Astronomiaren Iraultza: Tycho Brahe, Kepler eta Galileo
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,12 KB
Astronomiaren Iraultza
Tycho Brahe (1546-1601)
Tycho Brahe-k (1546-1601) behaketa astronomiko oso zehatzak egin zituen, zeinak heliozentrismoaren ideia indartzeko erabili ziren gero, nahiz eta bera aurka egon. Gainera, kometen orbitak zehaztu zituen, eta hortik kometen orbita horiek planeten orbiten esfera kristalinoak zeharkatu behar zituztela ondorioztatu zen. Hori anomalia handi bat zen antzinako unibertso-ikuskerarentzat.
Johannes Kepler (1571-1630)
Johannes Kepler-ek (1571-1630) zuzendu egin zuen Kopernikoren unibertso-ikuskera. Lehendabizi, Eguzkitik gertu daudenean planetak mantsoago ibiltzen direla nabarmendu zuen. Hori esplikatzen lagundu zuten Keplerren legeek:
- Planeten orbitak ez dira borobilak, elipseak baizik, eta berauen foko batean dago Eguzkia (Kepler-en lehenengo legea).
- Badago planeta bakoitzaren abiadura iraunkor bat: planeta eta Eguzkia elkar lotzen dituen marrak elipsearen eremu berdinak ibiltzen ditu denbora berdinean (Kepler-en bigarren legea).
Horrela, Kepler-ek Tycho Brahe-ren behaketa zehatzak txertatu ahal izan zituen bere teorian. (Ikus Kepler 00:08:30)
Keplerren Hirugarren Legea
Kepler-en konstantea urte batzuk beranduago deskubritu zuen Kepler-ek berak, eta planeta guztientzat da berdina. Planeta batek Eguzkiaren inguruko bira bat egiteko behar duen denboraren karratua, zati bere orbitaren elipsearen ardatz handienaren erdia, zenbaki bat da; eta zenbaki hori berdina da planeta guztientzat (Kepler-en hirugarren legea).
Galileo Galilei (1564-1642)
Galileo Galilei-k (1564-1642) astronomia ikerketak egin zituen. Teleskopio bat eraiki zuen eta astronomian erabili zuen lehena izan zen. Teleskopioaz, Ilargiak mendiak eta aranak dituela deskubritu zuen. Eguzkiaren orbanak eta beraien leku aldaketak deskubritu zituen baita ere. Hau da, antzinako grekoek ziotenaren aurka, astroak esfera perfektuak ez direla deskubritu zuen (begira 00:29:08, 01:02:13).
Jupiterren Ilargiak eta Venusen Faseak
- Jupiter-en ilargiak deskubritu zituen; eta horrek zirrara handi bat sortu zuen Europa osoan, planeta guztiak unibertsoaren erdiaren inguruan biratzen ez direla nabarmentzen zuelako (begira 00:00:00).
- Venus-en faseak deskubritu zituen; eta Venus, Lurraren inguruan mugitu ordez, Eguzkiaren inguruan mugitzen dela frogatzeko erabili zituen (begira 00:03:07).
Eliza Katolikoak kartzelaratu egin zuen, Aristoteles-en eta Bibliaren autoritateen aurka hitz egiteagatik.
Galileoren Fisika
Grabeen Erorketa
Galileo-k grabeen erorketa aztertu zuen. Zera galdetu zion bere buruari: zergatik daude gauzak Lurrari atxekiak eta ez dira espaziora irteten? Erantzuteko, grabeen erorketari buruzko esperimentuak egitea erabaki zuen. Baina erorketa librearen abiadura oso azkarra da eta ezin zuen neurtu. Neurtu ahal izateko, moteldu egin zuen, penduluak erabiliz eta plano inklinatuak erabiliz. Pendulua, loturiko grabe bat da, eta loturik dagoelako motelago erortzen da (begira 00:00:00). Penduluaren legeak deskubritu ondoren, erorketa abiadura neurtu ahal izan zuen plano inklinatuetan, denbora neurtzeko pendulua bera erabiliz (begira 00:00:00).
Ondorioak
Galileok grabeen erorketari buruzko ondorengo emaitzak atera zituen:
- Gauza guztiak, astunagoak eta arinagoak izanda ere, azelerazio berdinaz erortzen direla ikusi zuen; eta hori Aristoteles-en fisikaren aurkakoa zen (begira 00:00:00).
- Gainera, inertziaren legea ondorioztatu zuen: gorputz oro geldirik ala mugimendu zuzen eta uniformean (abiadura iraunkorrean) jarraituko da, indarren batek eragiten ez dion bitartean. Hori ere Aristoteles-en aurkakoa zen, eta azaldu egiten zuen zergatik ez dugun nabaritzen Eguzkiaren inguruko Lurraren translazio mugimendua; era berean ez baitugu nabaritzen geldirik gauden ala mugitzen ari garen, itsasontzi baten estalkiaren azpian goazenean olaturik gabe eta abiadura iraunkorrez (begira 00:09:00).