Artzena mendizerra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 19,58 KB

Tolestura-mendikatea
Mendikate hauek zenbait lekutan Mesozoikotik aurrera metatuz joandako material sedimentarioez
Zenozoikoko orogenesi alpetarrean sortutako gune garaiak dira. Material nagusia kare harria da eta
eraldatze karstikoa ohikoa da. Adibidez, Pirinioak edota Iberiako mendiak.
Arro sedimentarioa
Orogenesi alpetarraren ondorioz sortutako sakonunea. Ibai handi batek eta haren ibaidarrek
zeharkatzen dituzten gune lauak dira. Material nagusia buztinak, margak,... Dira . Batzuk hondoratutako
bloke paleozoikoak dira (Dueroren sakonunea, Tajorena eta Guadianarena) besteak tolestura
mendikateak altxatzean hondoratutako lurrak (Ebroren eta Guadalquivirren sakonuneak).
Arro hidrografikoa
Ibai batek edo batzuek zeharkatzen du(t)en lurraldea da. Ibai horren(horien) norabidea eta bokalea
kontutan hartuta isurialdeak bereizten ditugu.Penintsulan hiru isurialde bereizten ditugu: kantauriarra,
atlantikoa eta mediterraneoa.
Eraldatze/modelatze karstikoa
Kare harria irazkorra denez , urak erraztasunez zeharkatu eta disolbatu egiten du; kare harrizko
eremuetan higadura-prozesuak oso handiak izan daitezke eta horren ondorioz paisaia berriak sortzen
dira. Higadura horren emaitzari modelatu karstikoa deitzen zaio.

Mendigune edo mazizo zaharra
Zenozoikoko orogenesi alpetarrean eraldatu edo altxatutako material paleozoikoei dagokien gunea, oso
higatuta dauden paisaia batzuek osatzen dutena. Material nagusia granitoa da eta horst motako failak
ohikoak dira. Adibidez, Galiziako mazizoa, Toledoko mendiak eta Iberiar penintsulako erdiguneko
mendikatea.


Kantauriar isurialdea
Honako ezaugarriak dituzte:

• Arro hidrografiko txikiak eta higadura-
gaitasun handia.

• Ia ez dute terrazarik eratzen.
• Oro har, hegoaldetik iparralderako
norabidea nagusia da.
• Euri-erregimenak dira nagusi (elurrak ez du
emariaren jatorrian hain garrantzi handirik;
salbuespena Ipar Euskal Herriko
ekialdean).
• Emari handiak eta erregularrak (agorraldi
txikiak).

Isurialde mediterranearra

Honako ezaugarriak dituzte:

• Ibai luzeagoak, malda leunagoekin, oin-
maila Ebro dutela.

• Terraza eraketa garatuagoa.
• Norabide nagusia iparraldetik
hegoalderakoa (Ebro ipar-mendebaldetik
hego-ekialdera doa).
• Euri-erregimenak nagusi, baina elurrak
Bizkaian edo Gipuzkoan baino ekarri
handiagoa du (Nafarroan Pirinioetatik
datozen ibaien ekarpenagatik).
• Agorraldi argiagoak kantauriar isurialdean
baino.


Klimaren elementuak

Lurralde jakin batean nolako klima dagoen jakiteko, haren ezaugarriei erreparatzen diegu:
• Tenperaturak atmosferako aireak zenbateko beroa duen adierazten du.
• Prezipitazioa Lurraren gainazalera erortzen den atmosferako ura da, euri, txingor edo elur
bihurturik.
• Presio atmosferikoa atmosferako aireak leku batean duen pisua da. Itsas mailan 1013
milibarekoa da. Presio hori baino handiagoko guneari goi-presioko gune esaten zaio; haren
erdigunea antizikloia da, eguraldi lehorra eta egonkorra eragiten duena.1013 milibarekoa baino
txikiagoko guneari behe-presioko gunea esaten zaio; haren erdigunea depresioa (edo zikloia)
da, eta horrelako batek eguraldi ezegonkorra eta euritsua dakar.
• Haizea han-hemenka dabilen airea da, presio atmosferikoaren aldeen ondorioz sortzen da. Haizea
goi-presioko guneetatik behe-presiokoetara joaten da beti eta guneen arteko presioaren aldea
zenbat eta handiagoa izan, orduan eta indartsuago ibiliko da haizea.
Guk edozein klima deskribatzeko, batez ere lehenengo biei erreparatuko diegu.
*Ekintza-guneak aire masak sortzen direneko guneak dira , gune hauek urtaroen arabera mugitzen
diren behe- eta goi-presioko guneek (antizikloiek eta depresioek) osatzen dituzte eta lurralde bateko
kliman eragina dute. Esate baterako, Espainiako kliman eragina duen Azoreetako antizikloiak, udan
eragin handia dauka eta udazkenean edota neguan hegoaldera doa haren eragina desagertuz.


Klimaren faktoreak

Lurralde bateko klima hainbat faktoreren arteko elkarrekintzaren emaitza da: latitudea, altitudea,
erliebea eta itsasoaren eragina.
• Latitudea: Lurraren edozein lekuren eta ekuatorearen arteko distantzia da; distantzia horren
arabera eguzki-izpiak ez dira latitude guztietara berdin iristen.

– Ekuatoretik gertu eguzki-izpiek perpendikularki jotzen dutenez, tenperatura
altuagoak dira, ura gehiago lurruntzen da eta prezipitazioak ugariagoak izan
daitezke.
– Latitudea handitu ahala, eguzki-izpien inklinazioa handituz doa eta izpiak
azalera zabalagoan banatzen direnez, tenperaturak baxuagoak dira.

• Altitudea: Tenperaturek behera egiten dute ( 0'6oC gutxi gorabehera gora egiten dugun 100m-
ko) eta prezipitazioak ugaritu egiten dira. Horregatik, klima-zona eta latitude berean dauden bi

lekuk klima desberdinak izan ditzakete: nolako altitudea, halako klima.
• Erliebea: Zenbait erliebe formek – adibidez mendilerroek- eragina dute kliman, haizeak eta
euriz betetako hodeiak pasatzea eragozten dute-eta.
• Itsasoaren eragina: Itsasoak tenperaturak leuntzen ditu (beroak ez dira hain beroak eta hotzak
ez dira hain hotzak)eta hezetasun-iturria da (prezipitazio handiak).Horregatik, klima-zona eta
latitude berean dauden bi lekuk klima desberdinak izan ditzakete; kostaldetik gertu edo urrun
dauden kontuan hartuta eragina handiagoa ala txikiagoa da (itsasotik urrundu ahala klima bat
kontinentaldu egiten da, hau da, klima lehortuz doa eta tenperatura-bitartea handiagoa da).

Kontinentaltasuna. Itsasoaren eraginetik urrun dauden eremuetako berezko ezaugarri klimatikoen multzoa da.
Azpimarragarrienak urte barruko tenperatura-bitartea handitzea eta prezipitazioak gutxitzea dira. Iberiar
penintsulan kontinentaltasun handiena duen eremua Mantxa da.


Euskal Herriko * eta Espainiako klimak
Mediterranearra (arrunta)

• Tenperaturei erreparatuz negu epelak eta uda beroak ditu. Batez besteko tenperatura
15oC baino altuagoa da.
• Ez da klima euritsua ( prezipitazio irregularrak dira eta udako lehortea ohikoa da); 600
mm eta 400 mm arteko prezipitazioak; maximoak udaberrian eta udazkenean izan ohi
dira.
Mediterraneoko kostalde osoan (penintsulako hegoaldean, ekialdean eta Balear
uharteetan).

Mediterranear kontinentaldua

• Tenperaturei erreparatuz negu hotzak eta uda beroak ditu, eguneko eta gaueko
tenperaturen arteko alde handia ; tenperatura bitarte handia (17oC-tik gorakoa).
• Ez da klima euritsua (prezipitazio irregularrak dira eta udako lehortea ohikoa da); 650
eta 300 mm-ren artekoak.

Mediterranear kontinentaldua penintsulako klima mota nagusia da. Barnealdean
(itsasoaren eraginetik urrunduta) eta itsas-mailatik ikusita lur garaietan dagoen klima;
penintsulako erdiguneko goi-ordokian eta Ebroren sakonunean dago.
*Euskal Herriko hegoaldean (Arabako Errioxan edota Nafarroako Erriberan ) ere dagoen
klima.


Mediterranear erdi-elkorra

• Tenperaturei begira mediterranear arruntean ikusten diren ezaugarri berberak.
• Baina prezipitazioei begira are lehorragoa da mediterranear arrunta baino; 300 mm-z
azpiko prezipitazioak.
Erliebeak asko baldintzatzen duen klima da. Penintsulako hego-ekialdean ( Almeria,
Murtzia,...).

Ozeanikoa (arrunta)

Itsasoaren eraginpean dagoen klima:
• Tenperatura leunak (negu freskoak eta uda epelak); tenperatura bitarte txikia (12o baino
txikiagoa).
• Euri ugari urte osoan ( 900 mm-tik gorako prezipitazioak); maximoak neguan normalean.
Penintsulako iparraldean eta ipar-mendebaldean dagoen klima.
* Ozeanikoa Euskal Herriko klima mota nagusia da (Bizkaian, Gipuzkoan, Arabako eta
Nafarroako iparraldean eta ia Ipar Euskal Herri osoan).

Barnealdeko ozeanikoa
(Trantsizio eremuko ozeanikoa)
Apur bat kontinentalduta dagoen klima ozeanikoa da:
• Negu hotzagoak eta uda beroagoak dira ozeaniko arruntean baino ( tenperatura bitarte
handiagoa ozeaniko arruntean baino ).
• Prezipitazioak ugari izan arren, apur bat txikiagoak dira ozaniko arruntarekin alderatuta (
900- 650 milimetroren arteko prezipitazioak).
Gune ozeanikoko barnealdean (adibidez, Galiziako barnealdean) dagoen klima da. Hor
itsasoaren eragina txikituz edota itsas mailatik altitudean gora joaten baita.
*Euskal Herriari dagokionez, Arabako eta Nafarroako erdialdean dagoen klima da.


Goi-mendiko klima

Goi-mendikoa KLIMA HOTZA da.
Altitudeak asko baldintzatzen du. Horren ondorioz, honelako ezaugarriak ditu:
• Tenperatura baxuak: negu hotzak (oso leku garaietan tenperatura negatiboak daude)
eta uda freskoak.
• Prezipitazio handiak (oso euritsua da, neguan elur asko egiten duela).

Penintsulako iparraldean (*Euskal Herrian adibidez) 1000 metrotik gorako mendiguneetan;
penintsulako erdigunean 1500 m-tik gorakoetan; penintsulako hegoaldean 2000 m-tik
gorakoetan).

Kanarietako klima (Azpitropikala)

Kanarietako klima KLIMA BEROA da.
ALISIOEN ERAGINPEAN dagoen klima. Eguraldi egonkorra da eta lehortasun handikoa (irla
batzuk lehorragoak dira besteak baino).

Mikroklimak

Gune klimatiko jakin batean egon arren, bestelako ezaugarri bereziak dituen leku jakin
bateko klima dira.
• Adibidez, Grazalemako mendigunea Andaluzia aldean dagoen oso leku euritsua da (euri
orografikoak direla-eta).
• BERO - UHARTEAK ( hirigune batzuetan kutsaduragatik tenperatura altuagoak dira haien
inguruetan baino).


Landaretza

Gune batean landare nagusiak zeintzuk diren kontuan hartuta, hiru paisaia mota bereizten ditugu:
• Basoak : hor zuhaitzak landare nagusiak dira.
• Sasitzak /sastraka(dia)k: zuhaixkak landare nagusiak dira.
• Belardiak : belarrak landare nagusiak dira.
Landareen aldeko faktoreak daude (hezetasuna eta beroa) eta aurkako faktoreak ( lehortasuna eta
hotza).
Hezetasuna atsegin duten landareak higrofiloak dira ; hotza nekez jasaten dutenak (beroa atsegin
dutenak) termofiloak dira ; hotzari aurre egiten dakitenak kriofiloak dira eta lehortasunari aurre egiten
dakitenak xerofiloak dira.
* Landaretza potentziala
Zenbait natur-faktore kontuan hartuta, lurralde batean egon daitekeen landaretza-mota nagusia ;
faktore horiek klima, lurzoru mota eta erliebea dira. Sarritan gizakiok lurralde bateko landaretza hori
aldatzen dugu, errentagarriak diren espezie arrotz batzuk landatuz.

Eskualde eurosiberiarra
( edo ozeanikoa)
-Penintsulako iparraldeari eta ipar-mendebaldeari dagokien gunea.
-Landaretza nagusia baso atlantikoan dauden hosto erorkorreko zuhaitzak (euri ugari behar dutenak)
dira. Batez ere haritzak eta pagoak daude.

-Lurralde honi dagokion sasitza otalurra da (otea, txilarra, garoa,...). [Otalurra= landa] 

-Eskualde ozeaniko honetan bi zonalde bereizten ditugu:
• Kostaldetik gertu dauden lekuak (lehenago aipatutako ezaugarriak eta espezieak dituztenak).
• Barnealderuntz kontinentalduz doan eremuan (zeinean euri gutxiago eta tenperatura tarte
handiagoa dauden), haritz mota txikiagoak daude eta sasitzak indartu dira. Hemen zuhaitz
tipiko batzuk ametzak, haritz kandugabeak, ... Dira.
-Baso batzuk berritu dituzte espezie errentagarriak (pinuak, eukaliptuak,...) landatuz. Adibidez insignis
pinua Bizkaian.


Eskualde mediterranearra

-Gehienak hosto iraunkorreko landareak, xerofiloak ( lehorretara moldatuak) eta termofiloak (hotza
nekez jasaten dutenak).
-Eskualde honetako baso meditarranearrean zuhaitzik tipikoenak artea eta artelatzak dira, eta
koniferoen artean aleppo pinua.

-Eremu mediterranear honek gizakiaren eragin handia (laborantza, abeltzaintza, suteak,...) ezagutu
duenez, angioak bezalako paisaiak ikusten dira.
---
-Sasitza mediterranear tipikoa makia da ( sasitza honi ere garriga deitzen zaio); makian erromeroa,
ezkaia eta isatsa espezie arruntak dira.
-Oso leku lehorretan sasitza degradatu egiten da; hor landaretza tipikoa estepa (lehortasunera
moldatutako belardi mota) da eta palmondo nanoa eta espartzua agertzen dira.

- Penintsulako erdialdean (mesetan) eta Ebroko sakonunean klima mediterranearra kontinentalduta

dago ( horregatik negu hotzari aurre egin behar diote landareek); ondorioz, hotza jasaten duen arte-
mota bat (karraska edo arte-laparra) eta ezaugarri kontinentaletara moldatuta dauden zuhaixka

batzuk (ipurua, izpilikua,...) ohikoak dira.

Mendiko eskualdea (edo boreoalpetarra)

Erliebearen formak, altitudeak eta eguteran edo laiotzean egoteak –adibidez, laiotzean eguteran baino
baxuago beti- mendiko landaretzaren mailaketa bat ezartzen dute. Maila hauek aldatzen dira mendi
batzuetatik besteetara; mailaketa horren adibide bat:
• Lehengo maila – Hosto erorkorreko espezieek osatua (baso atlantikoaren antzekoa): haritzak
eta gero pagoak.
• Bigarren maila – Maila honetan koniferoek (izeiek, mendi- pinuek,...) protagonismoa dute.
Hotzari aurre egiten dakite ongi.
• Hirugarren maila – Basoak desagertzen dira, sasitzak eta belardiak bakarrik baitaude. 3000
metrotik gora ia landarerik ez.


Eskualde makaronesiarra
(Kanarietakoa)

Uharte hauetan lore eta landareen aniztasun handia dago. Endemismo ugariko gunea da.
Espezie termofiloak eta xerofiloak (indipikondoa, kanariar palmondoa,...) oso ohikoak dira.
Uharteetan zabalduena pinu kanariarrek osatutako basoa eta zenbait uhartetako zonalde garaietan
laurisilva (baso azpitropikala) ere ohikoa da.

...

Endemismoa
Munduko leku jakin batean bakarrik dagoen (beste inon ez dagoen) animalia- edota landare-espezie
bati deitzeko erabiltzen den terminoa da; uharteetan eta mendiguneetan ohikoak dira. Adibidez,
Kanarietako dragoa.
Basamortutzea (= desertifikazioa)
Zenbait lurraldetako paisaian eta landaretzan gerta daitekeen degradazio mota bat. Degradazio hau
natur-arrazoiengatik (baldintza klimatikoen aldaketa) eta eragin antropikoagatik (neurriz kanpoko
ustiapena) gerta daiteke.


EUSKAL MENDIAK: Pirinioak eta Kantabriar mendilerroaren bertako sektorean kokatuta daude. Altuera
moderatukoak (tontorrik garaienak ozta-ozta gainditzen ditu 1.500 metroko altuera) eta orogenesi
alpinoaren ondorioz tolestu eta eraikitako mendiak dira, bigarren eta hirugarren aroetako eraketa
sedimentarioz osatuak (batez ere kare-harrizkoak direnak ). Euskal Mendien artean ondorengo unitateak bereiztu daitezke:
Kantauriar isurialdean:  Kostaldeko mendikateak: Higer lurmuturra eta Zumaia artean altxatzen diren mendiak, Jaizkibel
(549m), Ulia, Urgull, Igeldo, Mendizorrotz; material modernagoez osatuak, hirugarren arokoak eta
altuera gutxikoak dira.  Itsasbazter aurreko mendikatea: kostatik urrutiago dauden mendizerrak osatzen dutena. Eremu
honetan erliebeak leuntasuna galtzen du eta mendiak garaiagoak bihurtzen dira, aldapa
nabarmenagoak, desnibel gogorrak eta haran estuak agertzen direla. Ekialdetik mendebaldera ondoko
mendiak nabarmentzen dira: Uzturre, Ernio mendigunea (1.072m,), Pagoeta, Erlo eta Arno Gipuzkoa
herrialdean, eta Bedartzandi eta Iluntzar Bizkaian. Kareharria nagusia denez karstifikazioa oso
fenomeno arrunta da. Bortzirietako mendigunea: Gipuzkoa eta Nafarroa artean aro paleozoikoko materialez osatutako
mendi-estruktura tipiko hau altxatzen da. Toki garaienetan ozta- ozta 1.000m. Gainditzen badu ere,
(Urepele, 1.059m) itsasotik gertu dagoelako eta haran zokoetatik duen desnibel gogorraren ondorioz
oso itxura menditsua du.  Ibaibide ertainetako mendi eta haranak: Itsasbazter aurreko mendikate eta ibai nagusien
sorburuen artean, hau da, Kantabriar-Mediterraniar uren isurialdea mugatzen duten
mendilerroen magalean, ibai-arteria nagusien erdi-tarte osatzen duen unitate litologiko anitza
hedatzen da (Oria, Urola, Deba, Butroi, Asua, Ibaizabal, Kadagua). Gailurren batek 1.000
metrotako altuera ozta – ozta gainditzen du ,gehienak altuera horretatik beherakoak dira
(Murumendi, Izazpi, Irimo eta Urko Gipuzkoan; Oiz, Sollube, Ganekogorta eta Triano mendiak
Bizkaian).


Kantauriar-Mediterraniar uren banalerroaren mendikatea:
Atlantiko eta Mediterraneo arteko uren banalerroa zehazten duen mendikatea da. 100 km. Inguruan
ekialdetik mendebaldera hedatzen diren mendizerrek Euskadi ia erditik banatzen dute ikuspegi fisikotik
bi eremu desberdinduz. Mendilerroa ekialdean Aralarko mendiguneaz hasten da (Irumugarrieta
1.400m) Gipuzkoa eta Nafarroa artean; Aratz mendizerra eta Aizkorri (Aitxuri 1.511m) eta Urkila eta
Elgea mendizerrak Gipuzkoa eta Araba artean; mendebalderago Durangaldeko gailurrak (Anboto),
Bizkaia eta Araba artean Gorbeia mendigunea (1.475m) eta Salbada mendizerra daude. Kare-harrizko
litologiak morfologia karstikoa sortzen du.
Uren banalerroaren hegoaldean:
• (Arabako) Lautada: Zadorra ibaiak drainatzen duen haran zabala, ertz menditsu batek
mugatzen duena (iparraldean, Kantauriar-Mediterraniar uren mugalerroen mendikatea;
hegoaldean Araba erdiguneko mendizerrak, mendebaldean Mendebaldeko mendizerrak).
Beraien altuera 500-600 m. Inguruan dago.

Araba erdiguneko mendizerrak: Lautada eta Trebiño arroaren artean hedatzen dira eta Araba ia
bi zati simetrikotan banatzen dute. Ez dira altuera handikoak (Kapildui, 1.180m da gailurrik garaiena)
baina etenik gabekoak. Ekialdetik mendebaldera daude Entzia eta Iturrieta mendizerra, Gasteizko
mendiak eta Tuio mendizerra.
• Mendebaldeko haran eta mendizerrak: benetako multzoa, kare-harrizkoa batez ere Arkamo,
Arrato, Badaia eta Artzena mendizerrek osatzen dute; Kuartango, Omecillo eta Gaubea dira
mendizerra horien arten dauden haranak, material buztintsu bigunagoan induskatuak.
• Trebiñoko arroa: haran zabala eta mendiz inguratua. Litologia anitza duen aro zenozoikoko arro
sedimentarioa.


Hego-ekialdeko haran eta mendizerrak: Arabar mendia deituriko eskualdearekin bat dator.
1.000 metrotik gorako gailurrez osaturiko morfologia zaila duen eremua (Arboro 1.048m.). Joar edo
Kodes mendizerraren magalean Kanpezuko sakongunea dago, Arabar mendiguneko tokirik
zabalenetarikoa.
• Toloño-Kantabria-Joar mendilerroa: Araba erdiguneko eskualdeak banatzen ditu, alde batetik
trantsiziozko klima ozeaniarraren eremua, eta bestetik, Arabar Errioxa mediterraniar- kontinental
klimakoa. Ekialdetik mendebaldera doan kare-harrizko eta topografikoki jarraikortasun nabarmena duen
lerrokadura da, Palomares (1.461m) gailurrean bukatzen den hau.
EBROKO SAKONGUNEA: Toloño-Kantabriar-Joar mendizerraren eta Ebro ibaiaren artean Arabar
Errioxako eskualdea hedatzen da, eskualde hori Ebro sakongune zabalaren zati txiki bat da. Aro
zenozoiko eta antropozoikoetako materialez osatua (buztinak, hareharriak) eta hegoaldera, Ebro ibai
alderantz, apurka malda beherako erliebea duena.

Entradas relacionadas: