Artearen Bilakaera: Errealismotik Abangoardietara
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,34 KB
Errealismoa
XIX. mendearen bigarren erdian garatutako korrontea da, eta garai honetan helburu politikoak nabarmendu ziren, aurreko urteetan gertatu ziren iraultzekin bat eginez (langile mugimenduaren sorrera, besteak beste). Objektibotasuna bilatzen du garai honek, erromantizismoan bilatzen zen subjektibotasunaren kontra. Erlijio, mitologia eta gerra gaiak alde batera utzi, eta gaur egungo gaiak edo langileen egoera salatzen zuten gaiak lantzen zituzten. Momentu hori arte "irudikagarria ez zena" margotzen hasi ziren (eszena ez-garrantzitsuak).
Émile Zola idazlearen naturalismoarekin konparaketa handiak ditu, honek errealitatea modu oso gordin batean islatzen zuelako, errealismoa muturrera eramanez. Hartzaileen eta artisten artean talka bat gertatu zen, gustu desberdinak sortuz. Burgesei ez zitzaien lan errealistak gustatu, ez zitzaielako gustatu langileen egoera tamalgarria salatzen zuten koadroak pintatzea. Are gehiago, beren burua ikusiko zutelako islatuta koadro horietan. Esate baterako, kontsumitzaileen eta artisten arteko gustuen haustura gertatu zen. Gustave Flauberten Madame Bovary nobelan, adibidez, hori guztia ikus dezakegu, eta irainak jaso zituen.
Garai honetan oso desberdinak diren pintoreak agertu ziren: Corot, paisaia margolaria, eta Courbet, errealitatearen kronikagilea. Courbetek, hain zuzen, errealitatea objektiboki islatzen zuen.
Errealismoan bi joera nagusi bereizten dira:
- Paisaia margolariak: Corot eta Barbizongo eskola.
- Errealitatearen kronikagileak: Courbet, Millet eta Daumier. Hauek errealitatea objektiboki salatzen zuten, gizartearen egoeraren berri emateko eta bizimodua zorrotz islatzeko helburuarekin.
Inpresionismoa
XIX. mendearen bigarren erdian hasi eta hedatu zen mugimendua da Frantzian, 1860. urte inguruan. Koloreei eta argiaren erabilerari garrantzia ematen zaio, forma edo xehetasunei garrantzia eman beharrean. Gainera, pintzelkada lodiagoak ematen ziren, aurreko garaietako pintzelkada finari kontra eginez. Giottok bezala, ez zuten ertz zehatzik margotzen, neoklasizismoaren antzera. Hau "kolore-kolpeak" bezala ezagutzen da.
Garai honetan, argiaren eta kolorearen tratamenduak garrantzi handia du, argiak sortzen dituen efektuak aztertuz. Mugimenduaren izena koadro batetik dator: ikusle bati Inpresioa, eguzkia atera berria obra ikustean sortu zitzaion inpresiotik. Horrela eman zioten izena mugimenduari.
Garai honetan, paisaiak, erretratuak eta eguneroko eszenak margotuko dira, aurreko garaietan egindako gerra eszenak, eszena biblikoak, historikoak, mitologikoak eta abarrei kontrajarriz. Burgesen eguneroko eszenak egingo direnez, burgesei ez zitzaien garai edo korronte artistiko hau gustatu, beren burua islatuta ikusiko zutelako, eta langileen egoera tamalgarria salatzen zutelako pintura inpresionistetan. Artista asko aberastutako burgesen semeak ziren, eta pintura txikiagoak egiten ziren, aurreko garaietako pintura handi horiek atzean utziz. Honen aitzindariak Turner eta Corot izan ziren.
Abangoardia Historikoak (XX. mendearen hasiera)
XX. mendearen hasieratik Bigarren Mundu Gerrara arte kokatzen dira abangoardia historikoak, eta garai honetan eman ziren korronte artistiko iraultzaileak. Aurreko garaietako tradizioak hausten dituztelako. Oso azkar sortu ziren abangoardiak, eta bi urtean behin berri bat sortzen zen. Abangoardiek artearen izaeraren inguruko hausnarketa egiten zuten. Arte forma tradizionalak arbuiatzen zituzten eta, izan ere, tradizioekin hautsi nahi zuten.
Gainera, abangoardia batzuek gizartea eraldatzeko asmoa zuten, hau da, asmo politikoa zuten. Hala, surrealismoa eta dadaismoa sozialismoarekin lotu ziren, eta beste aldetik, futurismoa faxismoarekin lotu zen. Esaterako, futurismoa Italian kokatzen da, eta XX. mendean, Italian, faxismoaren gorakada gertatzen ari zen, Mussoliniren eskutik, besteak beste. Bestalde, ez ziren soilik arte genero tradizionaletara mugatu, altzariak, diseinu grafikoa, etab. landu zituzten. Mugimendu hauei "ismoak" ere deitzen zitzaien.
Fauvismoa
Modu basatian margotzea esan nahi du, hau da, pintzelkada luze eta basatiak erabiltzea.
Fauvismoaren eragina eta aitzindariak honako hauek dira:
- Van Goghen pintzelkada bizia eta bihurdurak;
- Gauguinen kolore ez-deskribatzailea;
- Cézanneren kolorezko planoen bidezko moldea.
Beraz, Van Gogh eta Gauguin izan ziren eragin handiena izan zutenak. Fauvismoak koloreen erabilera probokatiboa erakusten zuen eta aurreko mugimenduetatik edan zuen. Adibide esanguratsua: Henri Matisseren Lerro Berdea.
Espresionismoa
Fauvismoarekin batera jaio zen eta barneko iritzia adierazi nahi du; hortik datorkio "espresionismo" izena. Errealitatearen inpresioaren aurrean, artistaren espresioa adieraztea da korronte honen helburua. Gainera, errealitatearen deformazioa erabiltzen du barne-subjektibotasuna adierazteko. Garai honetako autorerik esanguratsuenetako bat Edvard Munch da.
Kubismoa
Irudi geometrikoetan, kuboetan, orokorrean, adierazten den abangoardia da. Kubismoa ez da beste korronte eta "ismoak" bezalakoa, honek aurreko tradizioekin hausten baitu. Izan ere, kubismoak errealitatea hartzen du eta dena forma geometrikoetan ixten du. Errealitatea forma geometrikoetan ixteak Cézannekin antzekotasunak ditu, honek paisaietan laukiak irudikatzen baitzituen. Hain zuzen ere, Cézanne kubismoaren aitzindaritzat har genezake. Horrekin guztiarekin esan dezakegu kubismoaren haustura tradizioekiko bortitza dela.
Gainera, irudia ikusteko perspektiba anitzak agertzen dira, eta honek Quattrocenton hasitako joeraren aurka egiten du. Honi "perspektibismoa" deitzen zaio. Antzinako Egiptoko eragina du, irudiak albozka ikusten direlako, Antzinako Egiptoko hieroglifikoetan bezala. Adibidez, Picassoren Gernika da honen adibide nagusia, eta garai honetako autore esanguratsuena Pablo Picasso da.
Irudiak plano batetik irudikatzera jotzen dute, Erromanikoaren antzera, garai hartan irudiak plano bakar batetik irudikatzen baitziren. Gainera, artean korronte honek perspektibari uko egin zion, ikono ortodoxoek, besteak beste, egiten zuten bezala. Perspektibismo hori XX. mendeko literaturako hainbat lanetan ere ikus dezakegu, hala nola, Carmen Laforeten Nada nobelan. Hau abstrakziorako beste pauso bat da.