Askatasuna eta gaitzaren arazoa: ikuspegi filosofiko-teologikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,41 KB

Askatasuna eta gaitzaren arazoa

Ongia eta gaizkia giza borondatearen ahuldadeagatik bereizten dira. Egiaz, gizakia aske da, baina gizakia da, librea delako hain zuzen. Askatasunik gabe ezinezkoa da gizaki izatea. Gizakia erabaki ahal duelako da gizaki, borondatearen autodeterminazioa erabili ahal duelako.

Jainkoarekiko joera eta askatasuna

Dena dela, zer aukera dezake, edo zer aukeratu behar du? Gizakiak, Jainkoak sortuak, Jainkoarenganako joera izan behar du. Jainkoak, gizakia sortu zuenean, Bera maitatzeko agindu zion. Ez dago askatasunik eskubiderik gabe, baina obligaziorik gabe ere ez dago askatasunik. Gizakiak ongirako joera izan behar du, eta gizakiarentzat ongi hori Jainkoa da: Hura maitatzera behartuta dago. Jainkoa lortzeko askatasuna izango du, baina ez badu Jainkoa lortzen, zorigabekoa izango da.

Jatorrizko bekatuaren eragina eta grazia

Gizakia askatasunean sortua izan zen, baina jatorrizko bekatuagatik gaizkira joera handiagoa du. Jainkoaren mesedea (grazia) behar du askatasuna lortzeko:

  • Graziaren bitartez: Gizakiak bere barruan bera baino nagusiagoa den zerbait aurkitzen du.
  • Mugak gaindituz: Bere ahuldadea gainditzen du eta galdu zuen askatasuna berreskuratzen du.

Oker jokatzen duenak, bekatua egiten duenak, ezin du Jainkoaren graziarik gabe Jainkoa bera maitatu. Hau da, gaitza inoren laguntzarik gabe egiten du gizakiak, baina ez ongia: ongia egiteko beharrezkoa du Jainkoaren laguntza.

Gaitzaren arazoa munduan

Orduan, gaitzaren arazoa planteatzen da; bere presentzia munduan etengabe ikus daitekeen egitate bat da. Horrela ditugu:

  • Gaitz fisikoak: Lurrikarak, ekaitzak, lehorteak, gaixotasunak...
  • Gaitz moralak: Gaiztakeria, krimena, mendekua, bakardadea, larritasuna, beldurrak...

Norena da gaitz horien errua? Mundua Jainkoak sortua dela egia bada, nola azal daiteke gaitzaren existentzia? Jainkoak gauzak gaizki egin dituelako? Jainkoa da gaitz fisikoaren eta gaitz moralen kausa?

Gauzen izaeraren inguruko hausnarketa

Gauzak onak dira baina ustelkorrak; ustelkorrak ez balira, Jainkoa izango lirateke; onak izango ez balira ez lirateke existituko. Beraz, existitzen diren gauza guztiak onak dira, baina ez absolutuki onak. Jainkoa da izaki betea, ongi absolutua eta aldaezina.

Entradas relacionadas: