Arte Gotikoa: Pintura, Eskultura eta Arkitektura Ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,47 KB

Pintura Gotikoa: Ezaugarri Nagusiak

Ezaugarri Orokorrak

  • Tamaina txikiko obrak.
  • Xehetasuna: Gertutik ikusteko eginda daude obrak, miniatura moduan, ikusleak detaile txikiak aintzat har ditzan.
  • Naturalismoa.

Generoak eta Gaiak

  • Erretratua: Burgesia artearen bezero bilakatu baitzen.
  • Paisaiaren errepresentazio xehea: Perspektiba modu zehatzean islatuko da, figurak paisaia errealetan kokatuz edo, gela barruan agertzekotan, leiho edo ate baten bitartez paisaia irudikatzen da.
  • Objektuen errealismoa: Bai arkitektonikoak bai burgesen etxeak apaintzen dituzten altzariak modu errealistan margotuko dira.

Teknika

  • Taula gaineko olio-pinturaren teknika.

Eskultura Gotikoa: Formak eta Adibideak

Eskultura Motak

  • Erretaulak: Aldarearen atzeko horma estaltzen du, zurez, harriz edo metalez egina, eskultura eta/edo pinturarekin dekoratuta. Erretaularen gorputza bertikalki kaleetan banatzen da eta horizontalki pisutan. Bere oinarria predela edo bankua da, eta, erdiko kalea altueran nabarmentzen bada, atikoa deritzo. Erretaula bi atez itxi daiteke.
  • Aulkiteria (koruko aulkiak): Bizkarraldeek erliebedun dekorazioa dute, XIV. mendekoak.
  • Hilobiak: Eskultura gotikoan garrantzia izango dute. Normalean katedraletako hormetan irekitako arkuetan, arkosolio deituak, agertuko dira, eta hildakoa etzanda irudikatuko da, otoitz egiten edo irakurtzen, bere santutasunaren seinale.

Adibide Nabarmenak

  • Miraflores-eko Cartujaren erretaula (Burgos).
  • Juan II.aren eta Portugaleko Isabelen hilobia, Miraflores-eko Cartujan.
  • Don Martin Vázquez de Arce-ren hilobia.
  • Toledo eta Sevillako erretaulak: XV. mendeko espainiar eskultura gotikoaren obra nagusienak.

Arkitektura Gotikoa: Ezaugarriak eta Adibideak

Elementu Egituralak

  • Ojiba-arkua edo arku zorrotza.
  • Ertz-ganga: Denbora aurrera joan ahala, ertz-gangak konplexutasunerantz doaz.
  • Nerbioak: Pilareetara jaisterakoan baketoiak osatzen dituzte.
  • Hormak: Gotiko estiloko hormak ez dira erromaniko estiloko bezain trinkoak, eraikinaren indarrak horizontalki deskargatu baitira.

Katedral Gotikoaren Egitura

  • Oinplanoa: Gurutze latindarrekoa.
  • Absidea: Girola izango du, eta kapera erradialak irekiko dira, oinplano poligonalak dituztenak, ertz-gangaren erabilera dela eta.
  • Erdiko nabea: Koroa agertuko da, apaizei erreserbatutako lekua.
  • Altuera: Hiru mailatan banatuta:
    • Lehen pisua: Nabeak banatzen dituen arkupea.
    • Bigarren pisua: Triforioa.
    • Hirugarren pisua: Klaristorioa, beiratez osatutako leiho handiak dituena. Beirateari erreparatuz, bertikalki baketoiez banatuta dago.

Adibide Nagusia: Notre Dame Katedrala

1163an hasi eta 1200. urtean bukatuta. Gurutze latindarreko oinplanoa dauka, bost nabeduna, eta nabe bakarreko transeptua, beso motzak dituena. Gotiko estiloko elementu nagusiak erakusten ditu: ojiba-arkuak, beirateak, arbotanteak, kontrahormak, pinakuluak, errosetoia, besteak beste. H formako fatxadak, bi dorrez osatuta, bertikaltasun eta monumentaltasun itxura azpimarratzen du.

Entradas relacionadas: