Askatasuna eta determinismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,42 KB

ASKATASUNA: (Kanpokoa eta Barnekoa)


KANPOKOA:


-Nahi dugun lekura joateko eta egoki iruditzen zaigun eran jokatzeko aukera izatea.

-Filosofia politikoaren esparrua da. -Gal daiteke: espetxean, diktaduretan (adierazpen-, elkartze-, manifestazio-askatasuna galtzean).


-Zabalagoa edo murritzagoa, gizarteko esparru juridikoaren eta politikoaren arabera.


BARNEKOA:


-Nahimenaren askatasuna, askatasun morala.


-Barne-askatasunik gabe, kanpokoak ez du zentzurik.


-Filosofia moralaren esparrua da. -Gal daiteke: nahimena kenduz, anulatuz bakarrik (hipnosia, drogak, gaixotasuna, teknologiaren bidez).

-Norberaren irizpideen arabera bizitzeko gaitasuna izatea.

-Norberak bere erabakiak hartu ahal izatea, dagozkigun gauzei buruz, kanpokoak determinatu gabe.

----

BALDINTZAPEN DETERMINISMOA: Gizakiok aske al gara

ekintzak aukeratzeko eta burutzeko? 2 erantzun daude:  

1.-INDETERMINISMOA:

Indeterministen aburuz gizakia askea da. Horrek ez du esan nahi askatasuna erabatekoa denik, era askotako eragilek mugatzen edo baldintzatzen baitute. Nolanahi ere, maila handiagoan edo txikiagoan, gizakiok askeak gara erabakiak hartzeko eta ekintzak burutzeko.

2.-DETERMINISMOA:

Deterministek askatasunaren existentzia ukatzen dute. Hau da, gure burua libre sentitu arren, erabakiak edo ekintzak aurrez finkaturik daudela pentsatzen dute. Hiru eratako determinismo mota nagusi daude:

1.- TEOLOGIKOA: Jainkoaren batek zehazturikoa erabakiko edo burutuko dugu

2.-KOSMOLOGIKOA: Patuak aurrez zehazten du dena

3.-ZIENTIFIKOA: Dena naturaren legeen arabera gertatzen da; baita gure erabakiak era ekintzak ere

----

ASKATASUNA ETA SENTIMENDUAK:

-Baldintza batzuek gure askatasuna murriztu/indartu dezakete.

-Gure emozioak, sentimenduak kontrolaezinak badira beren menpe biziko gara. -Nahimena aske da zentzu batean edo bestean hautatzeko.

-Gizartiarrago izateko idealak eta proiektuak diseinatzeko gai gara.

-Horretarako, gizatiarrago egiten gaituzten sentimenduak landu, bitarteko egokienak erabaki.


Entradas relacionadas: