Arrazionalismoa kant
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,47 KB
DESCARTES
Arrazionalismoa
XVII.Mendean, elkarren aurkako bi sistema filosofiko nagusitu ziren;
arrazionalismoa eta enpirismoa. Arrazionalismoa arabera, ezagutzaren iturria arrazoia da, eta jatorrizko ideiak haren baitan daude. Enpirismoaren arabera, ordea, ezagutzaren iturria esperientzia da.
Descartesek arrazionalismo modernoa sortzen du, eta harentzat arrazoia da ezagutzaren iturri nagusia.
Ezagutza eskuratzeko, arrazoiak ez du bere gainetik beste irizpiderik onartzen: ez tradiziorik, ez federik ezta autoritaterik ere.
Egia zer den edo zer ez den epaitzea arrazoiari dagokio. Arrazionalismoaren ustez, errealitateari buruzko ezagutza egiazkoak eta baliodunak arrazoitik eta adimenetik sortzen dira, jatorrizkoak direlako, adimenak bere baitan dituelako.
Arrazionalismoaren ezaugarriak
Arrazionalismoaren ezaugarriak honakoak dira:
Lehenengo, Konfiantza arrazoian da. Ezagutza iturri garrantzitsuena arrazoia da, baliozko ezagutzak sor ditzakeen bakarra da. Arrazoian, esperientzietatik sortu ez diren jatorrizko ideiak daude.
Bigarrenari dagokionez, Ezagutza sentikorraren gutxiespena. Batzuetan, zentzumenek huts egitera bultzatzen gaituzte, eta ezagutza sentikorra ezin da unibertsala izan, ezinezkoa delako multzo bereko kasu guztiak esperimentatzea.
Geroago, Zientzia unibertsala eta beharrezkoen nahitaezkotasuna aztertzen da. Kasu hau, zientziaren judizioek baliagarriak izan behar dute kasu guztietan eta nahitaezkoa da hori. Ezaugarririk ez duen zientzia ezin daiteke baliozkoa izan.
Azkenik, Munduarenarrazionaltasuna aipatzen da. Unibertsoko gertaera orok justifikazio bat du, kausa bat, ezer ez delako ausaz gertatzen.