Arte Gotikoa: Arkitektura, Pintura eta Estiloen Bilakaera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,79 KB

ARTE GOTIKOA: Sarrera eta Testuingurua

XII. mendeko aldaketa ekonomiko, politiko eta teknologikoen ondorioz sortu eta zenbait lurraldetan XVI. mendera arte luzatu zen. Hiri (burgo) garapenarekin batera, burgesen talde soziala eta unibertsitateak azaltzen dira, katedralekin eta apezpikuekin batera. Beneditar ordenaren erreforma zistertarrak zurruntasuna proposatu arren, bilakaera konplexua izango zuen.

Arte Figuratiboak: Ezaugarri Orokorrak

Guztiz lotuta arkitekturarekin. Eskulturak garrantzia hartu zuen (hilobiak, etab.) eta pinturari dagokionez, beirateak eta erretaulak egokitu ziren hobekien espazio berrietara. Jainkoarekiko larritasunaren ordez, erruki sentimenduekiko joera nagusitu zen. Artea errealistagoa eta naturalistagoa bihurtzen da. Errukia, Eroskundea, Andra Mari salbamenerako bitartekaria eta santuen bizitzak ordezkatu dute erromaniko jainko epaile ahalguztidunaren gaia. Keinuak, adierazkortasuna eta mugimendua irabazten dituzte. Natura bera ere zehaztasun gehiagoz hasi ziren irudikatzen.

Pinturaren Bilakaera Gotikoan

Horma-pinturaren ordez, beirateak, miniaturak eta taula gainekoak (erretaulak) garatu ziren.

  • XIII. mendea: Frantziako Estilo Lineala: Marrazkien lerro dotore eta markatuak, kolore leun eta lauak eta naturalismo handiagoa. Adibideak: muralak, miniaturak (Alfontso X.aren kantigak) eta beirateak (Notre Dame Parisen, Leon).
  • XIV. mendea: Estilo Italiarra: Sakontasuna, bolumena eta argia egileen ardura bihurtzen dira. Naturala den oro ikertu eta sentimenduak adierazi. Egileak: Giotto (Paduako Scrovegni kaperako freskoak), Duccio, Simone Martini. Katalunian ere eragina izan zuen (Jaume eta Pere Serrak).
  • XIV. mende amaiera: Nazioarteko Estiloa: Gorteko estiloa zen, xehetasun, kolore distiratsu eta forma estilizatuen zalea. Aipagarri: Berryko dukearen Ordu Zoriontsuak liburuko luxuzko miniaturak. Katalunian ere espazioa modu berrian landu zuten erretauletan (B. Martorell).
  • XV. mendea: Estilo Flandriarra: Europan eragina izan zuen, Italian Berpizkundea garatu bitartean. Teknika maila handia eta paisaia zaletasuna dira ezaugarri. Olio-teknikari esker zehaztasun handia lortu zuten lanetan eta lausodurak erabili. Egileak: Jan Van Eyck (Bildots Mistikoa, Arnolfini Senar-emazteak), R. Van Der Weyden edo El Boscoren originaltasun sailkaezina (Delizien Lorategia).

Arkitektura Gotikoa: Katedrala

Hiriaren sinbolo eta batasun espiritualaren lokarri, orratz luzeak gailentzen dira estetikoki eta fisikoki. Nagusiki harria erabiliz, oinplanoa gurutze-formakoa edo basilikala da eta girolan kaperak ditu.

Arku zorrotza eta gurutze-ganga ziren bikaintasun teknikoaren oinarri: Hormen funtzioa arinduz, nerbioek, arbotanteen bitartez, horma-bularretara bideratzen dute pisuaren zati bat. Nabeek altuera irabaztean, baoak ugaritu ziren, beirateek koloredun argiz bete eta barrualdea edertuz. Arkuak eta gangak konplexuagoak joan ziren bilakatzen. Fatxadan, albo bakoitzean dorre bat eta erdian arrosa-leiho handi bat dute, eta eredu erromanikoa jarraituz antolatzen da atealdea.

Adierazpen Gotiko Ezberdinak

Gotikoaren bilakaera konplexua izan zen, eskualdearen arabera ezaugarri bereziak hartuz:

  • Frantzia (Gotiko Klasikoa): Zisterren soiltasunarekin hasi arren, XIII. mendeko etapa klasikoan iritsi zen gorenera, Chartres, Amiens eta Reims-en. Erdiko nabea altxatu eta barrualde ikusgarriak sortu ziren (Saint-Denis).
  • Italia: Arbotanterik eza, leiho txikiak eta txandakako kolore bandek ezarritako horizontaltasuna ziren ezaugarri (Sienako katedrala, Florentziako Santa Croce eliza). Gotiko zibilean Veneziako Dux-en luxuzko jauregia eta Florentziako Signoria nabarmendu daitezke.
  • Iberiar Penintsula: Musulmanen aurkako gerrek eta Donejakue Bideak giro kristau berezia sortu zuten.
    • XII. mendea: Funtzionaltasuna errotzen da (Burgosko Las Huelgas monasterioa, Tarragonako katedrala).
    • XIII. mendea: Frantziar ezaugarrien eragina Gaztelan (Burgos, Leon -beirate multzo ederrenaz-, Toledo).
    • XIV. mendea: Kataluniako katedral esanguratsuenak (Bartzelonakoa, Palmakoa). Italiar eraginez, areto-oinplanoak, estalki lauak eta leihate txikiak dituzte.
    • XV. mendea: Estilo Isabeldarra (elementu dekoratibo musulman eta flamigeroak batzen dituena): Sevillako katedrala edo Burgoseko orratz eta zinborrioa.
    • XVI. mendea: Eredu gotikoak jarraitzen ditu (Segoviako katedrala).
  • Euskal Herria: Nafar erresumako hiriburuan (Iruñean) eta beste hiribildu nagusietan, edo gaztelarren menpeko Gasteizen, edota Baionako katedralean ere, badaude mende horietako gorabehera politiko-erlijiosoen adibideak.

Entradas relacionadas: