Arte Neoklasikoa eta Erromantikoa: Ezaugarriak eta Adibideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,22 KB

Arte Neoklasikoa

1. Sarrera

  • XVIII. mendeko aldaketa politiko, ekonomiko eta sozialek amaiera eman zioten Erregimen Zaharrari. Industria Iraultzak, Ilustrazioko pentsamoldeak eta Frantziako Iraultzak beste garai bati hasiera eman zioten.
  • Europan arte estilo berriak agertu ziren. Neoklasizismoak Ilustrazioaren arrazionalismoa, zientzia eta gizatasunarekiko errespetua ezarri zituen artean. Gizarte maila ertaina eta baxua aristokraziak menderatzen zuen sistema politiko-sozialaren kontra agertu zen.
  • Europan garrantzia irabazten joan zen burgesiaren boterearekin batera, Neoklasizismoaren bidez aristokraziaren kontra jo zuten.
  • Napoleonen garaira arte luzatu zen.
  • Estilo rococoa, arte aristokratikoa, kritikatua izan zen eta Diderotek antzinako artearen lasaitasunera bueltatzea proposatu zuen.
  • Ilustratuek arteari buruz eztabaidatu zuten.
  • Mugimendu neoklasikoa Erroman sortu arren, gune nagusiak Britainia Handia eta Alemania izan ziren arkitekturan eta Frantzia, berriz, pinturan. Eskultura Erroman garatu zen.
  • Barrokoarenak ez ziren baloreen eta printzipioen aldeko apustua egin zuen Neoklasizismoak: kurbaren ordez lerro zuzena, konplexutasunaren ordez erraztasuna, emozioaren ordez arrazoia.
  • Orden doriarra nagusitu zen. Eraikuntza egonkorrak, estatikoak eta horizontalak sortu ziren.
  • XIX. mendearen lehen zatian arte neoklasikoak erromantizismoari egin zion lekua.

2. Arkitektura Neoklasikoa

2.1 Ezaugarri Orokorrak

  • Fatxadak eta kanpoaldeak egiteko Greziako eta Erromako tenpluen ereduari jarraitu zioten. Orden doriarra estriadun fusteaz erabili ohi da. Zutabeak garrantzia du eta estatuaz beteriko frontoiak berriro ohikoak dira. Erroman erabilitako kupula ere askotan egiten da.
  • Arrazoiaren arkitektura. Eraikuntza soilak dira, ia kontraste eta kurbarik gabeak. Ornamentazioak baztertu egiten dira, murruak ez dira apaintzen eta liso ageri dira.
  • Balore estetikoak: neurria, proportzioa, oreka.
  • Motak: elizak, jauregiak, eskolak, ospitaleak, merkatuak, aduanak, gartzelak, museoak eta akademiak.
  • Oinplano gehienak erregularrak eta zentralizatuak dira.
  • Materialak: marmolak eta harlanduak.
  • Argitasun handikoak dira.
  • Arkitektura neoklasikoan eskultura dago barnealdean eta kanpoaldean. Erliebeak frontoian, taulamenduan.
  • Tokian tokiko tradizioak gaindituz, estiloa nazioarteko bihurtzeko asmoa.

2.2 Frantzia

  • Soufflot: Parisko Sainte Geneviève elizan klasizismo greko-erromatarraren elementuak erabili zituen. Zutabedun portikoa eta kupula handia ditu.
  • P. Vignon: Parisko La Madeleine eliza korintiarra egin zuen.

2.3 Ingalaterra

  • Ingalaterran lan neoklasikoekin batera eraikuntza neogotikoak ikus daitezke.

2.4 Alemania

  • Langhans: Berlingo Brandenburgo Atea.
  • Eraikin neoklasikoak izaera heleniko nabarmenekoak izan ziren.

2.5 Espainia

  • Barrokoak arrakasta handia zuenez, Neoklasizismoak oztopoak eduki zituen. Hala ere, XVIII. mendearen erdialdetik akademiek eragin handia izan zuten.
  • Frantziako pentsamendua eta kultura heldu ziren. Erregeak eta ilustratuen gutxiengo batek nazioa modernitatera egokitu nahi zuten.
  • Madrilen, modernitatea adierazi behar zuten: sarbide egokiak, bulebarrak eta etorbideak, higiene baldintza hobeak, kaleko argiak eta estolderia. Eraikuntza berriak eraiki ziren (ospitaleak, museoak, administrazio zentruak, akademiak...).
  • Juan de Villanueva: Pradoko museoa. Eraikin honetan monumentaltasun klasikoa, modernitatea eta funtzionaltasuna elkartu zituen.

2.6 Euskal Herria

  • Gasteizko Plaza Berria.
  • Mutrikuko eliza eta Donostiako Udaletxea.
  • Gernikako Juntetxea eta Bilboko Plaza Berria.
  • Bilboko Atxuriko Ospitalea.

Erromantizismoa

1. Sarrera

  • Nazionalismoa, herriaren goraipamena, herrien independentzia, indibidualtasuna, norberaren sentimenduak, intimitatea eta paisaiaren adierazpen subjektiboa bultzatu ziren.
  • Erromantizismoa ez zen boterearekin identifikatu, baizik eta iraultzarekin.
  • Parisera Europa osoko artistak joan ziren.
  • 1819an Gericaultek La Meduseko almadia erakutsi zuen, eta kontserbadoreek kritikatu egin zuten.
  • Erromantikoek neoklasikoen sistema goitik behera aldatu zuten.
  • Askatasunaren ideia artearen arlora eramatea izan zen erromantizismoa.

2. Pintura Erromantizista

2.1 Ezaugarri Orokorrak

  • Arlorik gogokoena, hau baitzen bakoitzaren sentimenduak eta natura adierazteko bitarteko egokiena.
  • Baztertu egin zituen konbentzionalismo neoklasikoak eta pintura barrokoaren baloreak hartu zituen.
  • Artistaren nia kanporatzea zen garrantzitsuena, ikusleari emozioa edo sentimendua helarazteko.
  • Kolorea marrazkia baino gehiago interesatzen zitzaien. Nahiago izan zituzten kolorearen sentiberatasuna, emozioa eta ahalmen iradokitzailea.
  • Irudiek keinu dinamikoak, dramatikoak eta aztoratuak zituzten.
  • Paisaia irudikatzeko zaletasun handia zuten eta, honen bitartez ere, artista erromantikoak bere nia kanporatzen zuen, bizi zuen gogo-aldartea pintura-lanean adieraziz.
  • Gai exotikoak, iraultza politikoak eta naturaren hondamendiak landu zituzten.

2.2 Frantzia

  • Gai konprometituagoak landu zituzten.
  • Gericault (1791-1824): 1819an La Meduseko almadia. Koadro-manifestua da, itsasontzi honetako naufragoak salbatu ez zituen gobernuari eginiko eraso zuzena da. Dramatismoa eta asaldura ikus daitezke lan honetan; sentimenduak ez dira ezkutatzen, bizi egiten dira.
  • Delacroix (1798-1863): Erromantizismoa loraldira eraman zuen. Sardanapaloren Heriotza. Askatasuna herria gidatzen (1830) argudio herrikoia eta hunkigarria duena. 1824 eta 1834 urte artean produkziorik handiena izan zuen. 1832tik aurrera, gai orientalak eta musulmanak azpimarra daitezke.

2.3 Ingalaterra

  • Oso goiz azaldu zen erromantizismoa. Olerkilari eta pentsalariekin batera, irrazionaltasuna eta inkontzientea aztertu zituzten. Industria-iraultzaren ondorioz gero eta hondatuagoa zegoen paisaia britainiarraren aldaketak islatu zituzten.
  • Paisaiaren pinturan, J. Constable eta W. Turner nabarmendu ziren.
  • John Constable: Aire librean margotu zuen.
  • Joseph W. Turner (1775-1851): Etengabeko esperimentuak egin zituen.
  • Fenomeno atmosferikoei trataera berezia egin zien.
  • Euria, lurruna eta abiadura (1844).
  • Emozioa sentiarazten dio ikusleari naturaren aurrean; joko dialektikoa sortzen da gizakiaren eta paisaiaren artean.

2.4 Alemania

  • C.D. Friedrich (1774-1840): Naturaren pintoreen artean garrantzitsuena. Paisaiak berezko balioa zuen.
  • Jainkoaren eta gizakiaren arteko bitartekoa zen artista. Friedrichekin, gizakiak ikuslearen lekua baino ez zuen betetzen, paisaiaren handitasunaren aurrean.
  • Ibiltaria hodei-itsasoaren ondoan (1818).

Entradas relacionadas: