Artearen eta Arkitekturaren Bilakaera XX. Mendean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,27 KB

Surrealismoa

Surrealismoa Frantzian sortu zen, André Bretonen eskutik. Surrealismoa subkontzientearen mekanismoetan oinarritu zen. Surrealistek, irudimena eta pentsamendu irrazionalaren bitartez, errealitatea gainditu nahi zuten. Subkontzientea hainbat irudi biltzen zituen biltegi handi bat zen surrealistentzat, eta hortxe arakatu zuten euren irudien bila. Euren lanetan ametsen mundua irudikatu zuten, pentsamendu arrazionalari kasurik egin gabe.

Artista Ezagunenak

Artista ezagunenak Salvador Dalí, Max Ernst, René Magritte, Yves Tanguy eta Jean Arp izan ziren. Salvador Dalí, Luis Buñuel eta Federico García Lorca kideak izan ziren Madrilgo Residencia de Estudiantes delakoan. Buñuelek eta Dalík pare bat film egin zuten elkarrekin.

Ezaugarriak

Surrealismoak erabateko garrantzia ematen zien prozesu onirikoei, erotismoari eta umoreari. Horiek guztiak armak ziren burgesiaren tradizioaren aurka, moralaren eta kulturaren aurka. Arte plastikoei dagokienez, bi ildo nagusi bereiz daitezke:

  • Surrealismo figuratiboa: ildo onirikoa hobesten eta errealismoa zein teknika piktoriko tradizionalak erabiliko dituztenak (Magritte, Delvaux eta Dalí).
  • Surrealismo abstraktua: automatismo psikiko hutsa praktikatzen dutenak (Masson, Miró) eta mundu grafiko-plastikoak asmatu zituzten.

Ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Irudi kontrajarriak batzea, bai denboran zein espazioan.
  • Objektuak eta formak beren esanahi tradizionala galtzea.
  • Irudi polisemikoak sortzea, interpretazioa ilundu eta zailtzearren.
  • Paradoxikoa dena azpimarratzea, absurdoa dena, iraungitasuna, hondamendia eta misteriotsua dena.
  • Onirikoaz gain, edozein sinbologia irudikatzea, bereziki erotikoak eta sexualak direnak.
  • Perspektiba konikoaren gehiegizko erabilpena, sakoneraren ilusioa azpimarratzeko.
  • Arte-tailuan ilusioaren inguruko jolasak sortzea.
  • Xehetasun handiko egikera piktorikoa, marrazki zaindua eta irudi konplexuak.

Testuinguru Historikoa

Surrealismoa Frantzian sortu zen Lehen Mundu Gerra bukatu eta berehala. Literatura-arloan hasi arren, berehala harrapatu zituen gainontzeko arloak: pentsamendua, arte plastikoak eta zinea zein antzerkia. 1924an, Bretonek Surrealismoaren lehen Manifestua plazaratu zuen. Haren helburua zen errealitatea gainditzea eta automatismo psikikoen bidez balio kultural, moral eta zientifiko guztiak berritzea.

Salvador Dalí

Surrealismoaren jenio oparoenetakoa izan zen Dalí gaztetan. Salvador Dalí margolaria, eskultorea, diseinatzailea, idazlea eta zinemagilea izan zen. Madrilen eta Parisen ikasi zuen, eta Luis Buñuel, Federico García Lorca, André Breton eta Pablo Picasso moduko egileak ezagutu zituen. Baina jarrera guztiz eztabaidagarrietara eraman zuen erabateko erradikalismoak eta anarkismo surrealistak, eta halako begi ona erakutsi zuen, esate baterako, erregimen nazi eta frankistaren aurrean. Horren ondorioz, talde surrealistatik egotzi zuten.

Pop Artea

Pop Artea gizarte-kontsumoaren balio ikonografikoa azpimarratzen duen mugimendua izan zen. Izenak berak azaldu bezala, “Arte herrikoia” herriarengandik hartuko ditu gaiak; objektu industrialak, kartelak, enbalajeak eta eguneroko aldizkarietako edota zineko irudiak, era mekaniko batez erreproduzituta arte bihurtu nahian. Hiri-giroko artea da gehienbat; hiri handietan jaioa, eta, ondorioz, naturatik oso urrun. Ezagunak diren irudiak erabiltzen ditu, baina helburu ezberdina emanda; kontsumo-gizartearen aurkako nolabaiteko kritika egiteko.

Artisten artean

Artisten artean, hurrengo hauek aipa ditzakegu: Jim Dine, Roy Lichtenstein, Claes Oldenburg eta Coosje Van Bruggen, Robert Rauschenberg, James Rosenquist eta Andy Warhol.

Ezaugarriak

  1. XX. mendean, 50eko hamarkadaren amaieran (Ingalaterran eta AEBtan) agertzen den mugimendu artistikoa da.
  2. AEBn izango du garrantzi gehiena, oso azkar jarraitzaile gazte ugari bereganatuz.
  3. Forma eta gai erraz eta dibertigarriekin. Edonork ulertzekoak.
  4. Bestelako korrontei (dada) kontrajarri.
  5. Kontsumo-gizartea bihurtuko da artisten objektu.
  6. Gaiak aldizkari, telebista, iragarki-kartel, komiki zein zineko artistetatik hartu.
  7. Kolore biziak, inpertsonalitatea, errepikapenak... nagusitzen dira.
  8. Nolabaiteko tabuekin apurtu nahi da, eta errealitateko objektuak erabiltzeko prestaturik daude; artistak soilik bere testuingurutik ateratzen ditu.

Testuinguru Historikoa

Pop artea 1960ko hamarkadaren hasieran sortu zen Estatu Batuetan. Dadaismoan sustraitutako artearen mugimendu hori hedapen handiko irudien munduan inspiratu zen. Izan ere, hortik datorkio izena. Hala, pop artisten inspirazio-iturriak iragarkiak, aldizkari merkeak, publizitateko panelak, filmak, komikien zerrendak eta erakusleihoak izan ohi ziren, eta iturri horietatik lortzen zituzten, ondoren, irudiak, umorez, graziaz eta ironiaz aurkezten zituztenak (baita batzuetan manipulatu ere). Herri-kulturaren irudien erabilera hori kultura horren goraipamen edo kritika gisa har daiteke.

Andy Warhol

Andy Warhol pop artista garrantzitsuena izan zen. Warholek, beste pop artista batzuek bezala, egunkarietan, sustapenerako materialetan eta iragarkietan aurkitutako irudi inprimatuak hartu zituen gai gisa, eta obrak sortzeko serigrafia erabili zuen, erreprodukzio teknika masiboa alegia. Andy Warholek berak Btik Ara eta Atik Bra filosofian Poparen ideia asko biltzen ditu: edertasuna edozein kontsumo-objektutan aurki daiteke; material nobleekin batera, plastikoak, papera, kartoiak, latak eta Coca-Cola botilak.

XX. Mendeko Arkitektura

Garai honetako arkitektura mendearen lehenengo erdialdean gertaturiko prozesu konplexu baten ondorioz sortu zen. Lehen Mundu Gerra arte (1914-1918), Protorrazionalismoa (Aurre-funtzionalismoa) garatu zen, eta gerra arteko garaian (1918-1939), Abangoardiako arkitekturak (Arrazionalismoa, Organizismoa) lortu zuen arrakasta, joera historizistak eta eklektikoak ere erabiltzen ziren arren. XX. mendean, arkitektoa ez da jotzen artistatzat (zentzu tradizionalean), tekniko-profesionaltzat baino.

Protorrazionalismoa: Gropius

Alemanian, Behrens eta W. Gropius arkitektoak dira joera honetako ordezkari nagusiak. Gropiusek Fagus Lantegia (1911-1914) egin zuen; hormigoizko egitura erabili zuen, eta, honi esker, leihoak jarri ahal izan zituen eraikinaren ertzetan. Hormek espazioak ixten dituzte, estalkiak terraza moduan egin dira, bolumenak ortogonalak dira, eta emaitza estetikoa eraikuntzan erabilitako materialetara mugatuta dago (kristala, burdina, adreilua).

Arrazionalismoa: Bauhaus Eskola. Le Corbusier

Abangoardiako arkitekturaren barruan, garrantzi handiena duen joera da. Sullivani buruzko irizpide nagusiari eusten dio, “formak funtzioari jarraitzen dio”, eta, horregatik, funtzionalismo izena ere eman ohi zaio.

Ezaugarri Orokorrak

  1. Material berriak erabiltzen dira, batez ere hormigoi armatua (burdinazko armadurak sartzen dira enkofratuan, eta hormigoia botatzen da ondoren). Material honek abantaila nabarmenak eskaintzen ditu: merkea eta erregaitza da, sailean produzitzen da, eta eraikinaren egiturari hobekuntzak ekartzen dizkio.
  2. Hormaren funtzioa espazioak ixtea da, eta haren ordez, leiho zabalak ireki daitezke.
  3. Euskarriak hormigoizko piloteak dira; hauen erabilerari esker, beheko oinplanoa libre utz daiteke.
  4. Estalkiak dinteldunak izaten dira, hormigoizkoak, eta euskarriak baino zabalagoak izan daitezke; hau dela eta, arintasuna eta pisu gutxiko sentsazioak sor daitezke.
  5. Dekorazioa erabilitako materialen edertasunera edo estetikara mugatzen da.

Lan arrazionalista batean, bolumenak ortogonalak dira, eta oinplanoaren barrualdea askatasunez antola daiteke, hormak aukeratzen den tokian jarriz. Eraikuntza garrantzitsuenak etxe orratzak, etxebizitzak, eraikin administratiboak, antzokiak edota estadioak izan dira.

Bauhaus Eskola

Weimarren sortu zuen Walter Gropiusek, 1919an, arkitektura eta diseinua bezalako diziplinen zentro pedagogiko eta esperimentala izateko. Praktika artistikoa eta produkzio industriala elkartzea hartu zuen helburu nagusitzat. 1925ean, Dessau-ra eraman zuten. Arrazionalismoaren aldekoa izan zen 1933 arte, baina urte hartan naziek itxi egin zuten. Bauhaus Eskolak eragin handia izan zuen, bai Alemanian, bai gainontzeko estatuetan, batez ere Estatu Batuetan, hara iritsi ziren-eta eskola hartako partaideak, emigratzera behartuta aurkitu zirenean. Partaide hauen arteko Mies Van Der Rohek Seagram etxe-orratza egin zuen New Yorken, 1956an.

Espainiara arrazionalismoa hogeiko hamarkadan iritsi zen. 1930ean sendotu egin zen, E. Torroja arkitektoak Madrilgo Zartzuelako Hipodromoa egin zuen Errepublikaren garaian (1935); bertan, hormigoizko estalki berezi bat erabili zuen, alde batean bakarrik eusten dena.

Organizismoa: Frank Lloyd Wright

XX. mendeko abangoardiako beste joera nagusiena da, Alvar Aalto finlandiarrak eta Wright estatubatuarrak ordezkatzen dute. Joera honen kezka nagusia arkitektura gizatartzea da, paisaian integratu nahi dute arkitektura, forma organikoetatik hurbilago mugitzen da, lerromakurrak hobesten ditu arrazionalismoaren lerrozuzenen aurrean, eta asimetria, desnibelak eta ohizko materialak (adreilua, harlan-gaitza, egurra) erabiltzen ditu industrialekin batera. Espainian organizismoa beranduago iritsi zen, hirurogeiko hamarkadan. Sainz de Oiza arkitektoak Madrileko Torres Blancas eraikina altxatu zuen (1965); bertan, lerromakurrak eta balkoi asimetrikoak erabili zituen arrazionalismo ortogonaletik oro urruti daudenak. Ezaugarri orokorrak: - Giza psikologia hartzen du kontua. Arkitekturaren barrukoa dituen arteko elkarlana bultzatzen du. Espazioa, koloreak, materialak, argia keta beste multzo bakarra osatzen dute, gizakiaren oreka fisiko zein psikologikoa osatuz. - Garapen teknikoa erabili egiten da erosotasuna zabaltzeko. - Arkitekturak, beraz, helburu sozial argia dauka. - Naturak inspirazio iturria izan behar du, sustentagarria, osasuntsua eta anitza izanik. - Barrualdea kanporantz atera behar da naturaren prozesu biologikoaren antzera. - Arkitektura malgua eta adaptagarria. - Betebehar fisikoak zein sozialak edo izpiritukoak ase behar du. - Bolumenak izaera kubista hartzen du, tetraedrikoak, bakuntasun estrukturala bilatuz. Konponbide teknikoa keta egiturazkoak espazio horietara mugatu behar dira, espazio bihurriagoak sortuz. Azken joerakBigarren Mundu Gerraren ondoren (1.945) arkitekturak bilakaera desberdinak ezagutu ditu. Joera nagusiak honako hauek dira: 1. Nazioarteko Estiloa. Hizkuntza eraikitzailea unibertsala bihurtu da eta herri askok bere egin dute arrazionalismoa: Brasil, Venezuela, Mexico, India. Brasiliako hiria da (L. Costa eta O. Niemeyer) joera honen adibidea da. 2. Brutalismo berria. Arrazionalismoa oinarritzat hartuta, tendentzia honek manipulatu edota estali gabe baloratzen ditu materialak (landu gabe,“en bruto”). Aitzindaritzat hartutako eraikuntza Le Corbusier-en Unité d´ Habitation izan da, eta tendentziaren arkitekto nagusienak, Smithson senar-emazte estatubatuarrak. 3.Beranduko modernoa. Abangoardiako korronteen luzapena da, bertan elementu eraikitzaileak azpimarratzen dira kanpoaldean eta dekorazio era bat osatzen dute. Parisko Pompidou Zentroa (ROGES eta PIANO) joera honen adibide egokia da. 4. Postmodernoa. Estilo honek arkitektura modernoaren aurkako joera azaltzen du, eta neurri batean, tradiziora eta dekoraziora itzultzen da. Jatorri eklektikoa du eta hizkuntza eraikitzaile ironikoa erabiltzen du elementu desberdinak elkartuz: elementu klasikoak (zutabeak, frontoiak, arkuak), kolorea eta elementuen arteko proportzio eza. Arkitekto garrantzitsuenen artean Venturi estatubatuarra, Isozaki Japoniarra, Rossi italiarra eta Bofill espainiarra aurkitzen dira. Azken honek Parisko Les Halles (Azoka zaharra) egin ditu, beste batzuen artean (Abraxas espazioak Marne la Valee-n eta Antigona espazioak Montpellier-en).

Entradas relacionadas: