Atmosfera eta Hidrosferaren Dinamika: Klima Erregulazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,09 KB
Atmosferaren Dinamika
Lurra inguratzen duen gas geruza da. Lurraren puntu ezberdinetan (latitudea ezberdina da, errotazio-ardatzagatik), eguzki-izpiak ez dira berdin heltzen lurreko leku guztietara, eta horiek dira dena martxan jartzen dutenak.
Ekuatorea da gehien berotzen dena eta poloak gutxien; beraz, Lur planetaren atmosfera modu ezberdinean berotzen da. Oreka lortu behar da, beroa eta hotza sakabanatuz. Ondorioz, presioak aldatzen dira:
- Poloetan borraskak sortuz: Presio atmosferikoa itsas mailan 1013 mb-tik behera dagoenean, eta aire-masak erlojuaren kontrako norabidean mugitzen direnean gertatzen den eguraldi ezegonkorra.
- Ekuatorean antizikloiak sortuz: Presio atmosferikoa itsas mailan 1013 mb-tik gora dagoenean, eta lurrazaleko aire-masak erlojuaren norabidean mugitzen direnean gora eta behera. Prezipitazio eskasia dagoenean, eguraldia egonkorra izango da.
Orekatzeko, erdiko antizikloiak gorantz eta goiko borraskak beherantz joan behar dira. Oreka lortzen denean, zirkulazio orokorra lortzen da. Baina aire-masak ez doaz zuzen, konbekzio-zelulak sortzen direlako Coriolisen indarragatik (airearen mugimenduak latitudearen araberakoak dira, Lurraren errotazioaren ondorioz gertatzen diren desbiderazioak. Ur eta aire korronteetan errotazioa ez bada berdina, konbekzio-zelulak sortuko dira). Honek klima kontrolatzen du.
Atmosferaren Funtzioak
- Babesa: Ozono-geruzak planeta izpi ultramoreetatik babesten du, eta ionosferak erradiazio infragorrietatik.
- Tenperaturaren Erregulazioa (Berotegi Efektua): Tenperatura erregulatzen da eta bizitza ahalbidetzen da. Bi mota daude: naturala eta eragindakoa.
- Berotze Globala: Fenomeno klimatologikoak areagotu eta horrela klima-aldaketan eragiten du.
Hidrosferaren Dinamika
Eguzkiak atmosfera berotzean, hidrosfera ere berotzen da, baina leku ezberdinetan desberdin berotzen da. Ur-masak hotzagoak dira leku batean eta beroagoak bestean. Oreka falta denez, tenperatura-gradientea sortzen da. Orekatzeko, ura mugitu eta sakabanatu behar da (hotzagoa eta beroagoa), beraz, goitik behera mugitu behar da.
Itsas Korronteak eta Zirkulazioa
Itsasoko uraren tenperaturak eta gazitasunak zerikusi handia dute. Tenperaturari dagokionez, korronte hotzak eta beroak daude (adibidez, Labradorreko korrontea eta Golko Korrontea). Gazitasunari dagokionez, ur hotzak gatza behean geratzea eragiten du.
- Gainazaleko Korronteak: Hotzak eta beroak.
- Konbekzio Korronteak: Ur-masak berotzen dituztenak.
- Korronte Termohalinoak: Garrantzitsuenak dira, zirkulazio orokorra eragiten dutelako. Honek “zinta garraiatzailea” sortzen du, beroa sakabanatuz eta klima erregulatuz.
Hidrosferaren Ezaugarriak
- Argi Eremuak:
- Fotikoak: Argidunak, ekoizleak daude.
- Afotikoak: Argigabeak, izaki kimiosintetikoak daude.
- Egoerak: Hiru egoeratan dago (solido, likido, gas).
- Bero Espezifikoa: Urak bero espezifiko handia du (1 kg ur behar da 1 gradu igotzeko) eta bero asko bildu dezake. Horrela, urak beroa xurgatu eta klima erregulatzen du.
Ur Zikloa eta Landareen Eragina
Landareak daudenean eta ez daudenean zikloan gertatzen diren aldaketak:
- Itsasoan lurrunketan ez da aldaketarik egongo.
- Euria egiten du, baina zuhaitzik ez badago, lurzoruan ez dute euria xurgatuko.
- Ondorioz, ez da ebapotranspiraziorik egongo, ura ezingo da kondentsatu eta lainoak ez dira sortuko.
- Zuhaitzak ez egon arren, ur apur bat xurgatuko da. Baina zuhaitzik ez badago eta prezipitazioak gutxitzen badira, lurra lehortu eta mugitu egingo da.
- Zuhaitzik ez dagoenez, txaparradak jausiko dira eta lurra higatu egingo da.
- Ozeanoan, aldiz, euri gehiago egingo du.