Arrazoimena

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,73 KB

Arrazoimena eta sentimenduak


Arrazoimenaren eta sentimenduaren arteko nolabaiteko sintesia da gizakia.Arrazoimena baino sentimendua da gizakia, beste batuentzat sentimendua baino arrazoimena.
Logosa duen animalia da gizakia:
Logos terminoak arrazoimena adierazi nahi du. logosak hartu ditzakeen adierak:*Logosa,gauzak ulertzeko moduan esateko gaitasuna da, errealitateaz aritzeko,errealitatea ulertzeko eta azaltzeko,eta errealitateaz hitz egiteko kontzeptuzko hizkuntza bat erabiltzeko gaitasuna izatea.*Baina logosak ere duen animalia hori gizartean bizitzeko gai den izakia ere bada,bera bezalako guztiek hizkuntza bat erabiltzen dutelako.*Azkenik,arrazoiz edo zentzuz pentsatzeko gai izatearekin ere dago lotuta logosa:
Zentzudunak izanez denontzat egokia zer den aztertu eta deliberatu.

Arrazoimena eta arrazionaltasuna



Gizakiok era askotara erabil ditzakegun hainbat gaitasunen multzoa da arrazoimena.
Kantek zioenez,ez dago arrazoimen bat,arrazoimenaren zenbait erabilera baizik.Horregatik arrazionaltasunak egun arrazoimena erabiltzeko eta aztertzeko modu ugari daudela nabarmentzeko.

Arrazoimen teorikoa ta arrazoimen praktikoa:

Bi modutara erabil dezakegu arrazoimena

Egiara iristeko, modu honi arrazoimen teorikoa esaten zaio*eta zoriontasunera iristeko, honi berriz, arrazoimen praktikoa.Aristotelek esnez, “bestela izan ezin duena”du aztergai arrazoimen teorikoak.Nahitaez hala diren objektuak edo gertakariak eman nahi zituen aditzera,adb,kea beti airean gora egitea.Arrazoimen praktikoak,”bestela ere izan daitekeena”du aztergai.Errealitate batzuk izan daitezke ala ez, edo modu askotara izan daitezke,eta alakoak aztertzen ditu.Gizakiok zer helburu egin behar dugun azaltzea da arrazoimen praktikoaren ardura,eta norbaitek eginkizun hori ondo egiten duenean zentzuko pertsona da.
Zentzuzko arrazoimen ere esaten zaio arrazoimen praktikoari.

Arrazoimen historikoa ta bizi arrazoimena:

Bilakaera historikoaren kontzientzia dugu gizakiok.Arrazoimen deritzogun gaitasun hori ez da finkoa,geldi eta denboratik at dagoen zerbait errealitate historikoa da.Artearen,zientziaren,hizkuntzaren eta kulturaren antzera,arrazoimena ere historiaren emaitza da.
Bizi-arrazoimen kontzeptua Ortega eta Gas-set filosofoak sortu zuen.
Bizi arrazoimena ez da besteekin aldera daitekeen arrazoimen mota bat,bizitza da,arrazoimen gisa.Arrazoimena bizitzaren osagai da,eta ezin azter daiteke bizitza,arrazoimena kontuan izan gabe.Bizitzak arrazionaltasuna eskatzen du.Bizi arrazoimena denbora behar du,denbora du bizileku eta elikagai.

Arrazoimen instrumental eta arrazoimen komunikatiboa

Gizakiok natura prozesuak teknikoki kontrolatu nahi ditugu premiak asetzeko.Ezagutza teorikoa baliabide hutsa dugu, egun arrazionaltasun instrumentala.
Instrumentalki jokatzeko modu hori gizarte harremanetara ere hedatu da:

Arrazionaltasun estrategikoa

Arazoak konpontzeko ta norberaren helburuak lortzeko baliabideak baino ez dira.Gizakia homo oeconomicus dela esan da.Elkar aditzen saiatzeko eta denok bat jartzen ahalegintzeko ere balio du giza arrazionaltasunak,eta hori adierazi nahi du,arrazoimenaren erabilera komunikatibo edo hermeneutiko deritzonak.
Arrazoimen komunikatiboaren bidez ohartzen gara,gizaki guztiok dugula hizkuntza, eta darabilten gainerako guztiak ere pertsonak direla,gu geu bezala,eta errespetatu egin behar dela haien duintasuna.


Pertsona kontzeptua:


-antzinako eta erdi aroko jatorria:
pertsona, prosopon zen grezieraz. Antzerki-aktoreen mozorroari deitzen zaio. Etimologiaren arabera pertsonaia da pertsona. Kristautasunaren lehen mendeetan eztabaida piztu zen Hirutasuneko misterioari buruz. Garai hartan, jainkozko 3 pertsonak eta gizakia adierazteko erabiltzen zuten. Pertsona kontzeptuaren definizio klasikoa Boeziok eman zuen:"izaeraz arrazoiduna den banako substantzia" da pertsona. Esaldia hau esan nahi du:*izaeraz arrazoiduna:gizakia naturaren parte da baina arrazoiduna denez, auto-kontzientzia, nahimena eta gizartekoitasuna ditu.*banako substantzia:gizakia ez dago halabeharrean mende, eta ez da gauzen maila berekoa eta bere kasa  egiten du aurrera, inoren laguntzarik behar izan gabe.-kontzeptu kantiarraren jatorri ilustratua: immanuel kantek aberastu egin zuen pertsona kontzeptua, adiera morala eman zien. Izaki askea da, pertsona eta autonomo izatea esan nahi du. Autonomia izate horrek duintasuna ematen dio gizakiari, bere legeak erabakitzeko ahalmena duena ezingo du inork erabili. Kantek esaten zuen balio absolutua pertsonak zuela. Pertsona bera helburu izatea esan zion horrek kantek, ez dela beste zerbaitetarako bitarteko moduan erabili behar. Ondorioz, elkar errespetatzeko agindua dugu:pertsona horrek berezkoa du besteak errespetatzea, besteak ere helburuak dira.-Mugimendu pertsonalista:pertsonalismoak pertsonatzat hartzen du gizakia, banakoa nahiz kolektiboa den errealitatearentzat. Emmanuel Mounierrek sortu zuen mugimendu pertsonalista. Martin Buber-ek eta emmanuel levinas-ek gogorarazten digutenez, beste gizaki batzuekin harremanak izatea osagai du izaki pertsonalak.

Pertsona izatea eta pertsona bihurtzea

:*existentzia edo izate haragizatua:pertsona existitu egiten da, barnetasuna du, eta horrek bere buruaren mugetatik ateratzeko eta gainerako gauzetara irekitzeko bidea ematen dio.*komunikazioa:zu izatearen kontzientzia ni izatearena baino lehen sortzen zaio. gizakia gai da bere baitetatik ateratzeko, beste baten ikuspegia bere egiteko...*askatasun baldintzatua:Sartreren existentzialismoak askatasuna zigorra dela diosku. Askatasunak mugak edo baldintzak dituela onartzea da aske izatearen kontzeptua.*konpromisoa:konpromisoa da gizakiaren bereizgarria.*kritikarako gaitasuna:ezetz esateko gai izatea da pertsona izatea.*goi mailako duintasuna:izaki guztien artean,  gizakia dago mailarik altuenean, ez delako gauzen mende jartzen, eta gainera, ez du preziorik. *Hurbiltasuna eta adiskidetasuna: hurbiltasunean bizitzea da norbaiti norberarengandik zerbait ematea, berdin dio nor den, beste horrek behar dutelako. Adiskidetasuna beste zerbait da:norbaiti onena opa izatea, hartaz ongi hizt egitea, izan behar duena laguntzea, on egiten saiatzea eta haren intimitatea konpartitzea, den bezalakoa delako.

Entradas relacionadas: