Arroka Metamorfikoak eta Sedimentarioak: Sailkapena eta Erabilera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,44 KB

Arroka Metamorfikoak: Egituraren Arabera Sailkatuta

Foliazioa Dutenean

  • Arbela: Buztintsu baten metamorfismo arina. Kolore opakua, urdin iluna edo beltza. Foliazioa erraz bereizteko xafla fin eta paraleloetan antolatzen da.
  • Eskisto Mikaduna: Hareatsu eta buztintsu baten metamorfismo biziagoa. Distira eta kolore aldakorra du. Foliazio izurtua eta irregularra da.
  • Eskisto Granatekin: Hareatsu eta buztintsu baten metamorfismo biziagoa. Granateak eta beste mineral batzuk (estaurolita, andaluzita) antzematen dira.
  • Gneisa: Hareatsu eta buztintsu baten metamorfismo biziagoa. Kolore argiak eta ilunak ditu, eta foliazio lodia eta irregularra.

Egitura Granoblastikoa Dutenean

  • Kuartzita: Kuartzoan aberatsa den hareharriaren metamorfismoa. Kolore aldakorra, askotan gorrixka. Gogorra eta zaila da, eta ez du azido klorhidrikoarekin erreakzionatzen.
  • Marmola: Kareharriaren metamorfismoa. Kolore aldakorra, kuartzitaren antzeko itxura du, eta azido klorhidrikoarekin erreakzionatzen du.
  • Korneana: Kuartzoan aberatsa den arrokaren ukipen-metamorfismoa. Kolore grisa edo berdexka eta itxura leuna du.
  • Faila-Bretxa: Faila-plano batean gertatutako metamorfismo dinamikoa. Itxura irregularra du, hainbat tamainatako klastoz osatuta.

Agregakinak

Eraikuntzan askotariko xedeetarako erabiltzen diren hareak eta legarrak dira. Legarrak naturalak izan daitezke. Legar larria herri-lanetan erabiltzen da material betegarri modura, eraikuntzak lurzoruko hezetasunetik isolatzeko, eta trenbideak egiteko.

Arroka Sedimentarioak: Jatorriaren Arabera Sailkatuta

Jatorriaren arabera, arroka sedimentarioak bi talde nagusitan banatu daitezke:

Ez-Detritikoak

Aurretik existitzen ziren arroken zati eta mineralak higatu, garraiatu eta pilatzean sortzen dira.

  • Arroka Karbonatuak: Kaltzio eta magnesio karbonatoetatik eratuak.
    • Kareharriak: Kaltzio karbonatoz osatuak.
    • Margak: Kaltzio karbonato eta limo edo buztin parte handiz osatuak.
    • Dolomitak: Kaltzio eta magnesio karbonatoz osatuak.
  • Ebaporitikoak: Ur gazia lurruntzean, bertan dauden disolbatutako gatzak arroka sortzean.
    • Igeltzua: Kaltzio sulfatoz osatua.
    • Gatzak: Sodio kloruro, potasio, magnesio gatzak.
  • Materia Organikoa Pilatzean:
    • Petrolioa: Itsas mikroorganismoen arrastoen alteraziotik sortua.
    • Ikatzak: Landare-jatorriko materialen karbonizaziotik sortuak.

Detritikoak

  • Konglomeratuak: Klastoak 2mm baino handiagoak.
  • Hareharriak: Klastoak 2 eta 0,06 mm artekoak.
  • Buztinak eta Limoak: Limoa 0,06-0,003 mm bitartekoa eta buztina 0,003mm baino txikiagoa.

Arroka Sedimentarioen Erabilera

  • Hartxintxarrak eta Hareak: Eraikuntzarako material gisa (zimenduak).
  • Hareharriak, Kalizak eta Dolomitak: Hormak egiteko, eraikinak apaintzeko.
  • Ikatza: Zentro termikoetan erregai gisa.
  • Petrolioa: Industria kimikoan.

Entradas relacionadas: