioz, aurora polar izeneko argi-fenomenoak gertatzen dira; horiek Lurreko polo magnetikoen inguruan sortzen dira, aurora borealak Ipar poloan eta australak Hego poloan. Bestalde, ionizatutako geruzek Eguzkitiko eta Lurretiko irrati-uhinak islatzen dituzte.

Exosfera: Oxigeno, hidrogeno eta helio molekula solteez osatuta dago. Oso dentsitate baxua du; horra heltzen diren gas molekula eskasek espaziora alde egin dezakete.

Entradas relacionadas: