Artzena mendizerra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,47 KB

1. Euskal mendiak. Pirinioaren luzapena dira zatirik handienean. Altuera ertainak (1.500 metro gehienez Gorbeian) dituzte, kareharriz osatuta daude, Pirinioaren ardatzean izan ezik harri silizeoak agertzen baitira, eta alpetar orogeniak Tertziarioan sortutako tolestura mendikatea da egituraren aldetik. Honako unitateak berezi daitezke:

  • ISURIALDE KANTAURIARREAN:

- Bortzirietako mendigunea (Pirinio axialaren jarraipena) Gipuzkoa eta Nafarroa artean dago eta material silizeoz osatutakoa da. Gehienezko altuera 1.000 metrokoa du (Aiako Harriak 832 metro ditu).

- Kostaldeko mendikatea. Higer lurmuturra eta Zumaia artean altxatzen diren mendiek osatzen dute: Jaizkibel (549 m.), Ulia, Urgull, Igeldo eta Mendizorrotz material tertziario sedimentarioz (hareharriak, flysch) osatuta daude eta altura txikia dute.

- Itsasbazterraren aurreko mendikatea. Batetik Uzturre, Ernio, Pagoeta, Erlo eta Arno Gipuzkoan daude, bestetik Bedartzandi, Iluntzar, Oiz, Sollube Bizkaian; mendi garaiagoak dira, bertan kararria da nagusi eta karst paisaiaren modelatua ohikoena.

- Ibaien ibilguen tarteko mendiak eta haranak. Uren banalerroaren magalean, eta ibaien haranen artean material desberdinez osatutako mendiak daude, 1.000 metroko altuera gutxitan gainditzen dutenak: Murumendi, Izazpi, Irimo eta Urko Gipuzkoan; Ganekogorta eta Triano Bizkaian.



  • Isuraldeen muga osatzen duen mendikatea. Pirinio-aurrearen barnealdeko mendizerren jarraipena da egituraren aldetik kostaldeko mendikatea eta aldamenekoekin batera, 100 bat kilometro ditu, ekialdean Aralar dago Gipuzkoa eta Nafarroaren artean; Aizkorri, Aratz, Urkila eta Elgea Gipuzkoa eta Arabaren artean; Anboto, Gorbeia, Salbada-Gorobel Bizkaia eta Arabaren artean. Kararriz osatuta daude eta modelatu karstikoa dute.

  • ISURALDE MEDITERRANEOAN:

-Arabako lautada Pirinio-aurreko barne-sakonuneen jarraipena da, Zadorra ibaiak drainatzen du, mendiz inguratuta dago eta material buztintsuak ditu.-Araba erdiguneko mendizerrak eta hurrengoak Pirinio-aurrearen kanpoaldeko mendikateen jarraipena dira egituraren aldetik; altuera txikikoak dira eta kararriz osatuta daude: Urbasa-Entzia, Iturrieta, Gasteizko mendiak eta Tuyo -Mendebaldeko mendizerrak eta haranak: Arrato, Badaia eta Artzena mendizerretan kararria da nagusi, Kuartango, Omecillo eta Valdegobiako haranetan, berriz, material buztintsuak.-Trebiñoko arroa litologia anitza duen alde sedimentarioa da.-Hego-ekialdeko mendizerrak eta haranak (Arabar mendiko eskualdea) 1.000 metro inguruko altuerak ditu Joar bezala, tartean Kanpezuko Santa Krutzeko sakonunea dago.-Toloño-Kantabria mendizerra kararriz osatuta dago, Palomares du gailurrik handiena (1461 m.). Bertatik hegora klima mediterraneo kontinentala hedatzen da.

2. Ebroren sakonunea. Arabako Errioxa Tertziarioko eta Kuaternarioko material sedimentarioz osatuta dago: buztinak eta hareharriak. Bertako modelatua erliebe horizontal uhindua da.


Entradas relacionadas: