Arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua kant
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 36,27 KB
BERPIZKUNDEA ETA ZIENTZIA-IRAULTZA - Ezaugarri orokorrak
Berpizkundean (XV-XVI), Absolutismoaren gorakada, Elizarenkontraerreforma eta Zientzia iraultza gertatu ziren. Absolutismoari dagokionez, Erdi Aroan jauntxoek lortutako boterea Erregeek berreskuratuko dute, hainbat baliabide erabiliz, eta horrela, erregeenboterea handituz joango da. Mugimendu honi dagokionez, esan beharra dago ez dela garai historiko bat bakarrik, baizik eta pentsamolde eta jarrera bat ere badela, familia, gizartea, politika eta antzeko arloetan eragin nabarmena baitu. Bestalde, garai haietan,Elizarenkontrarreforma gertatuko da. Hau, egindako erreformagatik, erregeenboterehanditzearengatik eta zientziaren gorakadagatik gertatuko da, eta ondorioz, Elizak indar asko galduko du, ordura arte jakintza guztia monopolizatzen baitzuen. Beraz, Elizak behera eta Zientziak gora egingo dute, eta aipatzekoa da zientziarengorakada hau filosofia modernoaren sorrerarekin lotuta dagoela. Koperniko, Kepler, Galileo eta Descartes bezalakoek zientzia berrien zutabeak ipini zituzten, eta horrela, zientzia garatzen hasiko da.
DESCARTESEN RAZIONALISMOA- Razionalismoaren ezaugarri orokorrak.
Arrazionalismoa ezagutzareniturri gisa arrazoia erabiltzeari deitzen zaio, eta Descartesek arrazionalismo modernoa sortu zuen. Descartesen ustez, arrazoiak, bere gainetik ezagutza lortzeko, ez du beste irizpiderik onartzen, eta hainbat ezaugarri ditu. Hasteko, arrazionalismoaren ezaugarri nagusia arrazoian konfiantza edukitzea da, hau da, arrazoia ezagutza iturri garrantzitsuena da eta baliozkoezagutza sor dezakeen bakarra.
Honetaz gain, ezagutzasentikorragutxietsi egin behar da, izan ere, zentzumenek sarritan engainatu egiten gaituzte eta hutsak egitera bultzatzen gaituzte, ezagutza sentikorraezin baita unibertsala izan. Gainera, arrazionalismoak zientziaunibertsal eta beharrezkoaren nahitaezkotasuna adierazten du, hau da, zientziako judizioek, arrazionalismoaren ikuspuntutik,baliagarriak izan behar dute kasu guztietarako; unibertsalak, eta nahitaez horrela izan behar dute; beharrezkoak. Azkenik, aipatzekoa da munduarenarrazionaltasuna, hau da, gertaera orok justifikazio edo kausa bat duela, eta kausa hori ezaugarria da arrazoiarentzat, bere kabuz ezagut dezake.
ENPIRISMOA LOCKE-HUME - Enpirismoren ezaugarri nagusiak.
Lockek Descartesen filosofia ezagutu zuen. Descartesentzat,arrazoimenaren indarra bakarra, gizaki guztiengan dagoelako,askitasuna duena, bere baitan daudelako beharrezko oinarriak, eta akatsikgabea da, metodo zuzena jarraituz ezin delako akatsik egin. Lockek ordea, beste ikuspuntu bat zuen, arrazoimenak akatsak baitzituen bere ustez. Hasteko, arrazoimenaez da bakarra, guztiongan desberdina baita. Gainera, ez du askitasunik, izan ere, bere oinarriak kanpoko esperientzia pertsonaletatik hartzen ditu. Eta azkenik, ez da akatsik gabea, izan ere, akatsak ditu esperientziaren datuak falta zaizkiolako, oinarriokerrak ditu, hizkuntza behar du, frogak falta zaizkio… Eta ondorioz, arrazoimena ezagutu baino lehen, bere mugak aztertu behar dira. Horrela, Lockek errealitaterakoezagutza egokiak Nia, Jainkoa eta gainerakogauzak direla dio; Niaerreala da, pentsatu eta arrazoitu egiten dudalako, Jainkoaerreala da; kausalitate froga dago, izan ere, existitzen den oro norbaitek sortutakoa da, eta sortzaileen katean infinitura ezin dugu jo; dena izaki bakar batek sortu du, hau da, Jainkoak, eta gauzak errealak dira;gauzenerrealitateasentsazioen bidez ezagutzen da, eta Niaren kanpoko sentsazioek kanpoan existitzen diren gauzak direla adierazten digute, eta adierazpen hauek ukaezinak dira. Bestalde, Humek beste ikuspuntu bat du ezagutzari dagokionez. Bere ustetan, edukimental guztiak pertzepzioak dira, eta hauek bi motatakoak izan daitezke: inpresioak; sentipen, grina eta emozioak dira, buruan agertzen zaizkigunak eta barrukoak nahiz kanpokoak izan daitezkeenak, eta ideiak; hauek inpresioaren irudiak dira, aurrekoak baino ahulagoak. Ideia hauek elkartu eta ideiak konplexuagoak eratu daitezke, lege batzuk jarraituz.
Ilustrazioaren ezaugarri nagusiak
Ilustrazioa XVII.Mendean heman zen, argiaren Mendea ere esaten zaio, izan ere, metafora hau erabiltzen da: ilustrazioaargiaren irudia da, ezagutza, arrazoia, ordena, ontasuna eta kontrolaren sinbolo. Argi hau, iluntasunari kontra egiteko erabiltzen da, izan ere, ignorantziak, erroreannahasteak, kaosak, erorketak eta gaizkiak iluntasuna osatzen dute, eta ilustrazioak hauei kontra egiten die argi gisa jokatuz. Beraz, ilustrazioak autoritateak eta tradizioak gidaturiko iluntasunari argia edo espiritu kritiko arrazionalista bat kontrajarri zion. Horrela, zientzia berriekiko konfiantza izan zuten ilustratuek, autoritateari eta naturaz gaindikoari eraso zioten eta arrazoiautonomoa defendatu zuten, gizateriaren aurrerapena lortzeko. Ilustratuek uste zutenez, zoriontasunerako bidea arrazoimenkritikoaren erabilpenetik pasatzen zela, eta gizateriaren aurrerapena arrazoimenarenerabileratik datorrela zioten. Laburbilduz, hauek dira ilustrazioaren oinarri filosofikoak:
-Arrazoia: Ilustrazioak arrazionalitate eredu berri bat eratzen du, aurreko ereduekiko erabat desberdina. Eredu honetan,arrazoiakenpirikoa, kritikoa, autonomoa eta praktikoa izan behar du, eta tradizio edo autoritate guztien gidaritza baztertuz bakarrik lortuko da gizakia zuzentzea.
-Natura: Ilustrazioak naturara jotzen du, zuzenbide, erlijio eta moralnaturala proposatuz. Arlo guztietan naturalera jotzen da, horrela, naturazgaindikoari den metafisikoari gain jartzeko.Zientziak Jainkoarekiko autonomia baieztatu zuenez, natura izango da arrazoiarenerreferentzia berria
-Erlijioa: Intelektualek erlijioa zalantzan jarri materialismo eta deismo teorien bitartez. Materialismoak materiaren mugimendu eta aldaketak betiereko legeen ondorioz sortuak direla dio, ez dagoela jainkorik. Deismoak, jainkoa existitzen harren mundua autonomoa dela, Jainkoak mundua sortu ondoren bere kasa utzi zuela.
-Askatasuna: Ilustratuek askatasuna aldarrikatzen dute, arrazoi autonomoa bultzatuz, eta horrela pentsatzeko eta adierazteko askatasuna eskatuz.
-Aurrerapena: Aurrerapen zientifikoteknikoak munduari eta historiari buruzko ikuskera baikorra ematen zion ilustrazioari.
-Hezkuntza: Kulturaren bidez mentalitate kritikoagoa, arrazionalagoa eta askeagoa lortu nahi zen. Hezkuntza aztertzerakoan giza izaerari buruzko teoriak sortu ziren. Helvetiustek zioen gizakia egoista zela baina ondo bideratuta gaitasun bat zela; Rousseauk ordea, gizakia berez ona zela baina gizarteak okertzen zuela.
-Politika: Erregearen eskubideak jainkoarengandik zetozela pentsatzeari utzi eta agintearen jatorriari buruzko teoriak sortu ziren. Gizakiak bere eskubideen zesio egiten zion agintariari egitura soziala mantentzeko, zioen Rousseauek. Kantek Zer da Ilustrazioa?-n printzeak herritarren askatasuna errespetatu behar zuela zioen, baina askatasuna ezin zela izan erabatekoa, legedia betearazi behar zelako gizartea antolamentuak irauteko.
Kant eta Ilustrazioa: sapere aude.
Kanten iritzian, autonomia da gizakiaren ezaugarri bereizgarriena, hau da, erabaki pertsonalak hartzeko gaitasuna. Era autonomoan jarduteak, adingabetasuna atzean utziz, gizakia heldutasunera iritsi dela adierazten du, bere kabuz pentsatzen ausartzen dela, irizpide pertsonalak dituela, bere buruaren jabe dela. Modu autonomoan jarduteak heteronomia atzean utzi duela esan nahi du: besteen iritziak itsu jarraitzea, iritzi hauek hausnartu, kritikatu eta barneratu gabe. Horregatik da ilustrazioaren lema “Sapere
aude!”
Gizaki heteronomoak, beraien ordez pentsatzen duten tutoreen “ardurapeko” intelektualak dira Kanten ustez. Tutoreak ardurapekoei zer pentsatu behar duten esaten dietenak dira. Izan ere, Naturak gizakiei pentsatzeko ahalmena eta askatasuna eman badie ere, gizaki asko gustura daude ardurapeko gisa, nagiak eta koldarrak direlako. Gainera tutoreek, pentsatzekoa askatasuna lortzea oso zaila eta arriskutsua dela sinestarazten diete gizonezko askori eta ia emakumezko guztiei. Filosofoak dioenez, erlijio inposizioa da “tutoretzarik kaltegarriena eta duingabeena” eta errege ilustratuak hiritarren erabakiak errespetatu behar ditu bai erlijio kontuetan bai lege-erreformetarako proposamen arrazoituetan.
Kantek uste du Ilustrazio-garaia gizadiaren adingabetasun egoera hau atzean uzteko garaia dela, gizakia bere kabuz pentsatzen hastekoa. Aurrerapauso hau emateko pentsatzeko eta adierazteko askatasuna beharrezko baldintza da, hau da, arrazoiaren erabilera publikoa egiteko askatasuna, horrek ahalbideratzen duelako kritika, erakundeen hobekuntza eta aurrerapena.
Kant eta Ilustrazioa: arrazoimenaren erabilera publikoa eta erabilera pribatua.
Kant arrazoiaren erabilera publikoaz eta pribatuaz mintzo da “Zer da Ilustrazioa? Galderari erantzuna” lanean. Filosofia kantiarraren arabera arrazoiaren erabilera publikoa askea izan behar da eta pribatua, berriz, murriztu egin behar da sarritan.
Arrazoiaren erabilera publikoa, adituak iritzi publikoaren aurrean egiten duena da, erabilera pribatua, aldiz, hari dagokion funtzionario-postu edo kargu jakin batean zilegi zaiona. Hori guztia argitzeko, hiru adibide aipatzen ditu:
Armadako ofizialak bete egin behar du beti gainetik datorkion agindua (erabilera pribatua). Hala ere, aditua den aldetik, ozen argudia dezake agindu horren helburu edo onuraz, iruzkinak egin ditzake soldadutzaren akatsei buruz, bere publikoaren aurrean, azken honek epai dezan (arrazoimenaren erabilera publikoa).
Herrikideak ezin diezaioke uko egin zergak ordaintzeari (erabilera pribatua). Nolanahi ere, herrikide horrek berak ez dio bere betebeharrari huts egingo, aditu bezala, zerga horien bidegabekeria edo desegokitasunari buruzko bere gogoetak argitaratzen baditu (arrazoimenaren erabilera publikoa).
Apaizak bete egin behar du zerbitzatzen duen elizak agindutakoa, eta irakasteari ekin behar dio sinesbidearen arabera, ikasle nahiz elizkideen artean (erabilera pribatua). Dena den, aditu gisa askatasun osoa du, baita eginkizuna ere, arduraz ikertutako eta asmo oneko bere ideiak sinesbide haren akatsez publikoki ezagutarazteko, edo erlijio eta eliza hobetzeko bere proposamenak aurkezteko (erabilera publikoa).
Arauak edo legeak bete nahi ezean, armada, gizartea eta apaizgoa uztea da duten aukera bakarra. Arrazoimenaren erabilera pribatuan ez dago askatasunik. Kanten ustez.
Hala eta guztiz ere, arrazoimenaren erabilera pribatuaren askatasunik ezak ez du Ilustrazioa galarazten, baldin eta arrazoimen publikoaren erabilera bermatzen bada: Informazioa emateko, pentsatzeko eta publikoaren aurrean ideiak adierazteko askatasuna.