Askatasun ideologiko eta erlijiosoa (16. art.)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,33 KB
Askatasun Ideologiko eta Erlijiosoa
a) Kontzeptua eta edukia
Askatasun ideologikoa eta erlijiosoa askatasun ezberdinak badira ere, Konstituzioak biak batera kontsideratzen ditu bere 16. artikuluan eta biei tratamendu bera ematen die zati handi batean. Konstituzionalismoaren historian askatasun erlijiosoa askatasun klasiko bat den bitartean, askatasun ideologikoa espresuki jasotzea Espainiako Konstituzioaren berrikuntza bat da.
Bi askatasun horiek bina alderdi dituzte: bata pertsona mailakoa edo gizabanakoaren barrukoa, eta bestea horretatik kanpora proiektatzen dena. Beren barne proiekzioan mugagabetzat jo badaitezke ere, beren kanpo proiekzioari dagokionez, Konstituzioak espresuki aurreikusten du zenbait murrizpenen existentzia.
Pertsona beraren barne ikuspegi batetik, pentsamendu askatasuna, hitzaren esanahirik zabalenean, gizabanakoaren alderdi intimoena bezala kontsidera daiteke eta mugagabea da. Berezitasun hau adierazten da norberaren ideologia, erlijio edo sinismenei buruz deklaraziorik egitera beharturik ez egoteko eskubidean, espresuki aitortzen dena 16.2 artikuluan. Estatuari, honen neutralitate ideologikoa kontuan hartuta, askoz ere gehiago murrizten zaio ideologia eta erlijio deklarazioa galdatzeko askatasuna. Hala ere, badira zenbait suposamendu hori posible egiten dutenak eta badago kasuren bat ere Konstituzioak berak espresuki aurreikusten duena; adibidez, kontzientzia eragozpena. Kasu honetan eta beste batzuetan, zenbait interes orokorren defentsak justifikatzen du botere publikoek ideologia edo erlijio deklarazioa galdatzeko eskua izatea. Horrela gertatzen da, adibidez, defentsa nazionalaren arloan, honen ikuspegi sentikorrenekin zuzenean loturik dauden zenbait lanposturekin.
Azkenik, gogoratu behar da Konstituzioko 14. artikuluak espresuki baztertzen duela erlijio edo iritziengatik diskriminaziorik egitea.
A.K. 51/2011, 20/90, 214/91 Sententziak
b) Kultu askatasuna eta Estatuaren akonfesionaltasuna
Erlijio askatasunaren kanpo proiekzioa espezifikoagoa da eta ez dago hain estu lotuta beste askatasun batzuekin. Konstituzioak berak dio 16.1 artikuluan erlijiozko eta kultuzko askatasuna aipatzen dituela eta status berezia ematen zaiola. Kultu askatasunak, erlijiozko askatasunaren kanpo alderdi bezala agertzen denez, ondokoa jasotzen du: kultu lekuak edukitzeko eta kultua praktikatzeko eskubidea. Estatuak erlijioarekin eta kultuzko askatasunarekin duen egitekoa bere akonfesionaltasuna aldarrikatzearekin hasten da. Horrela agertzen da 16.3 artikuluan: "Estatala den konfesiorik ez da izango".
Konstituzioak horren ondoren berehala aldarrikatzen du botere publikoek kontuan izan behar dituztela gizarte espainiarreko erlijio sinismenak eta lankidetzazko harremanak eduki behar dituztela Eliza Katolikoarekin eta gainerako konfesioekin.
Estatuarentzat, obligazio konstituzional honek lankidetzan jarduteko eskatzen du gizarte espainiarrean presente dauden konfesio erlijiosoekin, eta suposatzen du arau gorenak guztien interesekotzat jotzen duela espainiarrek erlijio desberdinekin duten harremana, eta guztientzat erlijiozko premiak asetzea egon behar duela, nahiz eta gizartean sinismen horietan parte hartzen ez duten herritarrak egon. Konfesio ezberdinekin lankidetzan jarduteko agintzen duen manamenduak debekatu egiten du sentimendu erlijiozkoentzat etsaitasunezkoa den politika.