Arte Erromanikoa eta Gotikoa: Historia eta Ezaugarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,54 KB
Arte Erromanikoa: Erreferente Historikoak
X. mendearen bukaeran egonkortasuna errotu zen Europa kristauan. Hiru alderdi hauek eragin zuten egoera hori: lasaitasuna erresumetan, feudalismoa ezartzea eta Elizaren nagusitasuna.
- Erromesaldiak egiten hasi ziren leku santuetara (Jerusalem, Erroma eta Santiago de Compostela). Artistak batetik bestera mugitzen hasi ziren eta arte-ekoizpena ugaritu egin zen.
- VI. mendean Beneditarren ordena sortu zen. Monje beneditarrek hiru boto nagusi zituzten: nagusien esana betetzea, kastitatea eta pobretasuna.
- Pobretasun-botoa hautsi zutenean, aberastasuna etorri zen. XII. mendean ordenak beste erreforma bat izan zuen eta Zistertarren ordena sortu zen.
Kokalekua eta Bilakaera Artistikoa
Arte erromanikoa Eskandinaviako herrialdeetatik Italia hegoalderaino zein Iberiar penintsularen iparralderaino zabaldu zen. Arte erromanikoak hiru aldi nagusi ditu:
- Lehen Erromanikoa: X. mendearen bukaeratik XI. mendera arte.
- Erromaniko Betea: XI. mendearen bukaeratik XII. mendearen erdialdera arte.
- Erromaniko Berantiarra: XII. mendearen erdialdetik XIII. mendearen lehen urteetara arte.
Testuingurua eta Hedapenerako Eragileak
Europan garatu zen arte erromanikoa, XI. eta XII. mendeetan. Gizarte feudala zen garai hartako gizarte-mota eta feudalismoak indar handia hartu zuen. Nekazari-giroa azkartu egin zen. Formen zurruntasuna eta errealitatearen abstrakzioa estilo erromanikoaren ezaugarri nagusiak izan ziren.
Estiloa zabaltzen lagundu zuten faktoreak:
- Clunyko ordena.
- Donejakue Bidea: Kultura eta artearen trukaketaren ardatz nagusia.
- Hargin lonbardiarrak: Bi ezaugarri nagusi zituzten:
- Arku txiki itsu tipikoak erlaitzetan.
- Zerrenda bertikalak absideen kanpoaldean.
Ezaugarri Orokorrak
- Eliza kristauaren behin betiko garaipena aldarrikatzeko asmoa.
- Tenplu-mota berri bat sortu zen.
- Artisau-artistek enkarguz lan egin ohi zuten.
Arkitektura: Jaungoikoaren Zerbitzuan
Arte erromanikoa erlijio-estilokoa zen eta eraikin adierazgarrienak katedralak, elizak eta monasterioak ziren.
Katedralak eta Elizak
1000. urtetik aurrera, elizak eta katedralak eraikitzen hasi ziren. Horien egitura nagusia honako hau zen:
- Absidea eta transeptua.
- Gurutze latindarreko oinplanoa.
- Gurutzadura eta zinborioa: Erdiko nabea eta transeptua elkartzen diren gunea.
- Presbiterioa (korua eta aldare nagusia): Transeptu eta absidearekin batera tenplu erromanikoetako burualdea osatzen zuten.
- Deanbulatorioa: Zirkulu-erdi formako pasabide bat da, alboetako nabeak luzatu eta presbiterioaren atzealdea inguratzen duena; bertan kapera erradial txikiak (absidioloak) irekitzen dira.
- Barnealdean, erdiko nabea kanoi-ganga batez estaltzen da eta parpain-arkuek sendotzen dute ganga hori.
- Ertz-ganga: Alboetako nabeak estaltzeko.
- Nabeak bereizten dituzten hormetan bi atal daude:
- Arkuteriak: Erdiko nabea eta alboetakoak lotzen dituzte.
- Tribuna (Triforioa): Leiho txikiak dira, argia barrura sartzeko.
- Horma-bularrak: Eraikina kanpotik sendotzeko.
- Bi kanpandorre.
Italiako eta Penintsulako Adibideak
Italian estilo berezia hartu zuten. Ezaugarri nagusiak adreilua erabiltzea eta antzinako materialak (marmola) aprobetxatzea izan ziren. Hiru eraikinak fisikoki bereizita egon ohi ziren: katedrala, bataiategia eta kanpandorrea (adibidez, Pisako katedrala).
Beste adibide garrantzitsu batzuk:
- Katalunian: San Clemente eta Santa Maria elizak.
- Gaztela eta Leonen: San Isidoro kolegiata eta Fromistako San Martin.
- Galizian: Santiago de Compostelako katedrala.
Monasterio Multzoak eta Arkitektura Zibila
Monasterioak klaustro baten inguruan egituratu ziren. Klaustroa erdian kokatutako patio bat zen, lorategiz hornitua. Adibidez: Ripolleko Santa Maria eta Santo Domingo de Silos.
Arkitektura zibilak defentsa-izaera zuen. Zutik iraun duten eraikinak ospitaleak, ostatuak eta gazteluak dira. Gazteluen ezaugarriak:
- Goialde estrategikoetan eraikiak.
- Harrizko harresia eta dorre nagusia.
- Jaun feudalaren bizileku eta babesleku.
Eskultura Monumentala eta Portada Erromanikoa
Eskultura erromanikoa estu-estu lotua zegoen arkitekturarekin. Helburua Bibliako irakurgaiak ulertzen laguntzea zen, irudi-liburu bilakatuz.
- Gaiak: Erlijiozkoak (Itun Zaharra eta Berria), animalia fantastikoak, eguneroko bizitza eta landare-irudiak.
- Portalak: Tinpanoan Kristo Maiestatean eta tetramorfoa irudikatzen ziren. Inguruan arkiboltak, zangoak, ateburua eta mainela (sarri Ama Birjinaren irudiarekin) zeuden.
- Ezaugarriak: Irudi hieratikoak, zurrunak eta perspektibarik gabeak. Horror vacui (hutsari beldurra) eta polikromia.
Debozio-eskulturak: Zurezkoak eta polikromatuak. Hiru multzo: Sedes Sapientiae (Ama Birjina), Gurutziltzatzea (Kristo garaile edo sufritzaile) eta Gurutzetik eraistea.
Pintura Irudi Sakratu Gisa
Pintura arkitekturaren mende zegoen. Bi adierazpide nagusi zituen: hormako fresko-pintura eta taula gaineko tenpera-pintura.
- Ezaugarriak: Perspektiba hierarkikoa, hondo monokromoak, horror vacui, forma geometrikoak eta silueta markatuak marra ilunekin.
- Estiloak: Franko-erromanikoa (Gaztelan) eta Bizantziarra (Katalunian, Sant Climent de Taüll adibidez).
Arte Gotikoa: Aro Berri Baten Hasiera
Erreferente Historikoak eta Bilakaera
XIII. mendean gizarte-klase berria sortu zen: burgesia. Aldi berean, Humanismoa sortu zen. Arte gotikoa Parisen jaio eta Europa osora zabaldu zen hiru ziklotan:
- Hasierako aldia: XII. mendearen bigarren erdia.
- Aldi klasikoa: XIII. eta XIV. mendeak (gailurra).
- Amaierako aldia: XV. mendea (Flamingeroa).
Arkitektura Gotikoaren Ezaugarriak
Katedrala izan zen eraikin paradigmatikoa. Bi elementu nagusik ahalbidetu zuten bertikaltasuna eta argitasuna:
- Arku zorrotza.
- Gurutze-ganga.
Elementu horiei esker, beirate handiak ireki ziren. Kanpoaldean, arbotante eta horma-bular sistemak gangen pisua orekatzen zuen. Oinplanoak 3 edo 5 nabe izan ohi zituen, transeptu laburragoa eta kapera erradialak dituen girola.
Dibertsitatea Pinturan
Taula gaineko pinturak (erretaulak), beirateak eta miniatura-lanak gailendu ziren. Gai erlijiosoez gain, gai profanoak eta erretratuak agertu ziren.
- Teknikak: Tenpera, freskoa (Italian) eta olio-pintura (Flandrian Van Eyck anaiei esker).
- Lau estilo nagusi: Gotiko lineala (frantsesa), italiarra (Giotto), nazioarteko estiloa eta Flandriako eskola (Jan Van Eyck, Rogier Van Der Weyden eta El Bosco).