Askatasuna, Etika eta Herritartasun Arduratsua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,14 KB

Askatasun motak: Barnekoa eta kanpokoa

Barneko askatasuna

Barneko askatasuna, berriz, dagozkion gauzei buruz bakoitzak bere erabakiak hartu ahal izatea da: gauza bat edo bestea nahi izateko askatasuna, alegia. Nahimenaren askatasuna ere esaten zaio. Lo egiteko edo ez egiteko erabakia, adibidez, norberaren kontua da, nahiz eta inori mugitzeko askatasunaren alderdi bat edo bestea kendu.

Kanpoko askatasuna

Kanpoko askatasuna deritzo nahi dugun tokira joateko eta egokia deritzogun moduan jokatzeko aukera izateari, betiere legeak onartutakoaren eta herrialdeko ohituren baitan. Askatasun hori gizabanako espetxeratuek galtzen dute, hain zuzen ere; baita ia herritar guztiek ere diktadura gailentzen den orotan, adierazpen-askatasuna, elkartzekoa, manifestatzekoa eta beste hainbat eskubide urratzen direnean. Kanpoko askatasuna gutxi-asko zabala izaten da, gizarteko esparru juridikoa eta politikoa nolakoak diren kontuan hartuta.

Herritartasuna eta konpromiso soziala

Herritar arduratsuak

Herritar askok beren eskubideak bete daitezen eskatzen dute. Baina benetako herritarrak hori baino harantzago joaten dira, eta denoi dagozkigun kontuetan parte hartzen dute, aktiboki eta arduraz. Herritar ona, beraz, ez da moralki nahiz legez berez dagozkion eskubideak erabili baino egiten ez duena, gainerako kontuez batere arduratzen ez dena. Aitzitik, herritar kosmopolita da eredua, lortu beharreko helburua: norberaren bizi-egoera jakinak oinarri hartuz (nazionalitatea, hizkuntza, sinesmenak, ohiturak, etab.), gizadi osoaren arazoekin solidarioa dena, hain zuzen.

Etika motak eta erantzukizunaren printzipioa

Uste osoaren etika

Uste osoaren etikari jarraitzen dionak moralaren aldetik egokiak diren printzipioen eta balioen arabera jokatzen du, baina bere ekintzek izan ditzaketen ondorioez arduratu gabe. Uste oso hutsez jokatzen dutenek, horregatik, erantzukizun orotatik salbuesteko arrazoiak aurkitu ohi dituzte ondorioak kaltegarriak direnean.

Erantzukizunaren etika

Erantzukizunaren etikak aurreikusteko moduko ondorioetan jartzen du enfasi osoa, eta ekintza iradoki duten printzipioak eta balioak erabat bigarren mailan uzten ditu. Halakoetan, beraz, ekintza batek ondorio kaltegarriak dituenean, egileak ondorioen erantzukizun osoa hartuko du bere gain, eta ez da saiatu ere egingo erantzukizuna inoren gain edo munduaren gain uzten.

Erantzukizunaren printzipioak

Gure ekintzen erantzuleak gara, baina gaur egun aurrerapen asko egiten ari gara eta horrek Lurra suntsitzen du. Horregatik, erantzukizun bat hartu behar dugu, gure ondorengoek behintzat Lurra gaur egun den modukoa aurki dezaten.

Epai praktikoak ematea

Printzipio orokorrak egoera konkretuetan aplikatzea da kontzientzia moralaren bigarren funtzioa. Ongia eta gaizkia aukeratu ondoren, aukeratutakoaren berri bezala jokatzen dugu. Adibidez, diru-zorro bat aurkitzerakoan, zer egin dezakegun aztertzen dugu; jatorrizko jabeari itzultzea, esaterako, epai praktiko baten ondoriozko jokabidea litzateke.

Entradas relacionadas: