Aseguruak eta Finantzak: Zerrenda eta Maileguak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 14,08 KB
Adierazi zer motatako asegurua kontratatuko zenukeen gertaera hauek zure ondareari eragiterik nahiko ez bazenu:
Pneumoniak eragindako mediku-gastuak. Gaixotasunak.
Zirkulazio-istripu batek eragindako gutxitasuna edo elbarritasuna. Motordun ibilgailuen nahitaezko asegurua.
Gure etxetik kalera eroritako loreontzi batek handik pasatzen ari zen pertsona bati eragindako kaltearen erantzukizuna. Erantzukizun zibileko asegurua.
Kalea leku ez egoki batetik gurutzatzeagatik istripu bat eragin izanaren erantzukizuna. Erantzukizun zibileko asegurua.
Juliak bizi-aseguru bat kontratatu du Mutua Seguruarekin bere senar Jaimerentzat, hura hiltzen bada, Jon eta Alazne seme-alabek bakoitzak 30000€ kobratu ditzan. Esan zein diren aseguru-kontratu horretako aseguratua, aseguratzailea, hartzailea eta onuraduna.
Aseguratua: Jaime, aseguratzailea: mutua, hartzailea: Julia, onuraduna: Jon eta Alazne.
Trafiko-istripu batean zenbait pertsona zauritu ziren. Alde batetik, istripuaren eragilea. Haren automobila erabat hondatutzat jo zuten. Gainera, beste bi automobilek kalte handiak izan zituzten, eta haietako bateko gidaria bi hilabetez egon zen ospitalean.
Nori ordainduko dizkio kalte-ordainak motordun ibilgailuen nahitaezko aseguruak?
Beste bi automobiliei.
Zer ezberdintasun dago erantzukizun zibileko aseguruen eta etxebizitza-aseguruaren artean?
Erantzukizun zibileko aseguruak leku publikoei edo etxebizitza agenei eta hirugarren pertsonei eragindako kalteak estaltzen ditu; etxeko aseguruak, berriz, kaltetutako pertsonaren etxean egindako kalteak estaltzen ditu.
Aseguru-kontratu batean, zer alde dago estalduraren eta kontingentziaren artean?
Aseguru baten estaldura aseguratzaileak aseguratuari kalte-ordaina ordaintzeko hartutako konpromisoa da. Hori guztia, ezbehar baten ondorioak konpontzeko. Kontingentzia aseguru-kontratuan aurreikusitako gertakariren bat gertatzeko aukera da, eta aurreikusitako kalte-ordaina ekarriko du horrek. Pentsio-planen esparruan, prestazioa kobratzea ondorio duen partaide baten bizitzako egoerari egiten dio erreferentzia.
Aseguruek nola laguntzen dute pertsonen arriskuak murrizten?
Kontingentzia ezbearren bat gertatzen bada, aseguruak kontratuaren bidez hirugarren bati kalte-ordainak ematen dio.
Zergatik izan ohi dira finantza-erakundeak beraiek ematen dituzten maileguetako bizitza aseguruen onuradunak?
Izan ere, horrela bankuak ez du inoiz galtzen, maileguaren guztizkoa kobratuko duela ziurtatzen du, titularra hil arren. Bizitza asegurua ordainduko dizut.
Nola eskuratu dezake pertsona batek dirua maileguan bere kreditu-txartelaren bidez?
Kreditu txartelen aukeretako bat bankuei egin beharreko ordainketak ateratzea da, hileroko kuota finkoen bidez, mailegu bat balitz bezala. Baina honen kostua handia da, orduan asko pentsatu behar dugu eskatu baino lehen.
Zer dira zenbaki gorriak?
Zenbaki gorriak banku-kontu batean saldo zordun bat izendatzeko erabiltzen den esamoldea da, saldo negatiboak kolore gorriz adierazteko ohitura zaharretik datorrena.
Zer adierazten dute errenta-finkoko baloreek? Eta errenta aldakorrek?
Errenta finkoko produkteek aurrez ezarritako errentagarritasuna ematen dute, eta inbertitutako dirua epe jakin batean itzultzen dute. Errenta finkoak ez bezala, errenta aldakorrak ez du aurrez finkatutako errentagarritasunik ematen, eta inbertsioaren epea ere zehaztu gabe egoten da.
Konparatu errenta finkoa eta aldakorra likideziaren, segurtasunaren eta errentagarritasunaren aldetik.
Finkoak seguruagoa da ipini duzun dirua gehi interseresak itzuliko dizkidazuela eta ez duzu inoiz dirua galduko, aldakorrak ez dira hain seguruak dirua lortu edo galdu ahal duzulako. Finkoen likidezia handiagoa da aldakorra baino. Errentagarritasuna handiagoa izaten da errenta aldakorretan, hau da, mozkinak lortzen badituzu, errenta finkoan beti irabaziko dituzu mozkinak baino gutxiago izaten da. Zenbat eta likidezia edo segurtasun handiagoa, orduan eta errentagarritasun txikiagoa, eta alderantziz.
Zer abantaila dituzte inbertsio-funtsek, akzioak edo zor publikoa zuzenean geuk hartzeko aukerarekin alderatuta?
Arrizkua gutxiagotzen zahiatezen direla. Errenta finkoko eta aldakorreko inbertsioetan konbinatuz. Beti irabaziko duzula dirua eta inoiz ez duzu diru guztia galduko.
Zer inbertsio-produktu gomendatuko zenituzke honako kasu hauetako bakoitzean? Arrazoitu erantzuna.
-25 urteko mutil bat, 3000€-ko herentzia jaso du, eta ez du argi zertan erabili. Misto aldakorra edo errenta aldakorra.
-55 urteko emakume bat, hemendik bi urtera autoa aldatzeko asmoa du; 12000€ behar ditu eta 11000€ ditu. Errenta finkoa.
Ikertu Interneten burtsako bi balore-mota: bata, errebalorizatu egin dena azken hamabi hiletan, eta bestea, aldi horretan bertan balioa galdu duena. Zer enpresari dagozkie? 10000€ inbertitu izan bazenitu, zenbat diru irabazi edo galdu izango zenukeen bi kasu horietan?
Solariak % 247,7ko igoera izan du azken 12 hilabeteetan. 24770 €irabaziko zituzkeen. Banco Sabadellek % 66 galdu du. Poltsan 10000 €sartu ez balira, 6600 €galduko zituzkeen.
Duela hamabi hil Ixonek inbertsio-zorro bat eratu zuen, errenta finkoa, errenta aldakorra eta inbertsioak konbinatzen zituena. Beheko taulan ikusten da nola konbinatu zituen. Zer errentagarritasun lortu du Ixonek inbertsio horiekin?
Errenta finkoa: 200/2000=0.1*100= 10%
A akzioak: lortu: 3090-3000= 90€ 90/3000=0.03*100= 3%
B akzioak: 40/1000=0.4*100= 40%
C akzioak: lortu: 950-1000= -50€ -50/1000=-0.05*100= -5%
Errenta finkoko funtsa: 300/2000= 0.15*100= 15%
Errenta aldakorreko funtsa: lortu: 1940-2000= -60€ -60/2000=-0.03*100= -3%
Zure ustez, zer abantaila eta desabantaila ditu zorpetzeak?
Abantailak: zorpetzeak dirua berehala izatea ahalbidetzen du, eta larrialdiak konpontzea edo egungo bizi-maila hobetzea ahalbidetzen digu.
Eragozpenak: aurrezkia ez bezala, horrek ere aukera ematen baitu, zorra beste batzuei eskatzen diegun dirua da, eta, beraz, itzuli egin behar da
(5)----------UTBa eta, horrenbestez, zein den mailegurik interesgarriena.
A kasuan: 25.10€ hilero. Hau da: 90000€ %3.5 (interes nominal) + 1863 € (irekitz-komizioa) eta 25 urte
B kasuan: 24.08€ hilero. Hau da: 90000€ %4.5 (interes nominal) + 282.15 € (irekitz-komizioa) eta 25 urte
C kasuan: 20.98€ hilero. Hau da: 90000€ %4 (interes nominal) + 374.4 € (irekitz-komizioa) eta 25 urte
C da hoberena.
Zorraren kalitateari dagokionez, zure ustez, zer motatako zorrari esaten zaio zor ona? Eta zor txarra? Arrazoitu zure erantzuna.
Zor ona da dirua maileguan eskatzea ondasunak eskuratzeko edo inbertsioak egiteko, eta horrek gure poltsikorako diru-fluxua ekarriko digu. Zor onekin errentagarritasuna ematen diguten aktiboak erosten dira, eta, beraz, erabilgarriak dira gure aberastasuna handitzeko. Zor txarrak eskudirutan ordaindu ezin dugun zerbait erostea erabakitzen dugunean sortzen dira. Zor horiek pobreagoak egiten gaituzte, izan ere, praktikan, etorkizuneko diru bat ekartzen digute, eta itzuli egin beharko dugu, dagozkion interesekin batera.
Naiararen, Ikerren eta Eiderren hileko sarrerak eta gastuak biltzen ditu beheko taulak. Hirurak ari dira autoa erosteko mailegu bat eskatzeko aukera aztertzen, nahiz eta beste mailegu batzuk ere badituzten kontratatuta.
Zer izango litzateke hilean ordaindu ahal izango luketen muga, zorpetze-maila familiaren aurre-konturako karga bihurtzerik ez badute nahi?
Pilatutako zorren hileroko ordainketek– hipoteka kontuan hartu gabe- hileko sarreren %15 edo %20 baino txikiagoak izan behar lukete. Hau da, %20 Naiararentzat 140€, Ikerentzat 160€ eta Eiderentzat 180€ da.
Demagun autoa urtean ordaindu nahi dutela. Gehienez ere, zer balio izan behar lukete autoek, gehiegi ez zorpetzeko?
Naiara: bere zor ahalmenaren gainetik dago auto bat erosteko.
Iker: Ikerrek 720€ ordain ditzake urtean autoaren mailegurako.
Eider: bere zor ahalmenaren gainetik dago auto bat erosteko
Kalkulua eginda dago %20 erabiliz.
Aneri 15000€-ko mailegua eman dio Banco ALboranek auto bat erosunteko. 5 urtean itzuli behar du eta %8ko interesa hitzartu dute, baina kostu osoa %9,5ekoa da, komisioen eta gastuen eraginez.
Zer motatako mailegua kontratatu du Anek?
Mailegu pertsonalak eta kontsumorakoak kontratatu du.
Adierazi mailegu horretan mailegu-eragiketari lotutako termino hauek: interes nominala, mailegu-emailea, mailegu-hartzailea, itzultze-epea eta UTBa.
Interes nominala: %8
Mailegu-emailea: Banco Alboran.
Mailegu-hartzailea: Ane.
Itzultze-epea: 5 urte.
UTBa: %17.5.
(5)Endikak tasa aldakorreko hipoteka bat eskatu nahi du, erreferentziatzat Euriborra hartuta eta 25 urtean ordaintzeko. Etxea 112500€-an dago tasatuta. Kontuan hartuta bankuek gehienez ere tasazio-balioaren %80 ematen dutela eta Euriborra %2,5ean dagoela, kalkulatu taulako mailegu bakoitzeko:
Irekitze-komizioaren zenbatekoa.
A kasuan: 1863€ (90000 bankukoa+ horretako %3.5= 93150€. ---> honetako %2)
B kasuan: 282.15€ (90000 bankukoa+ horretako %4.5= 94050€. ---> honetako %0.3)
C kasuan: 374.4€ (90000 bankukoa+ horretako %4= 93600€. ---> honetako %0.4)
Interes nominala.
A kausan: %2.5+ puntu 1=%3.5
B kasuan: %2.5+ 2 puntu= %4.5
C kasuan: %2.5+ 1.5 puntu= %4
Zure irizpideen arabera, sailkatu teorian agertzen diren aurrezteko arrazoiak, garrantzi handieneko arrazoitik garrantzi txikienekora.
-Gogoak ez diren lan-egoerei aurre egiteko. Nire ustez, lan bat izatea oso inportantea da eta galtzen baduzu aurrezkiak behar izango dituzu alde egiteko.
-Zorrik ez izateko. Zorrak izaten baduzu esaten du dirua behar duzula eta aurrezkiak badituzu zorrak ordaintzeko aurrezkiak beste gauza baterako erabil dezakezu.
Larialdei edo ustekabekoei aurre egiteko. Nire ustez, inork nahi du zure etxeko gauza bat apurtzea eta dirua ez izan konpontzeko. Horregatik aurrezkiak horretan erabiltzea inportantea iruditzen zait.
-Inbertsioak hala moduz saldu behar ez izateko.
-Etorkizunerako planak egiteko. Uste dut, planak egitea ez da beharrezkoa eta ez da gauza inportanteena.-Gauza bera al dira ikasketak amaitzeko edo negozio bat hasteko zorpetzea, eta gutiziazko kirol- automobil bat erosteko zorpetzea? Zer alde dago bi erabaki horien artean?
Ez da berdina, gauzak inportantzia desberdinak dutelako. Auto bat erostea ez da hain inportantea eta ikasketak eta negozio bat hastea bai.
Demagun libre duzunerako lan txiki bat duzula, eta lan horrekin, 50€ irabazten duzula astean. Zein izango litzateke zure hileko aurrekontua?
50*4= 200€.
Nahitaezko gastu finkoak: ez daude.
Beharrezko gastu aldakorrak: ez dude.
Beharrezkoak ez direnak: 50€ arroparako. Beste 20€ opariak erosteko. 20€ eskolarako materialak erosteko. 40€ aisialdirako.
Beste 90€ aurrezteko.
Bizitzako zenbait egoetarako, dirua behar da; beraz, aurrekontu baten bidez planifikatu behar dira egoera horiek, aurreztu ahal izateko. Aipatu horrelako bost egoera.
Etxea erosi nahi izatean, oporretan joateko, enpresa bat sortzeko, auto bat erosteko eta mugikor bat erosteko.
Lan-bizitza amaitzean pentsio publiko bat jasotzeko, zergatik da garrantzitsua lehenbailehen kotizatzen hastea?
-Ez baduzu kotizatzen ez dizute pentsioa emango. Eta kotizatu ba¡ehar duzuna baino gutxiago kotizatzen baduzu pentsio gutxiago emango dizute. Urte gehiago kotizatu eta pentsioa handia izango da.
Bizitzaren azken etapan, zure ustez, zer-nolako lotura dauka bizi-itxaropenak aurreztuta dugun diruarekin?
-Pentsioa kontutan hartu behar dituzu eta pentsioa nahikoa ez bada aurreztu beharko duzu gehiago.
Kotizatutako denbora dena delakoa izanda ere, zergatik da garrantzitsua erretiroa hartu aurreko hamabost urteetan lan egitea?
-Hamabost urte horietatik ez baduzu lan egin gutxienez bi urteetan ez duzu pentsioa izango eta ez dute aurreko landutako urteak kontuan artuko.
Julenek 25 urte kotizatu ditu Gizarte Segurantzan, eta pentsiorako oinarri arautzailea 1500€-koa da. Zenbateko pentsio publikoa kobratuko du erretiratzen denean?
-Guztia kobratuko du. 1500€. Hau da askenengo 15 urteetan gutxienez orietako bietan lan egin badu.
Aurreko jarduerarekin jarraituz, demagun Julenek erretiroa hartutakoan hilean 1600€ beharko dituela aurreikusten duela. Kalkulatu zenbat diru beharko duen pentsio pribatuen bidez, hileko diru-sarrera horiek bermatzeko.
-100€ beharko du.
Erretiroa hartzean, zein dira kontuan hartzen diren faktore ohikoenak?
Kotizazio-urteak.
Gutxieneko kotizazio-aldia.
Oinarria arautzaileak.