Artearen Aroak: Grezia, Erroma, Gotikoa, Barrokoa, Errenazimentua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 11,96 KB
Artearen Aroak
Aro arkaikoa (K.a. 800-500), Aro klasikoa (K.a. 500-323) eta Aro helenistikoa (K.a. 323 - K.a. 31).
Greziako Arkitektura
Ezaugarri orokorrak eta estilo arkitektonikoak
- Ordenan, proportzioetan eta arrazoian oinarritzen ziren, eta nabarmena zen eraikinak giza eskalara egokitzeko ahalegina.
- Edertasuna lortzeko etengabeko ahalegina egitea, elementu guztien perfekzioan eta haien arteko orekan oinarrituz.
- Arkitrabedun eraikuntza-sistema zerabilen Greziako arkitekturak, eta lerro horizontal eta bertikalak ziren nagusi.
- Erabiltzen ziren materialak kareharria eta nagusiki marmola ziren.
- Proportzioek eta lerroek bat egiten zuten, simetria eta harmonia antzemateko begietan.
- Kolomak, eskulturatzat landuak izaten ziren, forma estetika ezberdinak hartuz eta honen arabera 3 ordena arkitektoniko ezberdin agertzen dira: doriarra, joniarra eta korintiarra.
Tenpluak
- Tenpluak eraikuntza erlijiosorik nabarmenenak ziren.
- Jainko eta jainkosaren irudia gordetzen da bertan.
- Barnealdeak garrantzi gutxi du. Kanpoaldeak garrantzi asko du.
- Harrizkoak edo marmol zurikoak, polikromatuak, ziren.
Arkitektura zibila: Antzokia
- Tragediak eta komediak antzezten zituzten.
- Ikuspena eta akustika ziren ezaugarriak.
- Mendiaren maldetan eraiki zituzten.
- Kabea: ikusleak kokatzeko zirkuluerdia eratu.
- Eszena: antzezpena egiteko tokia.
- Orkestra: gune zirkularra, korua zegoen tokia.
- Paraskenia: Eszenaren alboetan dauden aldagelak eta biltegiak.
- Diazoma: Korridore perimetrala, kabea 2 sekzioetan bereizten du.
- Antzokiaz gain, estadioak (atletismo-lehiaketak antolatzen zituzten) eta gimnasio edo palestrak ere izan ziren.
Tenplu motak
- In antis: kolomak ataria inguratzen duten hormen luzapenaren barnean dituztenak.
- Prostiloa: kolomak atari batean dituztenak.
- Anfiprostiloa: kolomak bi fatxadetan dituztenak.
- Peripteroa: perimetroa koloma lerro batez inguratua dagoena.
- Dipteroak: perimetroa koloma lerro bikoitza inguratua dagoena.
- Tholos: oinplano zirkularreko tenpluak dira.
- Sasiperipteroak: kolomak hormari atxikita dutenak.
Greziako Eskultura
- Gai nagusia giza irudia da.
- Materialak: harria, marmola eta brontzea.
- Eskultoreek edertasun fisikoa adierazten dute.
- Eskultoreek adierazpena adierazten dute: aurpegien adierazpenak eta sentimenduak adieraztea.
- Mugimendua.
- Bolumenak ere garrantzia hartzen du: ikuspegi ezberdinetatik ikusteko obrak.
Adibideak
- MIRON: Diskoboloa
Greziako Garaiak eta Adibideak
Garai arkaikoa (K.a. VIII. mendetik K.a. V.era)
- Afaiaren Tenplua
- Apoloren Tenplua
- Delfoseko Santutegia
- Agrigentoko Konkordiaren Tenplua
- Paestrumgo Poseidonen Tenplua
- Korintoko Apoloren Tenplua
- Souniongo Poseidonen Tenplua
Garai klasikoa (K.a. V. mendetik K.a. IV.era)
- Propileoak
- Atenea Nike Tenplua
- Erekteion
- Partenoia
Garai helenistikoa (K.a. IV. mendetik K.a. 30. urtera)
- Efeso Liburutegia
- Pergamoko Aldarea
Erromatar Artea
Ezaugarri orokorrak
Teknika
- Materiala: harria, adreilua eta hormigoia. Gogorrak, merkeak eta moldagarriak.
- Arkitekturaren oinarria: praktikotasuna, hilezkortasun nahia eta monumentalitatea.
- Arkitektura arkitrabatua; barnealdeak zuen garrantzia, funtzionaltasuna.
- Elementuak: erdipuntuko arkua, gangak eta kupulak.
Dekorazio-elementuak
- Ordena Toskanoa: Greziar doriar ordenean oinarritzen da.
- Ordena Konposatua: Joniarraren eta korintiarraren konbinazioa.
Eraikuntzak
- Galtzarak
- Zubiak
- Akueduktuak
- Basilikak
- Justizia ezartzeko eta arazo administratiboak kontrolatzeko lekua izan ziren.
- 3 nabez osatua.
- Oinplano errektangeluarra.
- Erdiko nabea altuagoa.
- Termak
- Antzokiak
- Anfiteatroak
- Zirkuak
- Foroa
- Garaipen Arkuak
- Koloma Historiatuak
- Domus
- Insulae
- Jaurerriak
Erromatar Eskultura
Sarrera
- Eskultura erromatarrak greziar eragina izan zuen, Grezia konkistatu zutelako erromatarrek. Esklabu egindako artista askok lan egin zuten erromatarrentzat. Gaurko greziar eskultura asko, kopia erromatarren bidez ezagutzen ditugu.
- Materiala: marmola eta brontzea.
- Gaiak: enperadoreak eta pertsonai garrantzitsuak izan ziren. Eskultura antropozentrikoa; gizakia zen zentroa. Greziako biluziak desagertu. Eskulturak izaera errealista zuen.
- Helburua: pertsonen (kontsul, enperadore...) gertaeren edo ekintzen testigantza uztea da. Estatuaren propaganda.
- Eskaerak: kontsulak, jeneralak, enperadoreak.
Arte Gotikoa
- Erdi Aroko artea, XII. mendearen erdialdean Frantzian sortu.
- Ondoren Europan zabaldu XII. mendetik XV. mendearen amaierara arte.
- XII. mendea amaieran, aldaketa teknologikoen, erlijiosoen eta filosofikoen ondorioz estilo gotikoa garatu zen.
- Hiriak berpiztu eta eraikuntza forma berriak sortu ziren. Katedrala hiriaren sinboloa eta hiritar guztien batasun espiritualaren lokarri.
Arkitektura Gotikoa
Ezaugarriak
- Barrualdean argia eta altuera nabarmentzen dira.
- Bertikaltasuna.
- Barruan (pilare estilizatu eta altuagoak, sabaian arintasun sentsazioa).
- Kanpoan (pinakuluak, dorreak eta orratzak zerurantz, pisugabetasuna areagotuz).
- Materiala: harria.
- Burualdeko espazioa zabalago agertzen da. Deanbulatorioan edo girolan zenbait kapera (absidioloak) egoten ziren.
- Oinplanoa, saloi-planta, gurutze latindarra edo basilikala (3 edo 5 nabe) ziren, erdiko nabea altuagoa izanik.
- Alboko kaperak ugaritu.
- Girola: batzuetan bikoitza agertzen da.
- Gurutzadurak edo transeptoak txikitzeko eta desagertzeko joera du.
- Gurutzadura eta zinborrioak mantentzen dira, azken honetan batzuetan orratzak agertzen dira.
- Pilareak euskarri nagusiak dira altuera lortzeko.
- Beirateen teknika garatu zen eta, honi esker, nabeak ikaragarri altxatu ahal izan ziren, leiho handiak ireki ziren beirateekin. Beirateak erabiltzean, horma-pinturak desagertzen dira.
Arte Barrokoa
- XVI. mendearen azkenalditik XVIII.aren hasiera arteko kultura-adierazpena da barrokoa.
- Krisi garaiari lotutako artea.
- Mugimenduaren artea.
- Artea boterearen zerbitzuan zegoen.
- Monarkiaren eta Elizaren luxu handiko adierazpenak eman ziren.
- Botere Zibilaren adierazpena ere bada (industria eta merkataritzako burgesiaren adierazpenak).
- Zientziaren aurrerapena garrantzitsua izan zen XVII. mendean (unibertsoaren ezagutza hobea, esperimentazioa, zientziarako tresna berriak).
- 1600. urte inguruan, Erroma bihurtu zen barrokoaren gune nagusia.
- Aita Santuek babes handia eman zieten artistei.
Arkitektura Barrokoa
- Italian garatzen hasi zen, bereziki Erroman XVII. eta XVIII. mendeetan zehar.
- Aurrerapen tekniko handiegirik ez (kolomak, dorreak, kupulak...).
- Lengoaia plastiko berri baten erabilera izan zen (leiho obalatuak, koloma bihurrituak, frontoi zatituak).
- Elementu arkitektonikoak aldatu ziren: mugimendua, dinamismoa eta ikuspegi ezberdinak bilatzeko asmoa (taulamenduak, zatitutako eta kurbadun frontoiak, koloma salomondarrak).
- Lerro zuzena eten eta fatxadei izaera dinamikoagoa eman zitzaien (lerro kurbatuak).
- Honela, argi-jokoak garatu ziren.
- Apaingarriz josita zeuden eraikinen fatxadak: salomondar kolomak, landare-motiboak...
- Oinplano konplexuagoak: eliptikoak, zirkulu-formakoak...
- Geometria-osaketa konplexuak.
- Arkitektura erlijiosoa eta arkitektura zibila (jauregiak, enparantzak...).
- Urbanismoaren garapena: plazak eta etorbideak sortu ziren.
- Arkitektoek 2 tipologia landu zituzten: eliza eta jauregia.
Adibideak
- San Pedro Plaza
- Salamancako Plaza Nagusia
- Madrilgo Plaza Nagusia
Arkitektoak eta Lanak
- Maderno: San Pedro Basilika
- Bernini:
- Vatikanoko San Pedro Plaza
- San Pedro Basilikaren Baldakinoa
- Borromini: San Carlo alle Quattro Fontaneko Eliza
Eskultura Barrokoa
- Monumentaltasuna eta naturalismoa irudikatzen dira.
- Naturalismoa: anatomian eta jantzien tolesduretan.
- Keinu nabarmenak, dramatikoak eta figurak kanporantz proiektatzen dira.
- Mugimendua irudikatzen da nagusiki.
- Sentimenduak: aurpegian islatzen dira, eta adierazkortasuna gorputzen jarrera dinamikoarekin.
- Materiala: marmola, brontzea, egur polikromatua...
- Formak ez dira egonkorrak.
- Diagonal edo kurba baten ardatzean itxuratzen dira.
- Horrela, bizitasun-efektua eta sentsazioa eskaintzen dute.
- Argi-ilunen efektuak, materialen eta ehunduren kontrasteak sortzeko.
- Dramatismoa eta adierazkortasuna jarreretan eta keinuetan.
- Eskultura exentuak:
- Apolo eta Dafne
- David
- Santa Teresaren Estasia
Pintura Barrokoa
- Pinturak goreneko maila lortu zuen.
- Caravaggio: San Mateoren Bokazioa
- Konposizio biziagoak, mugimendua nagusi.
- Marrazkiaren gainetik kolorea da nagusi.
- Piramide-konposizioa ezabatu zen, diagonalak nagusi koadroetan.
- Ikuspuntu behartuagoak margotu ziren.
- Perspektiba erabili zen.
- Adierazpen naturalista, errealismoa bilatuz.
- Konposizioetan desoreka edo markotik kanpo eszenak jarraitzen duela adierazi nahi zen.
- Konposizioak asimetrikoak dira.
- Sakontasuna: Pinturak 3 dimentsiotan daudela ematen du.
- Tenebrismo teknika: Argi puntual zorrotz baten bitartez argiztatzen zen eszena.
Errenazimentua
- XV. mendearen bukaeran, Italiako planteamendu humanistek garapen handia izan zuten Espainiako Errege Katolikoen garaian.
- Berehala zabaldu zen pentsamendu humanista penintsulan.
- Obra klasikoak bultzatu nahian, Erregeek Unibertsitateak eta Inprentak zabaldu zituzten.
- Fernando eta Isabel klasikoen pentsamendua zabaltzen aritu ziren.
- Espainiako aristokraziaren semeak Unibertsitateetara joaten hasi ziren, Salamancako Unibertsitatera adibidez.
- Garapen intelektual handia egon arren, artean ez zen berdina gertatu.
- Elizak eraikitzerakoan printzipio gotikoekin egiten jarraitu zuten.
Adibideak (Arkitektura?)
- Alcala de Henaresko Unibertsitatea
- Toledoko Alkazarra
- Granadako Katedrala
Espainiako Eskultura (Errenazimentua)
- Bartolome Ordoñez: Cisneros Kardinalaren Hilobia
- Tradizio gotikoaren aztarnak.
- Bolumen handiak eta eskortzo bortitzak.
- Erlijio-gaiak nagusi.
- Materialak: egurra (askotan polikromatua), marmola, alabastroa eta brontzea.
- Mugimendu handia eta adierazkortasun handia.
- Funtzio didaktikoa.
- Teknikari dagokionez, estofadoa (jantzietan nagusiki urre-xaflak, margoekin) erabili zen.
- Espainian 2 etapa nabarmentzen dira.
Espainiako Pintura (Errenazimentua)
- XVI. mendera arte zabaldu zen Espainian pintura flandestarraren eraginez.
- Xehetasunaren arreta, errealismoa eta argitasuna.
- Erlijioa gai nagusi.
- Irudi luzexkak, gorputz bihurrituak eta jarrerak, argi-ilunak.
- Juan de Juanes: Azken Afaria
- Pedro Machuca: Eraistea