Arte Mugimendu Nagusiak: Inpresionismotik Modernismora

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,66 KB

Inpresionismoa

  • Paisaia gai nagusia da; pertsonak alboetan agertzen dira.
  • Koloreari garrantzi handia ematen zaio; ikuslearen begiek kolore-nahastea egiten dute.
  • Atmosferak eta argiak garrantzi handia dute. Asmoa: denboraren une zehatz bat irudikatzea eta obra teknika azkar batez lantzea.
  • Lanak “bukatu” gabe daudela dirudite, laino antzeko batek lausotuta bezala daude.
  • Perspektiba eta sakontasuna galtzen dira; irudiak bi dimentsiotan agertzen dira.
  • Argi intentsitatearen arabera forma, objektu eta koloreak aldatzen dira.

Espresionismoa

  • Adierazpen subjektiboa, inpresionismoaren objektibotasunaren ordez.
  • Koloreen arteko kontraste bortitzak.
  • Formen desitxuraketak.
  • Gai ilunak, morbosoak, debekatuak, sexuarekin lotuak, etab.

Kubismoa

  • Ez zituzten kolore biziak lantzen, irudiaren forma geometrikoak aztertzen zituzten.
  • Perspektiba eta sakontasun guztia alde batera uzten dira.
  • Irudietan une bat baino gehiago agertzen dira.
  • Gorputzaren zatien arteko desproportzioak.
  • Perspektibaren konposizioa desagertzen da.
  • Izenburuek gaia zein den argitzen digute (surrealismoan ez bezala).
  • Margolaritzan, berrikuntza iraultzaile bat sartu zuen kubismoak: papera, egunkari zatiak, oihal puskak, etab. Teknika horri collage deritzo.

Fauvismoa

  • Arte antinaturalista (koloreen erabilera askea).
  • Koloreen arteko kontraste bortitzak. Kolore puruak.
  • Perspektiba eta marrazketa gehiegikeriarik ez.
  • Plazer bisuala bilatzen da koloreen bitartez.

Dadaismoa

  • Dada = Ezereza (gaztelaniaz: el nada).
  • Izpiritu nihilista: pentsamendu pesimista, desatsegin eta negatiboak.
  • Protesta soziala egiten zuten beren obrekin, klase ertaineko langileez abusatzen zuten industria iraultzaren aurrean.
  • Mugimendu guztien kontra, bide bakarra esperimentazioa zen.
  • Esperimentazioaren bitartez edozein objektu arte bilakatzen zen, probokazio hutsa.
  • Burgesen estiloko artearen kontra jarri ziren.

Surrealismoa

  • Erabateko subjektibotasuna, pertsonaren barruko izaera = psikea.
  • Psike hori bere ametsetan islatzen da (Freud psikoanalistaren arabera).
  • Irudiak fantastikoak dira, irudimenezko munduak sortzen dira (ametsen mundua).
  • Garaiko jarrera politiko erradikaletara eraman zituen joera horretako margolariak: batzuk komunisten alde, beste batzuk faxismoaren alde.
  • Ilogikoarekin egiten zen lan, arrazoi edo logikatik at.
  • Ametsak, obsesioak… ariketa autonomoak lantzen ziren.
  • Zeinu eta sinboloak erabiltzen ziren, gehienak erotismoarekin erlazionatuak.
  • Izenburuek ez digute gaia argitzen.

Abstrakzioa

  • Ekialdeko budismoan abstrakzioa mundu espiritualera iristeko erabiltzen zen.
  • Arte ez-figuratiboa.
  • Artista humanistak.
  • Emozioen arabera koloreak aldatzen dira.
  • Zientzia guztien esentzia bilatzen dute artelanetan. Benetako egiatasuna bilatzen da.
  • Alde espiritualaren ahotsa: Abstrakzioa.
  • Alde materialaren ahotsa: Figurazioa.
  • Kolore beltzezko lerroak Japoniako kaligrafiatik ateratzen dira.

Naif

  • Artistak ez dira profesionalak.
  • Kolore biziak, alaiak, argiak.
  • Gaiak: paisaiak, nekazaritzarekin erlazionatuak.
  • Detaile askorekin eginda.

Modernismoa

  • Arkitekturan nabarmendu zen.
  • Kurbak.
  • Material berriak: beira, burdina.
  • Naturan inspirazioa.

Entradas relacionadas: