Atmosferako Kutsatzaile Nagusiak: CO2, NOx eta SOx

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,09 KB

Karbono Dioxidoa (CO2)

CO2a, berez, ez da kutsatzaile bat, baina planetaren berotzearen eragile nagusietako bat da (%76). Eragina: Itotzea (kontzentrazioaren eta dosiaren araberakoa da).

CO2aren Ezaugarri Nagusiak

Propietate Fisikoak eta Kimikoak

  • Koloregabea, usaingabea eta zaporegabekoa.
  • Aireak baino dentsitate txikiagoa du eta ia ez da uretan disolbatzen.
  • Atmosferaren barneko geruzan kutsatzaile hedatuena da, oso zabaldua hiri handien inguruetan.

Osasunean eta Ingurumenean Eraginak

  • Toxikoa eta hilgarria izan daiteke (>750 ppm), hemoglobinarekiko afinitate handia baitu.

CO2aren Jatorria eta Aktibitatea

Iturri Naturalak

  • %90a baino gehiago iturri naturaletik dator (metanoaren oxidazioa).
  • CO2aren disoziazioz sor daiteke goi tenperaturatan.

Iturri Antropogenikoak

  • Garraioak.
  • Errausketak.

Aktibitate Kimikoa Atmosferan

  • Atmosferan CO2 bihurtzen da.

Nitrogeno Oxidoak (NOx)

NOx-en Propietateak eta Jatorria

Propietate Fisikoak

  • NO: Koloregabea eta usain gozoa.
  • NO2: Gas arre-gorrixka eta usain desatsegina.
  • N2O: Gas koloregabea eta usain gozoa (irri-gasa).

Iturri Naturalak (NO batez ere)

  • Ekaitzak.
  • Amoniakoaren oxidazioa.
  • Desnitrifikazio prozesuak, etab.
  • Atmosferako NOren ≈%90a iturri naturaletik dator.

Iturri Antropogenikoak (NO eta gehienbat NO2)

  • Garraioak (%52).
  • Errausketak (%44).
  • Ongarrien erabilera.
  • Prozesu industrialak: azido nitrikoaren fabrikazioa, beiraren fabrikazioa.

NOx-en Aktibitate Kimikoa eta Eraginak

Aktibitate Kimikoa Atmosferan

  • NO: Airean NO2 bihurtzen da.
  • NO2: Azido nitrikoa sor dezake.
  • NOx-ek smog lehorraren edo smog fotokimikoaren eraketan laguntzen dute (hirietan zenbait baldintzapetan eratzen den behe-lainoa edo gandua).
  • N2O: CO2ak baino 206 aldiz gehiago xurgatzen du IR erradiazioa. Negutegi efektuan parte hartzen du.

Osasunean eta Ingurumenean Eraginak

Osasunean eta ingurumenean duen eragina kontzentrazioaren eta dosiaren araberakoa da:

  • Arnasketa arazoak.
  • Ikusmenaren narritadura.
  • Euri azidoa (landaretzan).
  • Metalen korrosioa.

Hilkortasunari buruzko azterketen arabera, NO2 lau bat aldiz toxikoagoa da NO baino.

Sufre Oxidoak (SOx)

SOx-en Propietateak eta Jatorria

Propietate Fisikoak

  • SO2: Kolorerik gabeko gasa da, uretan disolbatzen dena.
  • SO3: Gas fasean dagoen espezie ez-egonkorra da.

Iturri Naturalak (atmosferako SOx-ren ≈%60a emisio naturaletik dator)

  • H2Saren oxidazioa.
  • Materia organikoaren degradazio anaerobioa.
  • Sumendiak.
  • Basoko suteak, etab.

Iturri Antropogenikoak

  • (≈%80a) S-duten erregai fosilen errekuntza (bereziki ikatza) eta errausketak.
  • (≈%20a) Industria-prozesuetako galerak (kobrearen galdaketa, azido sulfurikoa lortzeko prozesuak, etab.).

SOx-en Aktibitate Kimikoa eta Eraginak

Aktibitate Kimikoa Atmosferan

  • SO2: 3 eguneko iraunkortasuna du atmosferan. Oxidatzen da SO3 emanez.
  • SO3: Segunduko iraunkortasuna du atmosferan. Urarekin konbinatuz azido sulfurikoa eratzen du.

Osasunean eta Ingurumenean Eraginak

Osasunean eta ingurumenean duen eragina kontzentrazioaren eta dosiaren araberakoa da:

  • Gizakiengan (arnasketa arazoak).
  • SO2: Itogarria 3 ppm-tik aurrera.
  • Heriotza tasa nabarmen igotzen du atmosferako kontzentrazioa 1 ppm-tik gora denean.
  • Sulfatoen (SO42-) oso kontzentrazio txikiek (8 eta 10 µg/m3 bitartean) eragina dute asmatikoengan, zaharrengan eta arnas arazo kronikoak dituzten pertsonengan.

Entradas relacionadas: