Arte Barrokoa: Ezaugarriak, Arkitektura, Eskultura eta Margolanak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,74 KB

Arte Barrokoa

1. Sarrera

Arte Barrokoa XVI. mendearen amaieratik XVII. mendearen erdialdera arte Europan (Italian) garatu zen mugimendu kultural eta artistikoa izan zen, Amerikara ere hedatu zena. Ez da Errenazimentuaren jarraipena, Errenazimentuko arrazionalismoaren aurrean izandako erreakzioa baizik. Testuinguru historikoak eragin handia izan zuen:

  • Erreforma Protestantea eta Kontrarreforma katolikoaren arteko banaketa erlijiosoa.
  • Monarkia absolutuen egonkortzea. Herrialde katolikoetan, artea Elizaren eta monarken esku zegoen, eta propaganda funtzioa betetzen zuen. Protestanteek, berriz, burgesek egunerokotasunarekiko zuten gustua hobesten zuten.

Ez zen mugimendu homogeneoa izan, aniztasun erlijioso eta politikoak hainbat eskola sortu zituen.

2. Arkitektura Barrokoa

2.1 Ezaugarri Orokorrak

  • Errenazimentuaren harmonia, oreka eta zentzu estatikoaren aurrean, kontrasteekiko gustua nagusitu zen (arlo kromatikoan material desberdinak erabiliz: adreilua, harria, marmola eta brontzea; eta argian, zonalde ilunak eta argiak konbinatuz).
  • Mugimenduarekiko interesa.
  • Oinplanoek forma tradizionalak galdu zituzten, obalak eta eliptikoak nagusituz.
  • Murruak, frontoiak, taulamenduak eta zutabeak apurtu eta okertu egin ziren. Lerro zuzenak alboratu eta lerro okerraren garaipena.
  • Kolorez betetako gehiegizko apaindura.
  • Orden erabilienak korintoarra eta konposatua izan ziren.
  • Sinbiosi plastikoa eman zen arteen artean: arkitektura, eskultura eta pintura, arkitektura nagusi izanik.
  • Eraikuntza ohikoenak elizak eta jauregiak izan ziren, batez ere errege jauregiak, monarkia absolutuaren indartzearen ondorioz. Eraikuntza paisaian integratzen saiatu ziren, lorategien bidez. Iturriak eta ur-jauziak elementu apaingarriak ziren.

2.2 Italia

Erdigunea Italia eta Bernini izan ziren. Erroma Barrokoaren jaiolekua izan zen.

  • Bernini: Esanguratsuena. Elizaren botere nahia oso ondo adierazi zuen.
    • Vatikanoko San Pedroko barne dekorazioa.
    • Baldakinoa egin zuen, 4 zutabe salomonikoekin.
    • San Pedroko plaza.
  • Carlos Maderno: Errenazimentutik Barrokora izandako trantsizioaren adibidea.
    • Vatikanoko San Pedro.
  • Borromini:
    • San Carlo alle Quattro Fontane (fatxadako kurba eta kontrakurben jokoa).

2.3 Frantzia

Luis XIV.aren gorteko artea. Barrokoa oso klasizista, monumentala eta noblea izan zen. Gainera, arkitektura, eskultura eta pintura akademikoak sortu zituen.

  • J. Hardouin Mansart: Versallesko jauregiaren proiektua.

2.4 Espainia

XVII. mendea goren aldia izan zen kulturarentzat, bai literaturan, bai arte plastikoetan.

  • J. Gomez de Mora: Aran klasikoak alde batera utzi zituen, estilo apaingarria landuz.
    • Madrilgo Plaza Nagusia.

2.5 Euskal Herria

XVIII. mendean erlijio ordena asko zabaldu ziren, eta eragin handia izan zuten artean eta kulturan. Komentuko eliza asko egin ziren.

  • Loiolako basilika.

3. Eskultura Barrokoa

3.1 Ezaugarri Orokorrak

  • Eskultura efektista eta erreala da (propaganda funtzioa).
  • Mugimendua lortu nahi du, kanporantz, irudiak askatasun handiagoz mugituz. Lerro sesgatuak nagusi dira, simetria desagertzen da.
  • Argiak garrantzia handia du. Imajinak aberatsak dira, tolesdura asko dituzte, haizeak joko balu bezala, argi kontrasteak sortuz.
  • Keinuak, jarrerak eta sentimenduak exageratuak dira.
  • Ikuslearen arreta jaso nahi da.
  • Eskultoreak ikuslearen sentimendua piztu nahi du. Errenazimentuko oreka eta lasaitasunaren aurrean, eskultura barrokoak monumentaltasunaren eta naturalismoaren aldeko apustua egiten du.
  • Material ohikoenak brontzea eta marmola dira. Zur polikromatuz egindako eskulturak Espainian eta Alemanian ohikoenak izan ziren.
  • Gai erlijiosoak nagusi dira herrialde katolikoetan. Elizaren garaipenaren une loriatsu eta dramatikoak adierazten dira. Biluzi gutxi agertzen dira, eta gai mitologikoen bidez moral kutsua azpimarratzen da.
  • Hilobi eskulturetan hildakoaren boterea eta bertuteak azpimarratzen dira.
  • Eskultura mitologikoa, batez ere Frantzian, ugaria da jauregiak eta lorategiak apaintzeko.

Velazquezen Meninak

Obraren Identifikazioa

  • Obraren izena: Meninak
  • Autorea: Velazquez
  • Etapa: Barrokoa
  • Kronologia: 1656
  • Estiloa: Espainiako pintura barrokoa. Velazquezen estiloa: mugimendu bizia, errege familiaren erretratuetan oinarritua.

Obraren Azterketa

Olio-pintura teknikarekin egindako erretratua da. Velazquezek perspektiba airetiko efektu zehatza lortu zuen, atmosferaren bidez errealismo handia sortuz. Konposizioa bi plano paraleloetan egituratzen da, pertsonaien banaketa eta espazioaren erabilera argi-ilunen bidez eginez. Pintzelada soltea eta kolorearen erabilera ere nabariak dira, formak eta argiak definituz.

Obraren Edukia

Meninak Velazquezen azken garaiko erretratua da, non erregea, erregina eta haien familia aurkezten diren. Pintura honetan, Velazquezek bere interpretazio berria eman zion erretratuari, margolariaren estudiora egindako bisita erakutsiz. Talde erretratua da, Margarita infanta, meninak, erregea, erregina eta beste hainbat pertsonaiarekin. Konposizio honetan, gero eta pertsonaia gehiago daude dokumentatuak, bat izan ezik. Margarita infanta dago erdian, bere ondoan meninak eta zerbitzariak, prestatzen ari diren tailerraren atmosferan sartuta. Koadroak ispiluan erregea eta erregina agertzeko gonbitea egiten du, baina paradoxa bat dago: margolariak ez ditu meninak pintatzen, erregea eta erregina baizik.

Obra honetan, perspektiba espaziala eta aire efektua nabarmenak dira, eta pertsonaien eta ingurunearen irudien arteko erlazioak garrantzitsuak dira. Velazquezek airetik perspektiba sakona eman zion, eta pertsonaien inguruak lausotuta daude, espazioa ikusleekin partekatzea lortuz.

Ondorioa eta Balorazioa

Velazquezen Meninak obrak argi eta ilun artean dagoen mundu misteriotsu baten irudia ematen du. Obra honetan, errege familiaren bizitzako atal bat ikusten da, baina pertsonaien arteko lotura estua eta atmosfera misteriotsua sortzen duen pintura da. Velazquezen pintzelada soltea eta mihisean lortutako errealismoa obra hau artearen adibide bikaina bihurtzen dute. Velazquezek bere koadroak egiteko erabili zuen teknika eta estiloak garaiko gizartea eta bizimoduak transmititzen ditu. Obra hau, barroko estiloan egina, teknika eta forma aldetik berezia izanik, Espainiako artearen gailurreko obretako bat da.

Entradas relacionadas: