Atmosfera definizioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,21 KB
Arrisku mapak
Prebentzioak:
Neurri espezifikoak: Disoluzioz sortutako barrunbeak material solidoekin betetzea.
(planetaren geruza jariakorren sistemak: atmosfera eta hidrosfera)
1) ATMOSFERA
Atmosferaren konposizioa
Atmosfera, lurra inguratzen duen gas-
geruza da. Nitrogenoa da eremu honetan nagusi, %78. Oxigenoa da bigarren osagai nagusia %21. Bestea, argonez eta karbono dioxidoz dago osatua.
Osagai egonkor horiez gainera, beste osagai batzuk daude : Ura lurruntzean sortzen den ur-lurruna eta hauts-partikulak. Hauei esker sortzen dira hodeiak eta euria. Konposatu kutsakorrak ditu ere, baina hauek aldakorrak dira hirien eta korronte atmosferikoen arabera.
Atmosferaren egitura
Troposfera
Atmosferaren beheko geruza , lurrazalarekin harremanetan dagoena. Honen altuera aldatu egiten da urte sasoiaren eta latitudearen arabera. Geruza hau da atmosferaren alderik dentsoena. Lehenengo 500metroek geruza zinika sortzen dute, honetan pilatzen dira hautsak. Honetan, tenperaturarik altuena behean dago, lurrazalak berotzen baitu, tenperaturarik baxuena tropopausan dago (-51*). Honen azpiko aldean gertatzen dira fenomeno meteorologikoak.Estratosfera: Tropopausaren eta estratopausaren arteko atmosfera eremua da. Bertan dago ozono geruza famatua, honetan tenperaturak gora egiten du (0-4* artekoa), ozonoak izpi ultramoreak xurgatzen baititu. Honetan, aire-mugimendu horizontalak gertatzen dira.
Mesosfera: Estratopausatik mesopausarainoko geruza da, estratopausatik gora ez da ozonorik eratzen ez baitago oxigeno askorik. Honetan tenperatura jeisten da (-83* arte.) Izotz-hodeiak ikus daitezke honetan.
Ionosfera: Mesopausatik exosferarainoko geruza da, osagaiak ionizatuta egoten dira bertan eta tenperaturak gora egiten du, eguzki izpiak xurgatzeko gai delako. Tenperatura 1000*koa da ia-ia, hortik datorkio bere beste izena: Termosfera. Honetan gertatzen dira aurora borealak. Hauek iparraldean ikus daitezke.