Atletismoan dauden lasterketa olinpikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,47 KB

Esan zeintzuk diren atletismoan dauden “erdi fondoko” lasterketa olinpikoak:

800m eta 1500m, mutil eta nesketan ere.

Esan abiadurako lasterketetan dauden aginduak (seinaleak) eta zer egin behar den bakoitzean:

Nor bere lekutara. Atleta taku gainean belaunika eta eskuak marra atzetik prestatzen da.

Prest. Atletak aldakak altzatzen ditu marra gainditu gabe eta oinak geldirik.

Disparoa. Irtetzeko seinalea.

Zer egiten du pronatzaileentzako zapatila batek ?

Barruko aldea gogorragoa da atal horretan bermea izateko eta kanpoko aldean bigunago, posizio neutral ahalbidetzeko

Abiadura lasterketan noiz hartzen da kontuan haizearen abiadura eta nola ?

Lasterketen ordenerako inoiz ez eta egindako errekorrak homologatzeko 2m/s onartzen da gehienez jota.

Atletismoko lasterketetan noiz erabiltzen da plastiko zinta bat helmugan irabazlea adierazteko ?

Pistan inoiz ez. Bakarrik kalean bukatzen dutenean.

800 metroko lasterketetan atletek nondik egin behar dute korrika ?

Hasierako bihurgunean, nor bere karrikatik, eta hortik aurrera nahi duen tokitik.

Noiz erabili behar dugu “Pronatzaile”-entzako zapatilak. Azaldu.

Korrika egiterakoan, bermatzeko fasean orkatileko angelua kanpoaldetik nabarmen ixten denean. Orekatzeko eta nolabait zuzentzeko ere. Zapatilaren barrualdea gogorragoa da eta kanpoaldea, berriz, bigunagoa; posizio neutrala ahalbidetzeko.

Zer egiten du pronatzaileentzako zapatila batek ? Nola ?

Barruko aldea gogorragoa da atal horretan bermea izateko eta kanpoko aldean bigunago, posizio neutrala ahalbidetzeko.

Azaldu erreleboetako zonaldeak:

4 x 100 m-ko lasterketa 20 m-ko “zona” bat dago lekukoa kideari emateko eta honen aurretik beste 10 m-ko “prezona” hurrengo kidea korrikan hasteko. Biak zeharka markatuta daude 5 mm-ko marra zuriekin dagokien karrikan.

Atletismoan dauden lasterketa guztien artean zeintzutan bereizten da emakume eta gizonen artean distantzia aldetik ?

100 eta 100 m hesidunetan, emakumeak eta gizonak hurrenez-hurren.

Zein probatan da beharrezkoa takuen erabilera irteeran ?

100, 200, 400, 4 x 100, 100 metro valla, 110 metro valla eta 400 mero valla emakume eta gizonetan.

Azaldu takuen erabilera:

Derrigorrezko erabilera abiadura probetan (400 m arte). Hanka potenteena aurrean etzanago, eta bestea atzean inklinazio handiagoarekin. Marratik lehenengo oin bat eta erdiko distantzian jartzen da (40-50 zm) eta bigarrena oin bat atzerago.

Goi mailako gizonek zenbat urrats ematen dute 100 metroko lasterketa batean ?

43-46.

Abiadurako lasterketan entrenamendua zein gaitasunetan oinarritu behar da ?

Indar explosiboa / I. elastikoa / Lasterketa teknika maiztasuna / L T luzera / Potentzia anaerobiko laktikoa / P A alaktiko

Lasterketan parametroak entrenatzeko bina ariketa proposatu: (15.orria)

Kontaktu denbora: pliometria (zutik jarri hanka bakar baten gainean. Eraman beste hanka atzerantz eta jarri banku batean. Ondoren jaitsi zure hanka gainean duzula, eta, muskulua uzkurtu ondoren, itzuli zure jatorrizko lekura, mugimendu azkar batekin.).

Luzera: indarra- teknika (sentadilla, jauzianitzak)

Maiztasuna: skipping baxu eta azkarra / serieak aldatz behera.

Zenbat saiakera ditu jauzilari batek ? Azaldu.

Altuera eta pertika jauzian 3 nulo jarraian egin arte. Luzera eta saltu hirukoitzean 3 saiakera eta lehenengo 8ek beste 3 egiteko aukera dute.

Oldar fasean luzera jauzian izendatu eta azaldu dauden 2 teknika desberdinak:

  • Sinking: azken pausua txikiagoa da, hanka gehiago aurreratzen da eta ondorioz gorputza atzeratuago eta grabitate zentroa baxuago kokatzen dira. Atleta potente eta ez oso azkarrak dira erabiltzen dutenak.

  • Running: azken pausua normala da, hanka eta aldaka ez dira hainbeste aukeratzen, oldartze fasea azkarragoa izaten da. Grabitate zentroak ez du beherantz egiten. Atleta azkarrak

Esan salto hirukoitzean nulo egiteko 6 arrazoi ezberdin:

  • Salto egin epaileak adierazten ez duen bitartean, denbora gainditzea, karrikatik irtetzea, plastizina zapaltzea edo pasatzea, 2. eta 3. urratsen artean oina lurretik arrastratzea, jauslekuaren seinalea zapaltzea irteterakoan.

Jaurtiketak egiteko superfizie borobilak aztertzerakoan, nolakoak dira diametroz ?

  1. Disko eta mailuarena berdina eta pisuarena txikiago

  2. Disko eta pisuarena berdina eta pisuarena handiago

  3. Hirurak ezberdinak

  4. Diskoarena handiena eta mailu eta pisuarena txikiago

  5. Mailu eta diskoarena handiena eta pisuarena txikiago

JAURTIKETETAN LAU FASE BEREIZTEN DIRA; ORDENATUTA ZERRENDATU ETA GAINETIK AZALDU:

Hasiera: Jaurtiketa-gunean, arauz, jarri eta tresnari heltzen dio.

Desplazamendu-fasea: Tresna azeleratzea eta amaierako ekintza egiteko posizio onenean jartzea da fase honen helburua. Aldaka-lerroak sorbaldenari aurrea hartzen dio (mailu-jaurtiketan izan ezik). Diskoan eta mailuan, desplazamendua biren bidez eta translazio txiki bat eginda gauzatzen da. Xabalinan eta pisuan (estilo klasikoan) azelerazio lineala egiten da bakarrik.

Berme bikoitzeko fasea ; Gorputz-enborrak tortsioa dauka luzerako ardatzean; aldaka-lerroa sorbaldena baino aurreratuago dago. Atletaren sorbalda-lerroa jaurtiketa-noranzkoaren ia-ia paralelo dago.

Amaiera: indarrak bideratuko ditu, zartailua balitz bezala.

ESAN PISU JAURTIKETAREN BOLAREN PISUA ELITE MAILAN.

7,26 KG  Gizonezkoentzat

4 KG Emakumezkoentzat

ZEINTZUK DIRA PISUA JAURTITZEKO TEKNIKAK? Deskribatu gainetik.

Atletismoan lau jaurtiketa diziplina daude: Pisua, Diskoa, Mailua eta Xabalina. Bi klasetan banatzen dira abiaraztearen exekuzio teknikoan oinarrituta: Errotazioa eta Itzulpena. Zirkular eta Lineal gisa ere sailka daitezke.

TRESNEN IRTEERA-ANGELUAK AZTERTZERAKOAN ORDENATU JAURTIKETAK, BERTIKALENAREKIN HASIZ.

MAILUA 🡪 41-45 Gradu

 PISUA 🡪 40 Gradu

DISKOA🡪 35 Gradu

 XABALINA🡪 30 Gradu

100 METROKO LASTERKETA BATEAN ZENBAT URRATS EMATEN DIRA ELITE MAILAN.

gizonezkoentzat 43-46 artean

eta emakumezkoentzat 52-57 artean.

Entradas relacionadas: