arte
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 31,97 KB
Partenoia ( Iktinos eta Kalikrates,k.A. 447tik 438ra bitarte,Tenplua,Marmola eta zura,Greziar Klasioka, Atenasko Akropolian)Hiru eskailera-mailak (estereobatoak) osatutako oinarri baten gainean goratutako plataforma (estilobato) baten gainean dago Partenoia, eta doriar zutabez osatua dago: Zortzi, aurrealdeko fatxadetan, eta hamazazpi, alboetakoetan.
Hiru sekzio horizontalak ditu entablamenduak: Arkitrabea, Soila eta apaingarrik gabea; Frisoa, triglifoak eta metopak txandakatuta; Eta gainekoaldean, eralitza, muturretan eskultura txiki batzuk(akroterak) dituela. Erlaitzaren gainean bi isukrkiko estalkia zegoen.
Kapitelak, entablamendua eta frontoia apaintzen zituen kolore gorriak, urreak eta urdinak (gaur egun galdu da).Tenplu doriar oktastiloa da, baita periptero monopteroa ere, koloma-ilara batek inguratzen baitu perimentro guztia. Barnealdean, murru batek bi aretotan banatzen du tenpluaren oinplano angeluzuzena: Naosa etaOpistodomoa.
Pronaos hexastilotik sartzen zen naosean. Barruti sakraturako gelaurrea zen pronaosa, eta bertan zegoen Atena jainkosaren estatu dotorea, Fidias eskultoreak egindakoa.
Mendebaldeko aldean, bigarren arkupe hexastilo batetik sartzen zen opistodomoan (altxorra gordetzen zen han), non lau koloma joniar zeuden.Atenasko akropolian dago Partenoia. Fatxada nagusia ekialde begira dago. Muino baten goreneko aldean kokatua, Partenoiak akropoliko eraikin garrantzitsuen multzoa egituratzen du; Horien artean, nabarmentzeko moduakoak dira, Atena Nike, tenplua, propileoa eta Erekteion tenplua.
Iktinos eta KalikratesPersiarrak garaitu eta gero atenastarrek Atena jainkosari eskaini zioten tenplu handia da Partenoia. Periklesen garaian eraiki zen (K.A.V. Mendean). VI. Mendean, tenplua kristau bilakatu zen, Turkiarrek lurraldea mendean hartu zutenean, XV.Mendean, meskita bihurtu zuten Partenoia. XIX.Mendean, ingelesek hainbat eskultura inglaterrara eraman zituzten.
Apaingarri eskultorikoak (fidiasek eginda) frontoietan zeuden, eta han Atena jainkosaren bizitzaren episodio batzuk irudikatzen ziren.Kanpoaldeko frisoa apaintzen zuten metopetan, lau borroka mitologikoak zeuden irudikatuta. Naosa inguratzen zuen frisoan, Panatenea Handien prozesioa zegoen landua harrian; Atenaren omenez egiten ziren festa horiek, lau urtetik behin. Partenoiko frisoa zentauroen aurkako borrokak irudikatzen dituzte, Fidiasek egindakoak.Partenoia dugu matematikaren bidez perfekzioa eta harmonia bilatzearen adibide onena.
Ereduak eta eraginak Tradizio doriarren (sendoa, soila eta monumentala) eta berrikuntza joniarraren (proportzioak arindu)
arteko sintesi perfektua da Partenoia. Nabarmentzeko modukoak dira kolomen zuzenketa optikoak (entesia). Partenoia perfekzio arkitektoniko
greziarren une gorentzat jotzen da, aldi berean, arkitekturaren eta eskulturaren arteko fusio perfektuaren eredua da. (Konkordiaren tenplua, Agrigenton, Sizilia k.A.V.Mendea)
Kuros (Anavyssoskoa) eta Kore (Peploduna):(k.A. 530-k.A. 500,Marmola, 1,95 eta 1,20)
Testuinguru historikoari dagokionez,gizartea oso hierarkizatua zegoen, boterea lurjabez osatutako oligarkia baten esku zegoen. Hainbat ezaugarri formal partekatzen dituzte bi eskulturek. Izan ere, simetria, hieratikotasuna eta geometria erabiltzen dituzte. Simetriari dagokienez, erdian ardatz bat ipini, eta irudiak bi zatitan berdin-berdinetan moztu daitezkeela antzematen da bi eskulturetan; Korearen besoaren jarrera eta Kurosaren hanka aurrerarua dira salbuespen bakarrak. Bi irudien jarrera hieratikoa beste ezaugarri nabarmen bat da. Gorputzaren eta aurpegiaren jarrera frontalak eragiten du hori, eta Korearen eskulturan, peploaren (tunikaren) itxurak. Geometrikotasunaren adatsaren egituran, aurpegiaren xehetasun batean, kurosaren gorputza eta korearen arroparen erliebeetan antzematen da. Aipagarria da greziar estatuak koloredunak zirela.
Ereduak eta eraginak Bi izan ziren greziako eskultura arkaikoaren jatorriak: bata, xoana izeneko irudi primitiboak (egurrezkoa) eta bestea egiptoko estatugintza. Egiptoko eskulturaren ezaugarri batzuk imitatu zituzten Greziarrek, frontaltasuna edo gorputz- adarraren mugimendua besteak beste.
Delfosko auriga (480-460, brontzea, estilo greziar soila)
Testuinguru historikoari dagokionez, Merkatari klasea indarra hartuz joan zen eta oligarkiaren boterea ahultzen. Gaur arte iraun duen brontzezko Greziar eskultura bakanetako bat da. Tamainia naturalekoak, eta argizari galduzko teknikaren bidez zizelkatu zen, gainera, baditu zilar-orrizko eranskinak. Gorputza atleta- gorputz sendo bat da, eskuineko besoak koadrigaren uhalei eusten die, eta gaztea aurrera begira dago. Oinak,berriz, proportziorik gabekoak dira eta aupegian ez da ageri irribarre arkaikoa, baizik eta k.A. V.Mendean ohikoa zen hieratikotasuna agertzen da. Jarreran baretasuna besterik ez du adierazten haren aurpegi hieratikoa (expresio gabekoa).Soinean, tunika tradizional luzea darama, uhal batek gerrira lotuta, eta Lan bikaina egin zuen egileak tunikaren goiko tolesak zizelkatzen, dinamikoak baitira. Beheko toles paraleloak, berriz, sakonagoak dira, Bestalde, nabarmentzekoa da,esku eta oinen bilusien errealismoa eta zehaztasuna. Aipatzekoak dira begiak, adierazkorrak eta biziak baitira, baita ilea ere, finezia handiz zizelkatu baitzuen egileak. Gainera, aurigak diadema fin bat darama buruan. Azkenik, Siziliako tiranoak koadriga-lasterketa irabazi izana ospatzeko eraikiarazi zuen eskultura.
Diskoboloa (Miron egilea, k.A.460, jatorrizkoa brontzez, estilo greziar klasikoa)
Testuinguru historikoari dagokionez, Persiarrak garaitu ondoren, periklesen mendea hasi zen (demokrazia). Klase merkataria oso indartsua zen, eta arte-eskaerak egiten zituen. Aipatzekoa da, hau, klasizismoko lehen artelana izan zela. Diskoboloak, eskultura arkaikoaren zenbait oinarrizko printzipio hautsi (aurrez aurre agertzea eta zurruntasuna) eta mugimendua adierazi zuen. Gorputzak “s” bat eratzen du, beso zabalek marrazten duten arkuarekin konbinatuta. Mugitzen ari diren lerroen antolamendu horri rhytmos esaten zaio. Eskultorearen lan anatomiko ona da nabarmendu beharreko beste alderdi bat, behar bezala markatzen baititu, tentsioan jarritako muskulu guztiak. Halere, adierazkortasun hori ez da islatzen buruan, aurreko garaiko kutsuak gordetzen bititu, hala nola, bisaiaren hieratikotasuna eta ilearen geometrizazioa. Apoloren omenez egindako joko batzuetan hil zen atleta gazte baten irudia da Diskoboloa. Garai hartan, jainkoez gainera, edertasunaren eredu ideal gisa aurkezten ziren atalak ere.
Doriforoa (Egilea poliklito, k.A.450-440, jatorriz, brontzea, estilo greziar klasikoa)
Zurik dagoen atleta gazte baten irudia zizelkatu zuen Poliklitok. Biluzik dago, eta lantza bati eusten dio ezker besoak. Proportzioen, neurri eta lerroen kalkulu zehatza egin zuen eskultoreak eskulturaren konposizioa ezartzeko. Izan ere, haren ikuspegitik, kanon perfektua osatzen du kalkulu horrek; Burua halako zazpi da garaiera perfektua. Gorputzaren zati desberdinen arteko joko harmoniko soila sortu zuen Poliklitok, eta oreka (contrapposto) lortu. Horrela, dinamismoaren eta estatikotasunaren arteko kontrastea lortu zuen artistak: Soina tenkatuta dago, eta, aldi berean, eskuineko aldaka goratuta eta ezkerreko hanka okertuta; kontrako efektua eragin zuen.Gorputzaren moldatzeari dagokionez, giharren lerro nagusiak nabarmenki markatuta daude. Burua, berriz, modu naturalistagoan egin nahi izan zuen eskultoreak, eta horren adierazgarri da aurpegi keinuduna eta ilearen antolamendua. Geldirik dago atleta, jaurtiketa-proba baten parte hartu baino lehen. Indar fisikoaren eta adimenaren arteko oreka ezin hobea erakusten du, hau da, gorputza eta espirituaren arteko harmonia. Atletaren jarrera psikologikoari dagokionez, ez da susmatzen harrotasun edo keinurik. Eragin handia izan zuen inspirazio-iturri hartu zuten, Michelangelo Buonarrotik.
Partenoiko 27.Metopa (Egilea Fidias, goi-erliebea, greziar klasikoa)
Konposizioaren eta narrazioaren ikuspegitik, metopa harrigarrienetako eta onenetariko bat da. 25 zentimetro ireteten den goi-erliebe batean ikusi ahal dugu zentauro baten ihes egiteko ahaleginak. Lapitaren tunika haren bi besoak estaltzen ditu, eta gaztearen gorputzaren harmoniaren eta zentauroaren gorputz bihurrikatuaren arteko kontrastea areagotzen da. Aipatzekoak dira konposizioaren egitura harmoniko eta aldi berean dinamikoa, adierazkortasun handikoak baitira irudiak. Greziako mitorik ezagunetako bat irudikatzen dute: Zentauroaren eta lapiten (tesaliarren) arteko borroka. Zentauro ugari izan ziren hipodamia eta lapiten errege arteko ezkontzan gonbidatuta. Ospakizuna gaiztotu, eta Lapiten eta zentauroen arteko gerra ekarri zuen. Kondaira horren bitartez, ordena eta zibilizazioa basakeriari gailentzen zaizkiola sinbolizatzen zuten greziarrek.
Apoximenoa (Egilea Lisipo, estilo greziar postklasikoa, neurri berria 1/8)
Atleta zutik dago,biluzik, eta besoak goratuta ditu. Ezkerreko hankak usten dio gorputzaren pisuari,zurrun eta ezkerreko besoa eskortzoan du. Eskuineko hanka, pixka bat aurreratuago dago, gorputzetik bereiz. Gorputzatal bakoitzaren tentsioa eta atsedena konbinatzen ditu,baina Poliklitorena baino dinamikoagoa den contrapposto batean eta Honen proportzioak lerden eta luzatuagoak dira poliklitorenak baino. Ez da atleta heroikoa borrokalari gizona baizik. Urrutira begira dago, nekatua dagoela ikusi ahal dugu bere aurpegian eta ilea pixka bat nahasita duela, eta beso luzatua estrigiloarekin garbitzen ari da, eguneroko bizitzako keinu bat eginez. “Apoximenos” “olioa kentzen ari dena” esan nahi du. Burua gorputzaren zortziren bat izatea proposatu zuen Lisipok,eta horren ondorioz, proportzioak ez dira hain biribilak, modelatua leuna da eta burua txikiagoa da.
Samotraziako garaipena (k.A.200, greziar helenistikoa)
Bururik eta besorik gabeko emakumezko hegaldun baten irudia da eskultura. Artelanaren ezaugarri nagusia dinamismoa da, eta bi faktorek ematen diote mugimendua. Alde batetik, bizkarreko hegalek eta eskuineko hankak sortzen duten kontrapisuak irudia aurrerantz doan sentsazioa irudikatzen du. Beste alde batetik, emakumearen jantzien kurba eta tolesek oihal bustiak izeneko teknika darabilte. Baliabide horrek, mugimendu sentsazioa emateaz gain (haize kontra doan sentsazioa ematen du), gorputzaren anatomia nabarmendu zuen eskultoreak.
(Atena eta Gea) (II.Mendea, greziar helenistikoa)
Zeusen aldareko frisoak izen bereko eraikuntzan daude. Goi-erliebe jarraitu bat zen frisoa, 120m baino luzeagoa, eta gigantomakiaz ziharduen: Atena eta Gea narrazioaren parte ziren. Nabarmentzekoa da multzoa osatzen duten lau irudien indarra eta konposizioaren dinamismoa, eta giharrak, aurpegien adierazkortasuna eta bi pertsonaien jantzi bustien mugimendua. Olinpoko jainkoen eta erraldoien arteko borroka deskribatzen du frisoaren atalak. Atenak iletik helduta du Erekto, eta amaren (Gearen) babespetik urrun darama. Erekteori, berriz, Atenaren sugeak kosk egin dio, eta Gea, azkenik, etsiak hartuta dago, sugeak semea hil baitio, goi-erliebearen eskuineko aldean, lurrean.
ERROMA
Erreferente historikoak:
K.A. VIII.Mendean, hainbat herri bizi ziren Penintsula Italikoan, haien artean nabarmenenak, Etruriarrak, eta latindarrak. K.A. 753an, Erroma izeneko herrixka bat fundatu zuten latindarrek.Hiru aldi nagusitan banatzen dugu Erromatar inperioa:
Monarkia: K.A. 753-509
Errepublika: K.A. 509-31. Erromatarrek beste lurralde batzuk kolonizatu zituzten.
Inperioa:K.A. 31- K.O. 476
Erromak kultura-arloan, zibilizazio etruriarraren eta Greziako kulturaren eragina izan zuen.
Etruriar arkitektura:
Mesopotamian izan zuten jatorria arkuak eta gangak. Etruriar artearen bidez heldu ziren Europara elementu arkitektonikook, eta Erromako arkitekturaren oinarri tekniko bihurtu ziren.
Etruriar tenpluak:
Zutabe leunak
Taulamendua: Arkitrabe leun batek, eta friso xume edo lau batek eta erlaitzak osatzen zuten.
Erromako artearen ezaugarri orokorrak:
Erromako kulturaren eta artearen jatorria oso eklektikoa da eta Etruriako eta Greziako eragina nabarmena izan zuen. Adibidez,Erromako arkitektoek sistematikoki erabiltzen zuten erdi-puntuko arkua eta kanoi-ganga edo ertz-ganga eta hau Etruriar arkitekturaren bidez bereganatu zuten. Gainera, Greziako ordena ,ordena toskanarra eta ordena konposatua (joniarra eta korintiarra) gehitu zizkieten: Ordena konposatua, joniar kapiteleko elementuak (bolutak) eta korintoarrekoak (akanto-hostoak) nahasten zituzten. Alde estetikoari baino gehiago alde tekniko eta funtzionalari eman zion lehentasuna. Eskulturari dagokionez, oso presente zegoen esparru publikoan, bai pribatuan eta errealismoaren zaletasuna zen nagusi. Pinturaz eta mosaikoz apaintzen zituzten mota guztietako eraikin askotako hormak. (Nimesko anfiteatroa, erromako koliseoa baino txikiagoa eta Saguntoko antzokia)
Hirigintza eta arkitektura: Inperioaren homogeneizazioa:
Hiri berri guztietan, lauki-sarearen sistema geometrikoa ezartzen zuten erromatarrek. Hiria, bi kale nagusik banatzen zuen: Kardoak, iparraldetik hegoaldera, eta dekumanoak, ekialdetik mendebaldera. Bidegurutzean, foroa eraikitzen zuten.Han egoten ziren eraikin publiko nagusiak: Tenpluak, basilikak, oroitzapeneko momentuak (zutabeak eta arkuak). Lurraldeen arteko komunikabideek garrantzi handia izan zuten eta ingeniaritza-lanak ere oso garrantsitzuak izan ziren, hala nola zubiak eta akueduktuak. (Trajanoren foroa, k.O 107 eta 112 artean eriki zuten).
Tipologia arkitektonikoak:
Erromako eraikinak Esparru pribatuan, aipatzekoak dira etxeak: Familia bakarrentzako etxeei domus esaten zieten, eta zenbait familiarentzako, insulae. Enperadoreek, berriz, luxuzko villa handiak zeuzkaten, hirien kanpoaldean. Esparru publikoan, erlijiosoak eta zibilak zeuden. Eraikuntza erlijiosoen artean, Tenpluak dira nabarmengarriak. Maison Carré da egoerarik onean dauden tenpluetako bat: Nimesen dago. Era berean, aipagarriak dira oinplano zirkularreko tenpluak: Greziako tholosak abiapuntu hartuta, batez ere, Partenoia, Erroman. Eraikuntza zibilaren alorrean, hiru mota zeuden:
1)Dibertitzeko monumentuak
-Termak: Bainuetxe publikoak
-Antzokiak: Egitura erdizirkularra izaten zuten, Greziako antzokienaren antzekoa.
-Anfiteatroa: Oinplano eliptikoko eraikuntza
-Zirkua
2)Administrazioko monumentuak: Basilika zen garrantzitsuena. Oro har, hiru habearteko eraikin bat izaten zen
3)Oroitzapenezko monumentuak:
-Oroitzapenezko zutabeak: Trajanoren zutabea
-Garaipen-arkuak: Titoren arkuak
Materialak
Harrizkoak eta adreiluzkoak egin zituzten erromatarrek eraikin gehienak, baina, K.A. II. Mendetik aurrera, marmola ere erabili zuten, zutabeetarako hormak egiteko, eta opus caementicium delakoa izan zen nagusia: Egungo hormigoiaren parekoa.
Erromako eskulturaren errealismoa eta idealismoa
Eragina:Arkitekturaren mende zegoen eskultura, eraikinak apaintzea baitzen lan gehienen helburua.Etruriako arteak eragina izan zuen Erromako estatuagintzan, baita Greziako arteak ere.Materiala: Marmolaz gain, harria eta brontzea landu zituzten eta bi eskultura-genero landu zituzten: 1Erretratua eta 2erliebe historikoa.
1Erretratua: Bustoa, eskultura exentua eta zaldizko eskultura hartzen ditu barnean generoak. Marko Aurelioren estatua da zaldizko eskulturaren adierazgarri.Hasiera batean, Etruriako eta aldi Helenistikoko (errealista) estatuagintza izan ziren erretratuen erreferente, baina gero, k.O. I.Mendean, idealista bihurtu zen nolabait erretratugintza inperiala (idealista).
Pixkanaka, formak sinplifikatu zituzten eta eskematizaziora jo zuten. Marko aurelioren zaldizko estatua k.O.II.Mendea idealizazioa, Barberintiarrak k.A.I.Mendearen amaiera. Senatari baten estatua da, eta arbasoen erretratuak ditu estuetan errealista)
2erliebe historikoa: Errealismoa zuen bereizgarri eta inperioaren handitasuna azpimarratzeko gerrako eszena ugari irudikatzen zen. Oroitzapenezko monumentu izugarrietan zizelkatzen zituzten erromatarrek erliebeak, hala nola:
A)Aldareetan (Ara Pacis aldarean)
B)Garaipen-arkuetan
C)zutabe exentuetan
Espazio arkitektonikora egokitzen zituzten, eta horren adierazgarri Trajanoren zutabeko dekorazio helikoidala daukagu.
Panteoia (Erroma, 118-125, tenplua, hormigoia adreilua eta marmola, estilo erromatar inperiala)
Granitozko Korintiar zutabez osatutako atari oktastiloa da. Inskripzioa duen taulamendu lau bati eusten diote zutabeek, eta gainean, frontoi bat dago. Atari horren atzean, tarteko gune bat dago eta guztira 20 zutabe daude. Danborraren gainean, kupula dago: 43 m garai da, eta kasetoidurez (Apaindura huts geometrikoa kupula edo ganga batean agertzen dena) apainduta dago. Tontorrean, ia 9m garaiko diametroa duen idi-begi bat du, gela argiztatzeko eta aireztatzeko. Gela zirkulu formako barruti bat da, hainbat kaperatara ematen duen horma batek eratua; Kaperen artean, horma-hobiak daude, eta brontzezko ate itzel batzuek daramate gelara. Olinpoko jainko guztiei eskainitako tenplu bat zen Panteoia. Zeruetako zazpi jainko-jainkosei eskaini zitzaizkien zazpi absideak. Kupula handiak zeruko ganga sinbolizatzen zuen, eta haren erdiko idi-begiek, Eguzkia.
Koliseoa edo Flavioren anfiteatroa (72-80, marmol hormigoia adreilua eta harria)
Lau solairu ditu zutik, podium baten gainean kokatuta. Erdi-puntuko 80 arkuk eratzen dituzte lehenengo hiru solairuak. Laugarrena berriz, pilastra horma batek eta leihotxo laukizuzenek osatzen dute. Behetik gora, ordena hauek ageri dira bata bestearen gainean: Toskanarra, Joniarra eta Korintoarra. Oinplano eliptikoa du eraikinak. Erdian, hondarra zegoen, ikuskizuna emateko lekua, eta haren inguruan kabea, harmailen kokalekua zegoen; Han esertzen ziren Koliseoan kabitzen ziren ikusle gustiak:50.000. Eskailera eta arrapalek lotzen zituzten maila batzuk eta besteak, eta vomitorium izeneko ateetatik sartzen ziren ikusleak harmailetara. Hondarraren azpian, lurpean, adreiluzko lan konplexu bat zegoen: Zerbitzurako bulegoez eta basapiztiak gordetzeko kaiolez gain, ura eramateko sistema bat zegoen, hondarra igerileku bihurtzeko balio zuena. Koliseo ere esatzen zioten Neronen koloso baten tamainako etatua bat (40 metrokoa) zegoelako monumentutik gertu. Gladiadore bat eta basapiztien arteko borroka-ikuskizun asko egiten ziren han. Solairu batzuetako eta besteetako ordena arkitektonikoak ezberdinak izatea Errenazimenduko arkitektoek (Albertik) kopiatu zuten.
Trajanoren zutabea (107-114, erliebea, oroitzapenezko zutabea)
Marmolezkoa da zutabea, idulki laukizuzen baten gainean dago, apaingarriz dekoratutako oinarri zilindrikoa du eta 30 metro garai den fustea eta kapitel doriarra du. Kapitelaren gainean, bada egitura bat: Hasiera batean, Trajanoren brontzezko estatua bat zen. Fustean, 200 metro erliebe zizelkatu zituen egileak, Kiribilean. 155 eszena zizelkatu zituen artistak eta guztira 2500 giza irudi agertzen dira; Tartean, trajano enperadorea: 59 aldiz agertzen da, eta modu errealistan ikusten dugu beti. Beste pertsonaiak ere modu naturalistan tratatu ziren, xehetasun guztiak zehazki adieraziz. Arreta gutxi jarri zen perspektiban eta kolore biziz polikromatuta zegoen zutabea. Trajano enperadoreak daziarrak garaitu zituen momentua oroitzen du: Guduetako pasarte nagusiak zizelkatu zituen egileak, kronologikoki eta behetik gora. Hori dela eta, Erromako armadari buruzko informazio historikoa izateko iturri baliotsua da zutabea. Mota horretako monumentuek propaganda egiteko helburua zuten Erromako inperioaren alde.
Augusto Prima Portakoa (k.A.20.Urtea, jatorrizkoa brontzezkoa kopia marmolezkoa)
Oktavio ageri zaigu irudian, Erromako lehen enperadorea, zutik eta oinutsik idulki baten gainean. Enperadorea tunika batez jantzita dago eta bere gainean koraza gihartsu bat darama, erliebez zizelkatua eta gerrialdean bildurik duen kapa bati eusten dio ezkerreko besoaz. Eskuineko besoa goratuta, agintari baten autoritatea erakusten du. Beheko aldean, eskuineko zangoaren alboan, Kupido ageri da, izurde baten gainean; baliabide hori erabili zuen egileak marmolaren pisu handiari eusteko. Contrappostoa erabiltzen du konposizioak: Eskuineko aldaka goratuta eta ezker hanka tolestuta daude. Enperadorearen bisaia erakusten da gaztetuta, beraz, errealismoa bai baina greziar artetik datorren idealizaziorako joerarekin batera. Errealismoa erakusteko borondate hori antzematen da jantziaren tolesetan ere. Jatorrizkoan, marmola guztiz polikromatua zegoen kolore bizi-biziak erabilita. Enperadorearen irudiaren propaganda-irudiarekin bat pertsonaiaren historia militarrari lotutako eszenak daude korazaren erliebeetan. Augusto prima Portakoaren konposizioa eta Polikletoren Doriforoa antzekoak dira; Ziur aski lan horren kopia ikusi zuen noizbait erromatar eskultoreak. Augusto Prima Portakoa jotzen da enperadoreen erretratuen hasieratzat; Prototipo hori asko imitatu zen geroago Inperio guztian.