Aseguruen Oinarriak: Arriskua, Baldintzak eta Prima
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,3 KB
Arriskua eta Kudeaketa
Arriskua gure bizitzaren parte da, eta horri aurre egiteko hainbat modu daude. Hona hemen kontzeptu garrantzitsu batzuk:
Axolagabetasuna
Pertsonak pentsatzen du ez zaiola ezer gertatuko eta, gertatuz gero, bere ondarearekin egingo diola aurre arriskuari.
Prebentzioa edo Babesa
Arriskua gertatzeko aukera eta kalteak murrizteko neurriak.
Aurreikuspena: Kalteei Aurre Egiteko Moduak
Funts ekonomikoa sortzen du etorkizunean istripuek eragindako kalteei aurre egiteko. Moduak:
Aurreztea
Arriskua sufritzeko aukeraren aurrean, ondorioei aurre egiteko baliabide nahikoak sortzen ditu. Baina funtsak lortzeko denbora tarte luzea behar da eta baliteke metatutako dirua nahikoa ez izatea.
Autoasegurua
Istripuaren ondorio ekonomikoei norberaren ondarearekin egiten zaie aurre, norberaren aseguru-etxe gisa funtzionatuz.
Asegurua
Asegurudun batzuen diruarekin, galeraren bat izan dutenei erantzuten zaie. Arriskuak aseguru-etxeari igorri behar zaizkio hark kudeatu ditzan eta bera arduratzen da kostuak bere gain hartzeaz, kobratzen duen primaren truke.
Aseguruaren Baldintzak: Zer Asegura Daiteke?
Aseguruak arriskua balioesten uzten du, kalte ekonomikoa gertatu aurretik, eta kostu finko bihurtzen du (prima). Hona hemen aseguruaren baldintza batzuk:
Etorkizuna
Oraingo, iraganeko edo etorkizuneko gertakarien artean bereizketa eginez, azkenek sortzen dute ezjakintasuna eta arriskua.
Ustekabekoa
Ausaz gertatzen diren etorkizuneko gertakariek soilik ekar dezakete arriskua.
Zalantzagarria edo Ausazkoa
Gertakari zalantzagarria izan behar du, baina batzuetan ziur dakigu gertatuko dela, nahiz eta ez jakin noiz. Ziurgabetasunak gertaerarekin lotura izan beharrean, egoerekin edo une jakin batekin izan dezake lotura.
Posiblea
Baliteke gertaera hori gertatzea.
Prima: Aseguruaren Prezioa eta Osagaiak
Aseguru-hartzaileak aseguru-erakundeari ordaintzen dion aseguruaren prezioa da prima. Arriskuaren kontraprestazio gisa eta ezbeharraren ondorioz dagokion kalte-ordainaren ordainketa-obligazioaren truke ordaintzen da.
Primaren zenbatekoaren bidez, aseguru-konpainiak funts bat sortzen du kontratutik eratorritako betebeharrei erantzuteko, gastuei aurre egiteko eta irabazi-marjina bat lortzeko.
Primaren Zenbatekoaren Osagaiak
Prima Garbia
Ezbeharra gertatzeko probabilitateari ematen zaion balio ekonomikoa da. Ezbeharra gertatzeko aukera zenbat eta handiagoa eta ondorioa zenbat eta larriagoa, orduan eta prima handiagoa.
Barne Kudeaketako Gastuak
Prima garbiak ezbeharra soilik ordaintzea ahalbidetzen duenez, beharrezkoa da kopuru osagarri bat gehitzea eta horrela inbentario-prima lortu.
Kanpo Kudeaketako Gastuak
Bezeroarengana iritsi ahal izateko egiten diren merkaturatze-gastuak dira. Inbentario-primari gehituta, prima gordina lortuko genuke.
Errekargu Osagarriak
Zergak, partzuergoaren errekargua, prima zatitzeagatiko errekargua, etab. Prima gordinari gehituz, guztizko prima edo prima osoa lortzen da; hau da, aseguru-hartzaileak aseguru-erakundeari ordaintzen diona.