Arreta-Neurriak eta Isolamendu Protokoloak Osasun Zentroetan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,04 KB
Arreta-Neurri Estandarrak Osasun Arloan
Arreta-neurri estandarretan sartzen diren neurriak:
- Eskuak garbitzea.
- Eskularruen erabilera.
- Maskarak, arnas babesak, begi-babesak eta karetak.
- Batak eta bestelako babes-elementuak.
- Pazientea zaintzeko ekipamendua.
- Lentzeria eta ikuztegia.
- Plater, baso, katilu eta bestelako tresnak.
- Gelaren eguneroko eta bukaerako garbiketa.
- Hondakinak desegitea:
- Poltsa beltzean: Hiriko hondakinen motakoak (bulego-materiala, janari-hondarrak, lorategikoak), baita gazak, bendak, pixoihalak eta odol kopuru txikiak ere (100 ml-tik beherakoak).
- Poltsa gorrian: Osasun-arloko hondakin mota espezifikoak, adibidez, odola eta gorputzeko fluidoak, enbaseko.
- Edukiontzi zurrunean: Ebaki dezaketen objektuak (bisturiak, orratzak, etab.).
Tuberkulosi Kasuetarako Isolamendu Gelaren Baldintzak
- Kanpoko presioaren aldean presio negatiboa mantendu behar da gelan, eta leihoak blokeatuta eta atea itxita mantendu behar dira.
- Aire-sistemak gutxienez 6-12 aldaketa egin behar ditu orduko (larrialdietan).
- Kanpora irten behar duen aireak HEPA iragazki batetik pasatu behar du.
Tuberkulosia: Kutsatzea eta Arreta
Tuberkulosia gaixotasun infekziosoa da, tratamendua zuzen jarraituz gero sendatzea lortzen dena. Hasieran kutsakorra da, airearen bitartez.
Gutxiago kutsatzeko, airearen mugimendua gidatzeko sistema sofistikatu bat daukate. Horri esker, presio txikiagoa egoten da gela barruan, eta, beraz, aireak korridoreetara eta beste geletara ez ihes egitea lortzen da. Sistemak ondo funtzionatzeko, ateak eta leihoak itxita eduki behar dira denbora guztian.
Zu ezin zara gelatik irten, medikuak baimentzen duenean izan ezik, eta beti maskararekin. Zure medikuak esango dizu alta noiz hartu behar duzun eta etxean zein arreta-neurri jarraitu behar dituzun.
Zoster Herpesa eta Barizela (Aire Bidezko Kutsadura)
Gaixotasun hauek kutsakorrak dira (aire bidez). Gutxiago kutsatzeko, airearen mugimendua gidatzeko sistema sofistikatu bat daukate. Horri esker, presio txikiagoa egoten da gela barruan, eta, beraz, aireak korridoreetara eta beste geletara ez ihes egitea lortzen da.
Sistemak ondo funtzionatzeko, ateak eta leihoak itxita eduki behar dira denbora guztian. Zu ezin zara gelatik irten, medikuak baimentzen duenean izan ezik, eta beti maskararekin. Zure medikuak esango dizu alta noiz hartu behar duzun eta etxean zein arreta-neurri jarraitu behar dituzun.
Staphylococcus Aureus Erresistentea (SARM/MESA)
Staphylococcus aureus bakterio bat da, normalean ez die inolako arazorik sortzen pertsona osasuntsuei.
Bisitak mugatuak dira, eta arreta-neurri jakin batzuk hartu behar dira:
- Eskularruak, maskara eta mantala janztea (kasuaren arabera).
- Babes-materiala seinalatutako lekura bota behar da, gelatik irten aurretik.
- Ezingo dituzte ospitaleko beste pazienteak bisitatu.