Arte Erromanikoa eta Islamikoa: Ezaugarriak eta Euskara Gramatika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 212,19 KB

Arte Erromanikoa: Bultzatu Zuten Faktoreak

Kristautasuna: Mendebaldeko eta Erdialdeko Europan elementu bateratzaile nagusiena izan zen. Garai honetako kultura fedearekin oso lotuta dago, Eliza baitzen kultura orientatzen eta mugak jartzen zituena.

Erromesaldiak: Clunyko ordena beneditarra ere ezaguna zen. Ordena honek santuen erlikiak gurtzeko ohitura zabaldu zuen, eta ondorioz, mundu kristauan erromesaldiak nabarmendu ziren, europar kulturaren oinarrizko elementu nagusi bihurtuz.

Adibideak: Santiago de Compostela

Santiago de Compostela. Honi esker, Espainiako erromanikoa goreneko mailetara iritsi zen. Obradoiroko fatxada duen eraikuntza hau oso garrantzitsua da arte erromanikoan. Jatorriari dagokionez, Santiago Jesusen “anaia” bezala ezagutzen zen, oso pertsona maitatua eta berezia. Jerusalemen hil arren, kristauek Galizian lurperatu zuten, hura baitzen “Finisterre”, mundua bukatzen zen tokia. Handik urte askotara, kristauek haren hilobia aurkitu zuten eta haren omenez eraiki zuten obra hau. Gainera, Espainiako eta Portugaleko puntu desberdinetatik Santiagora abiatzen diren erromesaldiak daude, Donejakue Bidea izenarekin ezagunak. Hauek guztiak garai hartako kristautasunari dagokionez zegoen tokirik sakratuenera joateko ziren, munduaren amaierara.

Feudalismoa: Gizarte feudalaren adierazpen artistikotzat hartzen da. Bertan bi estamentu pribilegiatu islatzen dira: kleroa (arte monastikoa) eta noblezia (arte aristokratikoa). Bestalde, hirien gainbeherak merkataritza-harremanak moztu zituen, eta ondorioz, lurra bihurtu zen aberastasun eta botere iturri. Gainera, ordena erlijiosoen jabetza zabalak monasterioen inguruan biltzen ziren, elizak nekazaritza-gune txikietan eta, azkenik, nobleak gazteluetan. Arte honek goi klaseen nagusitasuna adierazten du. Bukatzeko, XI. mendetik aurrera hiria izango da katedralaren esparrua, arte hiritarra garatuz.

Milurtekoaren Beldurra: Garai hartan zegoen Apokalipsiaren teoriaren arabera, munduaren bukaera 1000. urtean gertatuko zen. Izan ere, garai honetan klima ezegonkorra egoteaz gain, normandiar, hungariar eta musulmanen arteko gerrak ere baziren. Honekin lotuta, pentsamendu hau artean islatzen zen, harriz inguratutako munstroen bitartez.


Arte Erromanikoa: Arkitekturaren Ezaugarriak

1. Arkitektura Erlijiosoa: Eliza da eraikuntza garrantzitsuena; hala ere, badaude monasterio eta gazteluak arte erromanikoan.

2. Eraikin Sendoak: Eraikuntza iraunkorrak dira. Horretarako, gehienetan harlandua erabiltzen da. Italian, berriz, gehienbat marmola erabiltzen da, apaingarriagoa izan dadin. Horma sendoak izango dira estalki astunei eusteko; hauek kontrahormekin eta arku fajoiekin daude eginak. Bao gutxikoak eta estuak dira, iluntasuna eta sendotasuna nahi dituztelako.

3. Oinplanoak: Basilikalak dira gehienetan. Hau da, angeluzuzenak edo gurutze latindarrekoak dira; zentralak gutxitan erabiliko dira. Elizek, adibidez, hiru nabe (gehienetan) edo bost izaten dituzte. Hauek ere girola dute eta bertatik absidioloak irekitzen dira. Zeharkako nabea gurutzerian zeharkatzen da erdikoarekin.

4. Arkuak: Erdi-puntukoak izaten dira. Askotan txaranbelduak izaten dira, artxiboltak sortuz, sendotasuna eta apaindura direla eta.

5. Estalkiak: Gehienbat gangaduna erabiltzen da suteei aurre egiteko. Gangarik erabiliena kanoi-ganga da, espazio zabalak estaltzeko. Gangak eusteko arku fajoiak erabiltzen dira, euskarri funtzioarekin. Tribuna ere izango da gangaren indarra deskargatzeko. Ertz-gangak alboetako nabeen tarteuneak estaltzen zituzten, arku fajoien bidez espazioa banatuz. Kupulak gurutzeria estaltzeko erabiltzen ziren, petxina edo tronpa gainekoak.

6. Euskarriak: Pilare sendoak dira, erdizutabeekin. Gurutzeriako pilareak arku fajoien azpian jartzen dira. Apaintzeko, berriz, kapitel historiatua erabiltzen da, fuste laukoa denean.

7. Apaindura: Figuratiboa edo geometrikoa izaten da. Bestalde, tinpano eta artxiboltatan, ate-zangoetan, kapiteletan eta erliebetan agertzen da. Ajedrezatua: Jacako katedrala da apaindura ajedrezatuari dagokionez adibide garbia. Arkitekturarekin bukatzeko, esan beharra dago Frantzian Cluny oso garrantzitsua izan zela; izan ere, monasterio oso aberatsa izateaz gain, bere eredua jarraituz arkitekturak izugarrizko garapena ere izan zuen. Espainiari dagokionez, berriz, Frómistako San Martin eliza aipatu nahiko nuke. Hau oso garrantzitsua da, erromaniko garaiko ezaugarri guztiak dituelako kanpotik eta barrutik. Hau gutxi balitz, honek Zumaiarekin harreman estua du, San Telmo bertan jaio baitzen.


Arte Erromanikoa: Eskultura

Eskulturari dagokionez, Taülleko San Klemente azpimarragarria da. Hau pintura erromanikoaren maisulana da. Hemen Pantokratorra eta tetramorfosa nabarmentzen dira.

Pantokratorra: Hau da zatirik ederrena. Honek indar espresiboa lortzen du, aurpegi landu eta keinu gogorrei esker. Bestalde, koloreak perfekzioz daude banatuak eta bizantinismoa ikus daiteke jantzietan eta apaingarrien simetrian. Obra honetan, Jainkoa bedeinkatzen agertzen da mandorlaren barruan eta tetramorfosaren inguruan. Tetramorfosari dagokionez, lau ebanjelistak agertzen dira:

  • San Mateo (aingerua)
  • San Markos (lehoia)
  • San Lukas (idia)
  • San Joan (arranoa)

Arte Islamikoa: Arkitektura Ikonoklasta

Hau arte ikonoklasta da. Arte honetan arkitekturaren nagusitasuna emango da, bere joera ikonogabeagatik. Hau da, irudirik gabea. Ez da ez Ala, ez profetak, ez izaki, ez animaliarik agertzen. Pintura eta eskulturak landare, izar eta idazkeran oinarritutakoak izango dira. Musulmanek naturarekin konektatu ahal izateko erabiltzen zuten arte ikonoklasta, gehienbat ura eta natura erlazionatzeko.


Arte Islamikoa: Garaiak

1. Kordobako Aldia

Hasteko, musulmanek elementu bisigodo eta hispano-erromatarrak aprobetxatu zituzten: zutabeak, etab. Gainera, X. mendetik aurrera bizantziarren eragina areagotu egingo da apainduran. Bisigodoei dagokionez, hauen herentzia ferra-arkua izango da, nahiz eta musulmanek itxiago eta luzatuago egin. Arku gingilduak ere agertuko dira, elkarren gainean edo elkar gurutzatuak, apaindura-efektua handituz. Estalkiei dagokionez, ganga gallonatua eta gurutzeriako kalifala dira erabilienak.

Adibidea: Kordobako Meskita

Kordobako Meskita. Hau Alhambra baino lehenagokoa da eta eliza bisigodo baten gainean dago egina. Garai honetan inperio islamiarrak sekulako garapen azkarra izan zuen eta beste kulturekin nahastu zen. Hau eraikin honetan islatzen da, honen izaera eklektizismoagatik; bestela esanda, beste herri batzuen elementuen sintesia egiten du: bizantziarrena, erromatarrena, kristauena eta bisigodoena. Bukatzeko, hau musulmanen boterea berreskuratzeko, Islamaren gune erlijioso, kultural eta sozial gisa, eta Al-Andalusen handitasun kulturala proiektatzeko eraiki zen, Iberiar penintsulan islamiarren konkista markatuz.


2. Almorabide eta Almohadeen Garaia

Taifa erreinua ahuldu egin zen; beraz, almorabideak eta almohadeak hispano-musulman lurraldean nagusitzeko aprobetxatu zuten. Hauek Afrika iparraldeko herriak dira. Hauei esker lortuko da hispaniar lurralde musulmanen batasuna. Garai honetan hasiko da arte islamikoaren gainbehera. Hemen adreilua eta harlangaitza erabiltzen dira, eta ferra-arkua, gurutzeriako kalifala eta mokarabeen estalki eta sebka apaindura erabiliko dira.

Adibidea: Giralda

Giralda. Antzinako meskitaren minaretea da eta bere tokian katedral gotikoa egin zen; beraz, gaur egun patioa eta minaretea bakarrik kontserbatzen dira. Hau adreiluz egindakoa da eta sebka apaindura du. Bukatzeko, Errenazimenduan kanpandorrea ezarri zitzaion.


3. Nazari Garaia

Garai honetan musulmanen eskuetan gelditu zen lurralde bakarra Granadako Erreinua izan zen. 1492an Errege Katolikoen konkistarekin eman zitzaion amaiera Errekonkistari. Hemen adreilua eta harlangaitza erabiltzen zen, eta apaindura aberatsa. Egurrezko eta mokarabeen estalkiak zituzten, eta erdi-puntuko arku peraltatuak, festonatuak eta mokarabeenak nabarmentzen dira.

Adibidea: Alhambra

Alhambra. Granadan kokatuta dago eta XIV-XV. mendeetan eraikia izan zen. Eraikuntza honetan arkitekturaren eta naturaren arteko egokitzapena eta espazioaren zatiketa nabarmenak dira. Bukatzeko, eraikin hau musulmanek Espainia konkistatzearen ondorioz eraiki zen. Dena den, 1492. urteko Errekonkistaren ondorioz Errege Katolikoek hartu zuten eta hauek aldaketak egin zituzten, Errenazimendu garaiko elementuak sartuz.


Euskara Gramatika Ariketak

Berridazketak (1. Multzoa)

  1. Euskaraz ondo idaztekotan, egunero ikasgelan lan gehiago egin behar duzu.
  2. Garai batean, Klemente oso entrenatzaile ontzat genuen bizkaitarrok.
  3. Zuk auto urdina duzu, nirea bezalakoxea.
  4. Zer edo zer egin beharrean gaude ume hau pixka bat bizkor dadin.
  5. Barka iezaiozu Gorkari txorakeria hori, zoro hutsa besterik ez baita.
  6. Goiko zein beheko pisukoek zarata handiegia ateratzen dutelakoan nago ni.
  7. San Mames futbol zelaian saltzearekin batera hasi zen partida.
  8. Josebari atzo utzi zizkioten apunteak, etxean zertxobait ikas zezan.
  9. Jankotira sartu bezain azkar, ezer esan gabe, bazkaltzeari ekiten zioten denek.
  10. Afaria amaitutakoan joango gara hondartzara.
  11. Futbol partida ikusten ari zirela ostu zieten dena.
  12. Oporretara joan baino lehen osatuko zelakoan nengoen.
  13. Manifestazioa hastearekin batera agertu zen polizia.
  14. Zu negarrez ez ikustearren ez dakit zer emango nukeen.
  15. Alderdi politikoak ez dira sekula gaur egun bezain haserre egon.
  16. Izabako abeletxeari harresi berria jartzekotan zeudela zioen Joxek.
  17. Ez zegoen handik inora joaterik.
  18. Egoera horri irtenbide erosoa eman nahi badiogu, nonbaitetik hastekotan gaude.
  19. Orixeren hutsa ez ezik, euskal literatura osoarena ere bada.
  20. Ez dago horrela biziko denik.
  21. Etxepareren deiak laurehun urteren buruan izan du erantzun betea.
  22. Istripua ikusitakoan ospitalera deitu dugu anbulantzia baten eske.
  23. Horrelakorik egin dezazun debekatzen dizut.
  24. Ez daukazue ate horretatik igarotzerik.
  25. Atzo goizean etortzekotan gelditu zen.
  26. Autobusa galdu duzu, berandu iritsi baitzara.
  27. Emazteak esan diona egin du gizonak.
  28. Denek ongi egin zuten, zuk izan ezik.
  29. Diru gehiago utz ziezadakeela esan zidan aitak.
  30. Tori liburu berri hau, Olateri urtebetetze egunean erregala diezaiozun.

Ahalera: Hutsuneak Bete

  1. Guk ehun metroak: Ditzakegu
  2. Atzo gurekin: Zintezketen
  3. Eman al: zenidake
  4. Zuk Miren: Dezakezu
  5. Gu atzo azokara: Gintezkeen / Genitzakeen
  6. Aizue: Diezadakezue
  7. Iaz zuek guri: zeniezaguketen
  8. Joaten garenean: diezazkiokezue
  9. Botika: dakioke
  10. Agian, Realekoek: dezakete.

Ahalera: Akatsak Zuzendu

  1. Aspertzen: zaitezkete
  2. Ama, ekar: diezazkidakezu
  3. Festara: Zaitzaket
  4. Auzo: dakizuke
  5. Diru honekin: ditzaket.

Ahalera: Aukera Zuzenak Egin

  1. Nola lor: a) dezaket
  2. Beharbada: c) gintezke
  3. Atseden: a) dakizuke
  4. Zer lepora: c) diezaioket
  5. Hasi da azterketa: a) ditzakezue
  6. Entrenatzaileak: c) diezagukeenik
  7. Zergatik ez: a) genezakeen
  8. Realak horrela: a) litekeena

Ahalera: Okerra Zuzendu

  1. Sar (daitekegu / dezakezue) gaitezke / zaitezkete
  2. Kalean zaude (diezazuket) zaitzaket
  3. Diru honekin (gaitezke) ditzakegu
  4. Datorren urtean (naiteke) ninteke
  5. Ez daukat (zenidake) diezadakezu
  6. Lasaitasuna (zinateketen) zintezketen
  7. Nori eska (geniezaiokegun) diezaiokeen
  8. Nik eraman (dizkiezaioket) diezazkioket

Ahalera: Osatu Esaldiak

  1. Zu joan: zaitezke
  2. Gizon hura: zitzaidakeen
  3. Gu egon: gaitezke
  4. Ikasle hori: dakizuke
  5. Nor etorri: daiteke
  6. Zarata: zitzaidakeen
  7. Futbolari horri: dakioke
  8. Komunera: naiteke
  9. Agian langile: daitezke

Ahalera: Bete Hutsuneak (2. Multzoa)

  1. Aurten Real Madrilek: dezake
  2. Nik zu tren: zaitzaket
  3. Zuek ni futbola: nazakezue
  4. Zuek ni atzo futbola ikustera: nintzakezuen
  5. Mutil horrek munduko: ditzake
  6. Utz gaitzazu bakean: zaitzakegu
  7. Iaz nik 100 metroak: nitzakeen
  8. Zure arazoek: gaitzakete
  9. Aspertuta gaude: dezakegu
  10. Utz al: diezazkiokezue
  11. Zer eros: diezaiokezue
  12. Aita ez dago: diezaioke
  13. Zuk erraz irabazi: zeniezaiokeen

Subjuntiboa: Hutsuneak Bete

Nor

  1. Gurasoek ni: nadin
  2. Guk hi hara joan: hadin
  3. Une garrantzitsuan: dadin
  4. Itzul: gaitezen
  5. Zu jakinaren: zaitezen

Nor-Nori

  1. Herrian bidegorria: dakion
  2. Erregeari: nakion
  3. Ez dut onartuko: zakizkidan
  4. Hark haiei besarkada: dakien
  5. Arbel berria: dakigun

Nor-Nork

  1. Kepak ez: dezan
  2. Zuk gu ikus ez: gaitzazun
  3. Hark zu eraman: zaitzan
  4. Leire eta Aitorrek: zaitzaten
  5. Nik zuek uler: zaitzatedan

Nor-Nori-Nork

  1. Amak anaiari: diezaiodan
  2. Umeak guri: diezazkigun
  3. Guk zuei opariak: diezazkizuegun
  4. Anderrek Beñati: diezaion
  5. Gurasoek guri ordain: diezaguten.

Subjuntiboa: Esaldiak Berridatzi

  1. Don Paskual: ziezagun
  2. Amak ezpainak: ziezaion
  3. Aguro joan: zitzaten
  4. Berak kantatutako: ziezadan
  5. Latinoamerikan: nendin
  6. Asko gustatzen: diezadaten
  7. Bukatu dugunean: diezaiodan
  8. Zuk niri liburu bat utz: zeniezadan
  9. Gurasoek zu etxean onar: zaitzaten
  10. Batzuetan nahiago: zakizkidan
  11. Jainkoak guri: ziezagun
  12. Obakoak irakur: genezan

Berridazketak (2. Multzoa)

  1. Entrenamendu guztietara joan arren ez du ezer jokatu.
  2. Oso handia da, non ezin izan da atetik sartu.
  3. Sarrerak hartzeko aurretik joan ezean, agortu egin dira.
  4. Hirugarren gola Agirretxek sartu ordez Velak sartu zuen.
  5. Hainbeste maite dudanez nire maitea, edozer egingo nuke beragatik.

Hiztegi Batua: Hitz Zuzenak

  1. aitzakia
  2. absolutu
  3. gaizki
  4. entzuleak
  5. bidaia
  6. gaixotasun
  7. gustura
  8. segundo
  9. poltsa
  10. boluntario

Sinonimoak (1. Multzoa)

  1. Ferekatu / laztandu
  2. Zaplada / mustupileko
  3. Masaila / matraila
  4. Ekidin / saihestu
  5. Amorraraztea / ernegaraztea
  6. Ordea / berriz
  7. Zimela / iharra
  8. Maldizioa / biraoa / izeka
  9. Ostu / ebatsi / lapurtu
  10. Lotsagabe / lizun

Sinonimo Zuzena: Aukeratu

  1. Lazgarriagoak / ikaragarriagoak
  2. Zurginare / arotzaren
  3. Kausitu / topatu
  4. Iraulita / itzulita
  5. Atza / dirudienez
  6. Afera / arazo
  7. Ankerrenen / gaiztoenen
  8. Lausotuko / desagerraraziko
  9. Hizpide / mintzagai
  10. Hatsa / arnasa

Esamolde Egokiak

  1. Bere atzetik: Ez du nahi orduko harrapatu
  2. Jonek: ez dauka saltzeko semea
  3. Erreala ez ote: larri ibili
  4. Harrapa ezak!
  5. Filosofia: ez da niretzat egina
  6. Adiskidetarako: hobea / baino

Aukeratu Erantzun Zuzena

  1. Zein: ordutako... zenbait: ikaslek
  2. Azkenean ez omen: Hondarribian / Azpeitian
  3. Uste baino: gutxiagori
  4. Zenbait: tokitan
  5. Makina bat: ikasle / seiri
  6. Donostiako: ikastetxetara
  7. Ikasle: batzuen

-A Itsatsia

  1. aitona-amonei
  2. alferkeria
  3. tren
  4. jaiotza
  5. heriotza
  6. esperientzia
  7. koipetsu
  8. arnasa
  9. esames
  10. labana
  11. giltza
  12. eliz agintariak
  13. eliza
  14. literatura
  15. literatur-tradizioa
  16. natura-zientziak
  17. harea
  18. ausardia

Berridazketak (3. Multzoa)

  1. Ba ote daki benetan jendearen etorkizuna igartzen?
  2. Eguraldia gorabehera, hondartzara joango gara bihar goizean.
  3. Oso-osorik ez eginda ere, gaur egingo nuke nik.
  4. Horrek hainbesteko dirutza dauka, ez du zertan lanik egin.
  5. Berandu samar delako nabil hain presaka.
  6. Hori poza sentitu duena berria jakin duenean.

Sinonimoak (2. Multzoa)

  1. Tamalez / zoritxarrez
  2. Ohikoa / arrunta
  3. Intentzio / asmo
  4. Bota / jaurti
  5. Urrun / urruti
  6. Loratu / ugaritu
  7. Aurre / aitzin
  8. Atze / gibel
  9. Garraiatu / eraman
  10. Apenas / ia
  11. Egoki / apropos
  12. Kendu / ezabatu
  13. Irabazi / etekin
  14. Gertaera / jazoera
  15. Istorio / kontakizun
  16. Debekatu / galarazi

Atzizkiak

  1. argazkigintza
  2. txapeldun
  3. loredun
  4. dirudun
  5. zinemagintza
  6. hiztun
  7. emankor
  8. hilkor
  9. zapalgintza
  10. jakitun
  11. iraunkor
  12. eraginkor

Berridazketak (4. Multzoa)

  1. Gizakiak sortu duen kutsadurak lurrean bizitzea ezinezko bihurtu du.
  2. Energia berriztagarriak ardatz dituen telesailak Danimarkakoa da.
  3. 'It's complicated' filmean sobratutako fruta banatu egin zuten.
  4. Wall-e film zoragarrian robot protagonista eta zeharkako hirugarren bat dago.
  5. Zientzia fikziozko gidoi bat izan zitekeen, gero eta gertuago dago errealitate hori ordea.
  6. Zinema ez ezik petrolio...
  7. Kutsaduraren ondorioz lurrean bizitzea ezinezkoa bihurtu dela eta ospa egin behar izan du gizakiak.
  8. Norvegiarrek gas gehiago ez produzitzea erabaki dutenez gero errusiarrek inbaditu egingo dute.
  9. Esfortzua handia izan zen, ia mende batez zinema modu bakarrean egin zelako: kutsatzen.





html>

Entradas relacionadas: